EZ GARA GELDIRIK EGOTEKO JAIOAK!
Gu gara Furgobidaiak, familia bidaiaria. Furgoneta txiki batean bidaiatzen hasi ginen duela zortzi bat urte eta bidaiatzeko zaletasun hori, grina aurrena eta bizitzeko modu bat gerora, bilakatu da. Bidaiak ikaragarri gozatzen ditugu, urrutiko kulturetan murgilduta edota gertuko paradisuetan galduta, ez du axola. Bidaietako eskarmentuak atsegin handiz partekatzen ditugu eta aldi berean, gure erara bidaiatzen dutenen abenturak ere irakurtzea maite dugu. Furgonetaz bidaiatzen dugunean gure denbora eta patuaren jabe gara, furgonetaz bidaiatzea askatasunean murgiltzea baita. Blogaren eta orain berriki irratsaioen abentura ero honetan beti izan dugu gurekin animatu gaituzten lagunak, eskerrik asko denei gure ondoan egoteagatik!
Buena Ruta on line aldizkarian
http://www.buenaruta.es/top-5-marzo/
Diario del viajero bidaia aldizkarian
http://www.diariodelviajero.com/diario-del-viajero/companeros-de-ruta-de-una-isla-paradisiaca-en-indonesia-al-pueblo-mas-fotogenico-de-marruecos
El Diario Vasco egunkariaren autokarabanismo blogean, Bidai on
http://blogs.diariovasco.com/bidaion-propuesta-viajes/
Gabarroia on line aldizkari donostiarrarekin. Bertan, Donostialdean familiarekin egiteko planik ederrenak topa daitezke.
http://gabarroia.com/especial-verano/4-rincones-de-europa-ideales-para-viajar-con-ninos/
OnRoadbloggers lehenengo bilkura antolatzen eta aurrera eramaten parte hartu dugu.
Paperezko zein on line argitaratzen diren aldizkari ezberdinekin elkarlanean aritu gara:
Donostiako Gabarroia on line aldizkariarekin, adibidez
http://gabarroia.com/especial-verano/4-rincones-de-europa-ideales-para-viajar-con-ninos/
Furgosfera paperezko aldizkariaren lehenengo alean parte hartu genuen
https://blog.yescapa.es/blog/2017/09/15/entrevista-a-furgobidaiak/
Gure irratsaioa sortu dugu: “Los viajes de Nautilus”, Radio Viajeran gaude, bidaien inguruan aritzen den irratian:
https://www.radioviajera.com/destinos/category/Los-Viajes-de-Nautilus
Asteartero on line entzungo gaituzue goizeko 10etatik 11etara eta arratsaldeko 20etatik 21etara.
Edo deskarga ditzakezu gure bidaiak IVOOX plataformatik:
https://www.ivoox.com/podcast-viajes-de-nautilus_sq_f1496447_1.html
Zer datorkigu? 🙂 🙂
Kaixo!
Euskadi Irratiko FAKTORIA magazina irratsaiotik ari natzaizue. Nire izena Jexus Artetxe da. Elkarrizketa baterako proposamena da nirea, datorren asterako. Hala ere, lehenbailehen nahiko nuke zuekin hitz egin eta elkarrizketa zehaztu. Harremanetarako, hauexek dituzue bideak: artetxe_jexus@eitb.eus Telefonoak: 943-012348/9
Deitu, lasai, goizean goiz ere, 07:00etarako laneratura izaten gara-eta.
Eskerrik asko
Jexus Artetxex