Guri buruz

Familia bat,
kanper bat eta
hamaika istorio

Familia bidaiaria gara. Benetako ibilbideak, txoko bereziak eta gure bidaiatzeko modua, askatasunean, partekatzen ditugu.

Familia furgonetaren ondoan, palmondoen artean
Arkua eta etxe zurituak gure helmugetako batean
Oiartza bere bidaietako batean

Kaixo, Oiartza naiz

Egunez irakaslea naiz, gauez berriz, egindako bidaien bitakora honetan idazten dut.

Egia esan, ez nago bakarrik, hamar urte baino gehiago bidaiatzen daramatzan familia bat garelako. Blog pertsonal xume bat bezala hasi zena, gaur egun mota guztietako kanper-bidaiarientzako kontsulta eta inspirazio-iturri bilakatu da. Kanperrak, autokarabanak, furgonetak eta karabanak, ongi etorri!

Horrela hasi zen gure bidaia

Gure lehen ihesaldiak

Lehen eskapadak

2010ean hasi ginen gure asteburuetako ihesaldiak blogean idazten. Horrela dastatu genituen aurreneko aldietan askatasunean egindako bidaiak. Gaur egun, oraindik ere, astebururo norabait ateratzen jarraitzen dugu, gure herrialde txiki honetako txokoekin maiteminduz.

Europan zehar familian bidaiatzen

Europa familian

Gure semea jaioberri zela Europan zehar bidaiatzen hasi ginen. Mediterraneoaren, uharteen eta Balkanen zale amorratuak gara, baina gure bidaia kuttuna Grezia izan da. Berriro bisitatuko genuken herrialdea da, zalantzarik gabe.

Palmondoen arteko pista Marokon

Asia eta Afrika artean

2018an Turkian zehar bidaiatu genuen kanper furgonetaz, eta ordutik, zalantzarik gabe, gure herrialde gogokoenetako bat da Europatik kanpo. Tunisian eta Marokon barrena ere ibili gara, eta begiak itxita ere gomendatzen dizkizuegu.

Hemen aurkituko duzuna

Bizitako ibilbideak

Gure kanper furgonetan lehen pertsonan bizi izan ditugun ibilbide horiei guztiei buruzko bidaia-kontakizunak. Zure hurrengo abenturan ezagutu beharreko lekuak. .

Familia-bidaiak

Haurrekin bidaiatuz daukagun eskarmentua partekatzen dugu: erronkak, pozak eta leku inklusiboak

Benetako aholkuak

Informazio praktikoa eta gomendioak: non lo egin, furgonetan zer daramagun eta hasi aurretik jakin nahiko genukeen guztia.

Camperra mendi-paisaia batean kanpatuta, ilustrazioa

Bidean ikusiko dugu elkar.

Eskerrik asko etxea bizkarrean daramagun bidaiarion komunitate honen parte izateagatik. Idazten, planifikatzen eta ibilbide berriak amesten jarraitzen dugu.

Oiartza ♡