TAPA-IBILBIDEA CÁDIZEN

Cádizko tapa-ibilbide hau gure Hegalaburraren Kostaldeko Ibilbidearen barruan sartzen da, kanper furgonetan egindako ibilbide bat, mila zapore ahosabaian utzi dizkiguna. Cádizko gastronomia eta Cádizko tapa onenak hobeto ezagutzeko aukera eman zigun bidaia. Hala ere, artikulu honetan ez dugu tapa hutsean gelditu nahi izan, horretarako mila gida baitaude. Beti hartu behar da kafe bat, kopa bat edo gosari tipiko bat ere; beraz, hona hemen Cádizko kostaldeko ongi jan eta edanaren bilduma txiki bat, Sanlúcar de Barrameda eta Gibraltar artean. Goazen!
Cádizko kostaldean egindako gure tapa-ibilbidearen mapa (puntu guztiak ikusteko mapa handitu behar da)
TAPAK SANLÚCAR DE BARRAMEDAN-Cádizko ibilbide honetako ezinbestekoa
Barrio Alton gelditu ginen tapak jatera, non taberna eta jatetxe gehienak Cabildo eta San Roque plaza jendetsuen artean banatzen dira. Mundu guztiak miresmenez hitz egiten du Casa Balbinoz eta ez dute arrazoirik falta. Gu ezin izan ginen eutsi haien camarón-tortillei eta bi saltsarekin emandako txangurro xehatuari. Gero zortea probatu genuen ondo-ondoan dagoen La Gitanan. Adoboan egindako cazona edo “bien me sabe” eta itsaskizko kroketak ikusgarriak iruditu zitzaizkigun. Eta amaitzeko ezin ziren falta La Barbianaren papas aliñás, tapa xumea baina oso gozoa. Manzanilla ezagutzeko ez dago upeltegi bat bisitatzea bezalakorik. La Cigarrera Upeltegia Sanlúcarreko zaharrena da eta merezi du bertan sartzea bere ardoak probatzeko eta bere patio andaluz bizira begiratzeko, non zerbait jan edo bazkaldu ere egin daiteke.

Xarma duen kafe bat gustatuko litzaizueke? Medina Sidonia Jauregiaren ostatu eta kafetegian etxeko bizkotxo batzuekin lagunduta hartzea gomendatzen dizuegu. Bere patioan eserita benetako dukeak eta egiazko dukesak bezala sentituko zarete 😉

PUERTO DE SANTA MARÍA: CÁDIZKO TAPA-IBILBIDE HONETAKO GELDIALDI BEHARTUA
El Puerto de Santa Mariari buruz esango dugu “Cádizko taparen meka” dela, eta oker bagaude zuzen gaitzatela. Esan beharrik ez dago metro koadroko taberna-kontzentrazio handia duela, non onetik hoberenera probatzen joan daiteke manzanilla batzuekin ureztatuta. Ikus dezagun:
De Gonzalo tabernan Puerto de Santa Mariako coquina onenak ematen dituzte (Andaluzian oso estimatua den bibalbio txiki bat), baina abenduan gaudenez eta ez denez garaia, acedía frijituak probatzea erabaki genuen: kolore ilunduneko arrain txapal-moten bat, Guadiana eta Guadalquivir ibaien bokaleetan hazten dena eta Huelvan eta Cádizen gogo handiz jaten dena. Oparoa baino oparoagoa zen errazioa eman ziguten: arrain fresko eta gozoaren 9 pieza.

Nuevo Echate P’ayá taberna-jatetxean dilistak puntillitekin eskatu genituen. Gozamena, zeramikazko kazolatxoetan emanda partekatzeko eta koilaratxoekin jateko. Ondoren, txoko-tapa batek mahaia osatu zuen. Gustatuko zitzaigun haien ilarrak otarrainskekin probatzea; dilistak bezala, aurretik datorkien ospea dute.

Apolo tabernan mahaitik mahaira hegan ikusten duguna eskatu genuen: patata-tortilla, oso mamitsua . Ziur gaude tabernaren tapa izarra dela. Asko harritu gintuen zerbitzarien antolaketa ona mahaietan kokatzeko eta zerbitzatu ziguten azkartasuna.

