Ibilbideak

Astotrek turismo aktibo con burros

ASTOTREK | ibilbideak astoekin 0 (0)

Gero eta familia gehiago gara esperientzia desberdinen bila gabiltzanak, gure gastronomia, paisaia natural xarmagarriak, antzinako ohiturak edota gure gastronomiaren aztarnak deskubritzera bultzatzen gaituztenak. Itxura ona du, ezta? Bada, gera zaitez artikulu honetan, gure paisaiez eta ohiturez gozatzeko modu berri bat ezagutzera gonbidatzen zaitugulako, slow erritmoan eta familian. Astotrek ezagutu nahi? astoekin ibilbideak egitea bat proposatzen […]

ALTZOKO HANDIA, HEZUR-HARAGIZKO KONDAIRA 0 (0)

Mikel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia,  XIX. menderaren erdialdean  jaio eta bizi izan zen benetako pertsonaia izan zen.  Sona handiko gizona izatera iritsi zen bere tamaina zela eta.  Horrela, Gipuzkoan,  “Altzoko handia” ezizenez  ezaguna egin zen eta Altzon, bere sorterrian,  “Gure haundie” goitizenaz. Denboraren poderioz,  herri kondaira eta ipuinen parte bilakatu zen eta Perraulten  ipuinen batetik […]

8/11/2018 | Ibilbideak

KANTAURIKO ITSASARGIRIK GARAIENA: GORLIZ 0 (0)

Gorliz Bizkaiko kostan eta Bilbotik gertu kokatzen den herria da. Negu gorriaren ostean, kanpora ateratzeko beharra sentitzen genuen. Gainera, oso gauza politak irakurrita genituen herri honi buruz;    horregatik, asteburu eguzkitsu batean, Gorliz familian bisitatzea erabaki genuen. Bazatoz gurekin Gorliz ezagutzera?

MALERREKA: URAREN BAILARAN ZEHAR FURGONETAZ. 0 (0)

Malerreka, Nafarroako iparraldean, misterioz beteriko lurraldea da, bidaiariek herri baten egiteko moduak deskubritzeko toki aproposena eta kondaira eta antzinako ohiturek dirauten lekua. Gainera, “Nafarroa berdean gaude”, hemen ura eta Ezkurra ibaiak protagonista nagusiak dira txoko xarmagarriak eskainiz. Orain… Uraren Bailaran zehar bidaiatzeko prest al zaudete?

OTZARRETA: BASAJAUNAREN ETXEA 0 (0)

Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?

error: Edukia babestua!! Contenido protegido!!