Antzinako euskal esaera batek dio Saran denbora eten egin zela. Zergatik izango ote da? Bere karriken isiltasunagatik, agian; mendian gora igotzen den kremailera-tenagatik; edo Leze kobazuloak gogora ekartzen dizkigun sinismen zaharrengatik akaso?… Ez dakigu baina, Sara herriaren xarma deskubritu bahi baduzu, zatoz gurekin!
Gaur egun ederra pasa dugu Iruñeako Zabalgunean zehar. El Colmado jatetxean bazkaldu eta gero, hiriaren bisita honetatik, etxera zer eraman pentsatzen hasi gara. Gozokiak oso opari erakargarria izaten dira, beraz, ia urrats batek hurrengoari jarraituko balio bezala, Bigarren Zabalguneko Tafalla kaleko 28. zenbakiraino iritsi gara. Han Confituras Goya denda dago. Gozokirik nahi?
Udazkena garai ezin hobea omen da basoetan zehar paseatzeko, perretxikoak jasotzeko edota eguzkiaren izpi meheen azpian liburu bat irakurtzeko. Oraingo honetan, ordea, hiriaz, auzoko bizitzaz, kale eta dendez gozatu nahi dugu….Oraingo honetan, hiriko botak jantzirik, Iruñeako Zabalgunea eta bertako jatetxerik onenetako bat, El Colmado, ezagutzera goaz. Ba al zatoz gurekin?
Gasteizek duen ospe gastronomikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Behin baino gehiagotan egon gara hirian eta oraingo honetan ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan “Irlandes de Perretxikos”, “Cru cru de foie” eta “Pintxuleta” bezalako gutiziak dastatzeko. Zatozte gurekin pintxo batzuk hartzera! Varekai taldearen emanaldia, Le Cirque du Soleil, izan da oraingo honetan Gasteizera hurbiltzeko […]
Literatura atsegin duzu? Bidaiatzea atsegin duzu? Kronika honetan biak elkartu ditugu, Baztan ezagutzera irten gara Amaia Salazar inspektorearen eskutik, Baztango trilogiararen pertsonaia nagusia. Trilogia Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza liburuek osatzen dute, Dolores Redondo idazle donostiarrak idatzi du eta eleberri beltzaren generokoa da.Irakurri baduzu ez izan zalantza izpirik, hau da zuretzako kronika! Hiru eleberriak girotzen dira Elizondo eta […]
Euskal hiriburuek azken hamarkadetan izan dituzten aldaketen jakin-minak mugiturik abiatu ginen Gasteiz bisitatzera. Gainera, Andre Maria Zuriaren plazatik Santa Maria katedraleraino ibilbide laburra inkognitaz beterik dago: zein da Machete plazaren historia? Zergatik dauka hiri horrek izen konposatua? Zein da Almendran dagoen eraikin zaharrenetako bat? Zertarako erabiltzen zen Portaloia? Nork margotu ditu hormak? Baina, ikusmira handien […]