Romerijo egostegi eta itsaski-denda, Ribera del Marisco kalearen erdi-erdian dagoena, El Puerto de Santa Mariako klasikoa da. 1952az geroztik jatetxearen eta itsaskien salmentaren inguruan enporio txiki bat eraiki duen familia-enpresa. Geldialdi behartua da El Puerton tapak jatean Sanlúcar de Barramedako otarrainskak, ostion bat edo ganba-kornete bat jateko, baina abenduaren 31 zenez guk otarrainska batzuk erostea erabaki genuen bere egostegian, jatetxearen ondoko lokalean, eta furgonetan jatea afaltzeko 🙂

Gustatuko zitzaigun haragi-zerbait probatzea, aldatzeko, Toro Tapasen, , upeltegi zahar baten barruan jarrita dagoena eta Osborne familiarena dena. Hau da itzultzeko aitzakia ezin hobea, ez zaizue iruditzen?
CÁDIZ: ‘ER DEZAYUNO ANDALÚ’
“Joaten zaren lekuan, ikusten duzuna gosaldu”eta gu herri-jakinduria entzuteko zaleak gara. Horregatik, gosari andaluza ezin zen falta gure Cádizko ibilbidean. Cádizko hiriburuan, San Antonio plazan La Prensa taberna-kafetegia aurkitu genuen, leku xume eta itxurakeriarik gabea, non bizilagunak eta lan-jantzidun langileak gosaltzen dute lanaldia hasi aurretik.
Laranja-zuku naturalak, molleteak tomatearekin, olio pixka batekin eta urdaiazpikoarekin, kafea… Pilak kargatzeko gosari ezin hobea. Baina irudi bat mila hitz baino gehiago da, ez zaizue iruditzen?

CONIL DE LA FRONTERA: KAFEA LILURA ARABIARRAREKIN
Lilura arabiarra duen kafe bat hartzeko ezin da galdu La Tertulia kafetegia, Gabino Aranda kalean. Egia esan, kasualitatez aurkitu genuen, baina lehen begiratuan maitemindu gintuen lekua izan zen; bere fatxada zuri txukunetik, piedra ostionera harrizko markoarekin, bere patio zuri barnekora, artisautza arabiarreko altzari politez eta jasmin zintzilikariz apaindua. Une batez, zurrutada eta zurrutadaren artean, leku honek Marokoko Chefchaouen herrixkara eraman ninduen. Ptss!! Eta kafearen ordua pasatzen bazaizue, ez kezkatu, eskandaluzko mojitoak egiten dituzte 😉

BARBATE ETA ALMADRABAKO HEGALABURRA
Barbateri buruz diote udaberritik aurrera, hegalaburraren kanpaina hastean, herria Cádizko lurretan arrain gozo honen irensleen meka bihurtzen dela, … Diote baita El Campero Jatetxeak Cádizko hegalaburra onena ematen duela… Diote hegalaburra basatiak ahazten ez den zaporea duela, bere haragi mamitsua eta gozoa ahosabairako oharkabean pasatzen ez delako, ez-dastatu gabe utzi behar ez diren jaki horietako bat dela. Ez dakigu errealitatea ala kondaira izango den, guk abenduan bidaiatu genuenez ezin izan genuelako egiaztatu. Beraz, hemen uzten dugu idatzita, gure gastronomia-zorren zerrendan 🙂
TARIFA
TAPETAN TARIFAN, ZERBAIT BEREZIA CÁDIZKO IBILBIDE HONETAN
El Ancla taberna-jatetxea basamortuko oasi bat bezala agertzen zaigu urtarril goibel batean, non Tarifako taberna askok “Oporretara gindoaz” zintzilikatu duten. Bere mahaian eseri ginen zerbait jan eta paseatzen jarraitzeko asmoz, baina kontua eskuetatik joan zitzaigun:
Txoko-kroketak dira haien espezialitatea eta esan dezakegu gure 6 kroketako errazio erdiak ez zuela ikastolako atarian karamelu batek irauten duena iraun. 6 ortiguilla eta txipiroi frijitu batzuekin jarraitu genuen, zeruko zapore egin zigutenak, ez dakit zer duen irinztatze horrek 🙂 Jabearen gomendioz hegalaburraren tartarra probatu genuen. Gero legatz-arrautza plantxan egindako batzuekin ausartu ginen, ikusgarriak atera zirenak, eta azkenik, brótola frijituen errazio erdi bat, amaitzea kostatu zitzaiguna. Ez ginen lehorrean egongo, beraz hainbeste arrainarentzat bidelagun ezin hobea fino kopa batzuk izan ziren, abestiak dioen bezala sentitu gintuztenak: “En la fiesta de Blas…” Eta zer demontre, egun bat egun bat da. Ortiguillak itsasora! 😉

