Solara Covers zorroak, kanfer furgoneta babesteko
|

SOLARA COVERS ZORROAK: Zure kanper eserlekuak berritzeko eta babesteko irtenbiderik onena

Bidaiatzen baduzu eta asteburuko ihesaldiez gozatzen baduzu, ederki jakingo duzu nola sufritzen duten ibilgailuko eserlekuek. Goizean irrist egiten duten kafe tanta horiek, boten lokatza mendi-ibilaldi bat egin ondoren, hondartzako hondarra edo eguzkiak eragindako higadura progresiboa, azkenean, jatorrizko tapizeria zaharkitzen joaten da. Irtenbide eraginkor baten bila gure Fiat Ducatoko eserlekuak berriak bezala mantentzeko, erosotasun eta estilo izpirik galdu gabe, Solara Coversen zorroak probatzea erabaki genuen. Hainbat bidaiatan probatu ondoren, gure eskarmentua eta zergatik bihurtu diren furgonetarako ezinbesteko osagarri azalduko dizugu.

💢ESERLEKUEI EGOKITZE MAILA

Interneten bidez zorroak erosteak ematen zigun beldurrik handienak zorroak laxa geratzea, zimurrak sortzea edo gaizki jarritako zaku baten itxura izatea ziren. Solara Coversekin zalantzak desagertu ziren berehala: ibilgailuaren modeloari dagozkion neurriekin diseinatuta daude, gure kasuan, Fiat Ducato. Bizkarraldea, aulkia, buru-euskarriak eta beso-euskarriak ondo estalita geratzen dira. Zorroek eserlekuaren jatorrizko forma errespetatzen dute, zimur gogaikarririk eta ez dira mugitzen eseri edota gidatzeko orduan. Eskaera egitean, zure furgoneta-eredua behar bezala adieraztea da gakoa.

💢INSTALAZIO AZKARRA: Erraza eta tresnarik gabe

​Ez duzu brikolajean aditua izan behar, ezta furgoneta tailer espezializatu batera eraman ere. Solara Coverse markak finkatze-sistema erabat intuitiboa dauka:

  • ​Tresna berezirik gabe: Ordu erdi baino gutxiagoan zorroak egokiro montatuta geratzea lortzen dugu: oihala leun eta polita
  • Tapizatze originalaren itxura: Belkroak eta loturak agerian geratu gabe.

💢MATERIAL IRAUNKORRA: Egunerokotasunean eta baita kanper bidaietarako

Solara Covers zorroak, kanfer furgoneta babesteko
Solara Covers zorroak: irudi tribalak eta eguzki sinboloak

Solara Coversen zorroek diseinu modernoa (tribuen akabera deigarria) eta ukimen atsegina izateaz gain, iraunkortasun handiagatik nabarmentzen diren materialak dituzte. Solara Covers zorroak proban jarri ditugu bidaia luzeetan erabiliz, eta baita gurpil gaineko bizitzaren eguneroko ajean ere: Arropa hezearekin udako izerdiagatik, hondartzako hondarraz eta mendiko ibilbideetako lokatzaz… Eta hauek dira gure ondorioak:

  • ​Higadurarekiko erresistentzia: etengabeko marruskadurari eusten diote, harilkatu gabe eta trinkotasuna galdu gabe. (Oihala ukitzean zoragarria da, eta, aldi berean, sendoa)
  • Erraz garbitu eta mantendu: Nahikoa da oihal heze bat edo toallatxo bat pasatzea lur, janari edo likido azaleko orbanak kentzeko. (Puntu hau oso garrantzitsua da guretzat, kanpatzeko bizitza ez baita Instagrameko iragarki askok erakusten dutena)
  • Erosotasun termikoa urte osoan: Ehun transpiragarriak, udan itsaskorrak eta neguko goizetan hotzak ez direnak. (Guk bezala urte osoan bidaiatzen baduzu, badakizu zertaz ari garen)

💢SEGURTASUN ETA FUNTZIONALTASUN HANDIA ESERLEKUETAN

​Tapizeria babesteak ez du ezertarako balio, kamperizatutako ibilgailuaren segurtasuna edo erabilgarritasuna arriskuan jartzen baduzu. Solara Covers zorroen funtsezko alderdi bat jatorrizko funtzio guztiak errespetatzen dituztela da:

  • ​Airbagarekin eta gerrikoekin bateragarriak: Segurtasun-uhalen erabilera normalerako zuloak kontuan hartuta diseinatuta daude.
  • ​Mekanismoetara erabat irisgarria: Eserlekua doitzeko palankak eta bizkarraldea kokatzeko gurpilak eragozpenik gabe abiaraztea ahalbidetzen dute. Oinarri birakarien mekanismoak, edozein ibilgailuan ezinbestekoak direnak, libre geratzen dira lan egiteko; beraz, gure zalantza nagusia hasiera-hasieratik desagertu zen.

💢FUNTSEZKO INBERTSIO BAT, ZURE IBILGAILUAREN BIRSALMENTA-BALIOA MANTENTZEKO

Solara Covers eserlekuen zorroak
Solara Covers zorro loredunak, kanper furgoneta alaitzeko eta apaintzeko.

Kanper furgoneta edota autokarabana bat erosi eta hornitzeak inbertsio ekonomiko handia eskatzen du. Urteetan gorde eta kontserbatu nahi baduzu edo etorkizunean saldu nahi baduzu, tapizeriaren egoerak eragin zuzena du birsalmentaren balioan.

Gure kasuan, bidaiatzen 14 urte eman ondoren konturatu gara: egokiena, ordea, jatorrizko eserlekuak lehen egunetik babestea da. Ez dakizula guri bezala gertatu!

💢MEREZI AL DU SOLARA COVERS ZORROAK EROSTEA?

Gure ustez, bai, erabat. Solara Covers zorroek kanperreko eserlekuen estetika aspergarria edo higatua berritzeaz gain, aire garbia, modernoa eta pertsonalizatua ematen diote barrualdeari; horrez gain, bidaiaz gozatzeko lasaitasuna ematen dute, tapizeria zikintzeaz edo hausteaz arduratu gabe. Gure Instagram sareetako bideoa ikus dezakezu.

Zure furgonetaren barrualdeari bigarren bizitza bat eman nahi badiozu edo lehen kilometrotik babestu nahi baduzu, Solara Cover etxeko katalogoa kontsultatzea eta zure ibilgailura hobekien egokitzen den eredu ehatza aukeratzea gomendatzen dizugu.

Ezagutu nahi al duzu autokarabana edo kanper furgonetarako produktu gehiago?

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude