SOLARA COVERS ZORROAK: Zure kanper eserlekuak berritzeko eta babesteko irtenbiderik onena
Solara Covers zorroak aukera bikaina dira gure kanper furgoneta edota autokarabanaren eserlekuak babesteko.
Kanperrez bidaiatzeko gida eta aholku praktikoak. Ekipamenduari, gaua igarotzeko lekuei eta bidaia prestatzeari buruzko gure esperientzia partekatzen dugu, zalantzak argitu eta zure hurrengo abentura antolatzen laguntzeko.
Solara Covers zorroak aukera bikaina dira gure kanper furgoneta edota autokarabanaren eserlekuak babesteko.
Bordeletik 35 kilometro ingurura, ipar-ekialdean, dagoen Saint-Émilionek aho zabalik utzi gaitu. Bere kanpandorre gotiko handiaren dorrea urrutitik ikusten da, mahastiz inguratuta, eta kultura-, paisaia- eta gastronomia-altxor ugari gordetzen dituen herri honen berri ematen digu. Bertako kaleetako giroa bizi egin behar da: ardoaren negozioa bere horretan. Izan ere, Erdi Aroko kalezulo aldapatsu eta xarmagarrietan barrena ibiltzea,…
Monte Holiday kanpina ezagutzea kasualitate polita izan zen. Zuhaitzetako etxolei, inguruko paisaiaren edertasunari eta abentura anitzeko jarduerei buruz entzuna genuen… Baina, zuk ere ezagutu nahi duzu, ezta?
Joan zaigu uda, eta udazkena ate joka dugu. Ez, ez dugu penaz esaten, ez pentsa. Udazkena urtaro gozo hori da, aire zabaleko irteerez gozatzeko aukera ematen diguna, udako abantaila ia berberekin: tenperatura atsegina, eguzkia, oraindik martxan dauden turismo-zerbitzuak… Baina udako jendetzarik eta estutasunik gabe. Badakizue nondik datorren «udazkena» hitza? «Uda» eta «azken» hitzekin lotzen da,…
Ikusten ez baduzu, entzun ahal izango duzu; entzuten ez baduzu, ukitu ahal izango duzu… Betiere zure erritmora, eserita edo oinez. Gaur Orgiko hariztiaren besarkadan murgilduko gara, guztientzako egokitutako basoan. Nafarroako Ultzama udalerrian, bertako Parke Mikologikotik oso gertu, baso berezi bat aurkitzen dugu: Orgi basoa. 77 hektareako azalera du; imajinatu 77 futbol-zelai… Harizti handi hau Nafarroa…
Europa osoan zehar, kanpinak oso desberdinak izan daitezke. Herrialde batzuetan luxuzko zerbitzuak eskaintzen dituzten bitartean, beste batzuetan ez dira gutxieneko baldintzetara ere iristen. Kokapenak ere ez dira beti idilikoak, edo agian bai… Herrialde batzuetan zaila da jakitea zer aurkituko dugun, informazioa urria eta nahasia baita. Horrek askotan itsu-itsuan bidaiatzera behartzen gaitu. Albania da herrialde horietako…