ALGECIRAS: ZER OILASKO GOZOA, POLLO CAPORAL
Ez dugu gezurrik esango. Algecirasek ez du xarma askorik per se, baina bada zerbait gure kanper bidaietatik ezagutzen duguna eta hemen kontatu gabe pasatzen utzi ezin duguna. Marokora gure furgonetarekin bidaiatu dugun bakoitzean, Algecirasetik igaro gara ferrya hartzeko eta denbora aprobetxatzea gustatzen zaigunez, aldi bakoitzean El Pollo Caporalera joan gara bazkaltzera, Virgen del Carmen etorbidean dagoena. Han inoiz probatu ditugun oilasko frijituetako gozoenetako bat ematen dute, eta zalantzarik gabe Cádizko tapa-ibilbide honetako onena. Ea cádiztar batek irakurtzen gaituen eta gure hitzak berresten dituen. Bitartean, ez utzi oilasko hau probatu gabe Cádizen ibilbidean pasatzen bazara.
LA LÍNEA DE LA CONCEPCIÓN: CHURROEN ETA PORREN ARTEAN
La Lineak giro izugarria du bere kaleetan gosaltzeko orduan, eta gainera janari-merkatuaren inguruan jartzen den merkatu ibiltariarekin bat egiten du. Herria ordu honetan bizitzaren irakin-leku bihurtzen da, berdin baitio astelehena, osteguna ala igandea izatea; hemen mundu guztiak etxetik kanpo gosaltzen du. Zalantzarik ez dago leku bakoitzak gozatzeko bere unea duela, eta La Línea de la Concepciónena gosariaren ordua da. Nora goaz? Guk hiru leku gomendatzen dizuegu, non pasatu eta gosaldu beharko zenuketen:
☕El Café Modelo (1902), Calle Realen erdi-erdian dagoena, soslai handiko lekua da, joan den mendeko 50eko hamarkadaren estiloan apainduta, non gosari gozo eta askotarikoa hartu daiteke.

Baina inguru hauetako tipikoena churroak eta papitak dira. Beraz, onenak gozatzeko hona goaz:
☕Trimope kafe-taberna, non inoiz amestu genituen churro eta papita onenak ematen dizkigute gosaltzeko. Egia esan churroak XXL tamainakoak dira eta papitak churroak bezalakoak dira, baina azoka-tamainan; ulertzeko ;). “Hartu churroa eta busti” moduko gosaria 🙂

Gure instagram kontuaren jarraitzaile batzuek txibatu ziguten
☕Okay kafetegia eta gozotegia ezinbesteko bisita zela, bere gozoak eta pastelak kalitate oso onekoak direla eta bere obradoreak Café Modelo ere hornitzen duela. Hortik pasatu ginen japonesa dastatzera, krema pastelez betetako opil ikaragarri gozo bat.

Gosaldu, tapak jan, askaldu … Kontua produktu tipikoak probatzea eta gastronomiaz gozatzea da. Zu ere Cádizen bidaiatu baduzu eta tapa-ibilbide bat egin baduzu, utzi iezaguzu zure gomendioa, horrela beste bidaiariek ere gozatuko dute Cádizen tapak jaten… eta askoz gehiago.
