Lot et Garonneko lurraldea bisitatzeko Asteburu luze bat aukeratu dugu. Bertako naturak zein arkitekturak liluratu gaituzte eta azkenean, hainbeste bidaietan esan ohi dugu esaldia irten zaigu ahotik: Itzuliko gara berriro ere.
KOKAPENA
INTERESGUNEAK
Aquitaniako departamentua osatzen duen lurraldetako bat da. Zeharkatzen duten bi ibaietatik (Lot eta Garonne) hartzen du.Asko dira lurralde honen interesguneak bisitariarentzat,batetik, arkitekturaren ikuspuntutik: gazteluak, bastida-herriak, errotak, usategiak …; bestetik, naturaz gozatzeko interesguneak: senderismoa eta ibai-kirolak. Gainera, ez da ahaztu behar lurralde honen ekoizpen nagusia mahas-pasak direla; beraz, ez ahaztu bidean zehar topatzen diren Maison de Pruneau horietako batean geldiune bat egitea eta liqueur à l’eau de vie de prunes erostea.
BARBASTE
Nerac herritik km gutxitara, herri nimiño honen interes nagusia Gélese ibaiaren ertzean dagoen errota da. Diotenez, Nafarroako Enrique erregeak denboraldi luzeak iragan zituen lau dorre karratuz inguratutako errota horretan. Haren gotorleku itxurak eta bertara iristeko 10 begitako erromatar zubiak ere aho bete hortz utziko zaitu.
Moulin des Tours
NERAC
Baïse ibaiaren ertzean Nerac hiria dago. Erdi aroko hiri eder honek berehala liluratu gaitu: atsegina da, lasaia, eta arratsalde eder bat emateko tartea eskaintzen bazaio, ez du inork desengainurik hartuko.
Bi dira, Nerac hiriak eskaintzen dituen interesgunerik ederrenak: Enrique IVaren gaztelu-museoa eta Parc royal de la Garenne, Baïse ibaiaren ertzean zehar zabaltzen den parkea, hain juxtu.
Enrique IVaren gaztelu-museoa
Antzina, Albret leinukoen feudoa, eta ondoren, Enrique IVaren, eta haren emaztearen, Margot erreginaren egoitza XIV. mendetik XVI. mendera eraiki zuten.Eraikinaren barruko aldeak museo bat hartzen du, Albret familia eta lurraldeko arkeologiari buruzkoa.
Château Henri IV
Parc de la Garenne
Antzinako errege-parkea, gaur egun naturgune sailkatua da (site classé). Parke honen historia errege-erreginen apeten arabera garatu da. Aurrena, Antoine de Bourbon landatu zuen basoa; ondoren, Jeanne eta Henri d’Albret sortu zuten parkea; azkenik, Margot erreginak txukundu zuen, biziki maite zuelako lur horietatik paseo luzeak ematea.
VI. mendean hiria erromatarrek okupatu zuten; horregatik, urrats batzuk eman ondoren, parkearen sarreran, mosaiko– galo-erromatar bat dago, garai hartan hirian izandako terma eta bainuetxeen lekuko.
Mosaiko Galo-erromatarrak
Parkea, Baïse ibai-ertzan zehar zabaltzen den 3 km-ko ibilbidea da; ehun urtetik gorako zuhaitzek, iturriek eta irudiek bisitariaren arreta bereganatzen dute.
Ibaiaren beste ertza
La Fontaine Sain- Jean
XVI. mendean eraiki zuten harkaitzaren kontra. Leku horretan, Enriquek kapera txiki bat eraikiarazi zuen bere emaztearentzat, Margot erreginarentzat.
La fontaine de Saint- Jean
La Grotte de Fleurette
Iturriaren ezkerraldean kokatzen da. Aitzulo horren sarreran, Agen hiriko eskultoreak, Daniel de Campagnek, marmolez eginiko irudia dago.
La Grotte de Fleurette
La legende de Fleurette
Kondaira horren arabera, Fleurette, erregearen lorazainaren alaba eta Enrique printzearen amorantea, urmaelan itota agertu zen Enriquek haien artekoa utzi eta gero.
Fleurette eta Henri erregearen arteko amodiari olerkia.
L’allèe de trois mille pas
L’ Allèe de trois mille pas
Marguerite de Valois erreginari esker zuhaitz ugari landatu ziren eta ibilbidea zabaldu egin zen, eta etorbide itxura eman zitzaion antzina egurra biltzeko baino erabiltzen ez zen baso narratsari. Modu horretan, itxura berriarekin batera, basoak “L’allèe de trois mille pas” izena jaso zuen.<
Le Pont Vieux iluntzean.
VIANNE
Herri xarmangarri honen harresien aurrean aparkaturik gaua igaro dugu.Gaur Enekoren, gure semearen, urtebetetzea da. Lau urte bete ditu.
