L’ERA D’EN JAUME: ANDORRAKO SUKALDARITZA TRADIZIONALA BERE HORRETAN
Errepidearen ertzean dagoen harrizko etxe zahar batean aurkitzen dugu Andorrako jatetxe tradizional hau. Borda batean kokatuta dago, goi-mendiko eraikin tipiko batean, alegia. Antzina aleak eta abereak gordetzeko erabiltzen ziren borda asko zaharberritu eta kalitate handiko jatetxe bihurtu dituzte. Herrialdearen geografia menditsuak gastronomia berezia sortu du, perretxikoak, ibaiko amuarrainak, ehiza-haragia eta hestebeteak bezalako produktuetan oinarritua. Guk…
