KORNUALLES AUTOKARABANAZ: INGALATERRARIK BASATIENEAN BARRENAKO IBILBIDEA
Kornuallesera autokarabanaz edo kanper furgonetaz bidaiatzea bide estuetan barrena ibiltzea da, magiaz eta kondairaz betetako benetako txokoak ezagutzeko, paisaia eder eta basatietan murgilduta. Bertako kostalde malkartsua kala basati ikusgarriz eta bidezidor ausartez beteta dago. Goazen Kornuallesko bide estu horietan barrena, kanper furgonetaz edo autokarabanaz, Ingalaterrarik basatiena ezagutzera!