Eneko gosaltzen.
Vianne bastida-herri xarmangarria da. Lau dorre-ate nagusi ditu harresian txertaturik, horietatik bastidaren barnera sartzen da.
Bastidaren bihotzean Place des marronniers aurkitzen da.
Ia bastidaren beste aldean, dorre-atearen ondo-ondoan, Vianneko eliza dago. Jatorrian, erromatar eliza zen, eta oraindik mantentzen ditu harrizko puntu-erdiko arkuak eta kapitel polikromatuen aztarnak.
Furgonetara itzulbidean udazkenak oparitutako orbelarekin jolas egiteko profitatu dugu.
Gora udazkena!
Planifikatutako ibilbideari jarraituz Lot et garonneko landak eta herrixkak zeharkatu genituen, eta esan behar dugu guztiz liluratuta utzi gintuztela.
Gontaud-de Nogaret herrixkak Halle paregabea dauka.
La Halle, frantsesez, herriko merkatua babesten eta hartzen zuen eraikina da. Orokorrean, herriko plaza nagusian kokatzen ziren eta egurrezko eraikuntzak izaten ziren.
Halle azpikalde osoa egurrezko habez eta zutabez osaturik dago.
Lurraldeko grenier edo ganbara tradizionalak.
Bertako baserriak edo landetxeak.
ALLEMANS- DU- DROP
Herri horretako erromatar elizak dituen freskoak itzelak dira; XV. eta XVI. mendekoak dira eta Monumentu Historiko izendapena dute. Irudikatzen dituzten eskenen artean hurrengoak daude: Azken juizioa, inpernua edota Kristoren pasioa.
San Eutropio eliza X. mendeko eliza erromatarra da.
Elizako freskoak XV. eta XVI. mendekoak dira.
Egurrezko habez eraikitako etxeak.
Allemans-du-Dropeko La Halle(Merkatu estalia)
Ezusteko handia hartu genuen herrian Gabonetako merkatua egiten ari zirela ikustean, eta sorpresa atsegin hura profitatu genuen bertakoekin nahasteko.
Plastikozko poltsaz osatutako zuhaitza.
CASTILLONNÈS
Herri xarmangarri horrek bastida ederra ezkutatzen du. Ilundu aurretik, begirada azkar bat botatzeko aukera izan genuen.
Han ere Gabonetako izeiak nonahi.
VILLERÈAL
Iluntzean Villerèal aldera iritsi ginen.Bastida-Herriaren kaskoa zoragarria zen. Egurrezko Erdi Aroko etxetxoak,gotortutako eliza eta Plaza nagusiko Halle ziren bisitaren elementurik ederrenak. Alfonso de Poitiersek, Toulouseko konteak,sortu zuen bastida hori 1267. urtean. Erdi Aro garaitik ongi kontserbatu dira: La Halle edo merkatu estalia, egurrezko habez eta zutabez eraikitako XIV. mendeko eraikina; XIII. mendeko gotortutako eliza eta baita erronda-bidea ere.
Erdi Aroko etxetxoak.
Gotortutako eliza XIII. mendekoa da.
La Halle (Merkatu estalia)XIV. mendekoa da.
Merkatuko eskailerak
MONFLANQUIN
Alfonso de Pouitiersek, Toulouseko konteak, sortu zuen bastida hori 1256. urtean. Gaur egun, “Frantziako herri xarmangarrien” –Les plus beaux village de France– izendapena dauka.
Bastidatik kanpo zegoen aparkaleku batean furgoneta aparkatu eta igaro genuen gaua. Goizeko lainoekin batera esnatu eta aldapa labur batetik herrira igo ginen bisitari ekiteko.
Bidaian zehar bisitatu genuen herririk handiena zen Monflanquin eta beraz interesguneak ongi aukeratu behar ziren denbora profitatzeko.
Bisitaren interesguneak:
Orientazio taulari begira eta azalpen-panelek ematen zituzten azalpenei jarraituz inguruko hainbat leku kokatzeko gai izan ginen.
Orientazio-taula eta azalpen-panelak.
San Andres eliza- L’eglise Saint-André
Monflanquin herriko eliza gotikoa da.
Jatorriko eraikinetik (1250. urtea) hormak eta ataria baino ez ditu kontserbatu. Alde ederra, ezta?
Saint- André, portail classé.
Egurrez eraikitako Erdi Aroko etxeak- Le maison à Pans de bois
Place des Arcades – Arkupeetako plaza
Plaza horren 4 eskuairak edo angeluak – frantsesez cornière– kontserbatu dira. Merkatariek, zoruaren jabeek, euren postuak kanpoaldean jar ditzakete, euri edo eguzkitik babesteko.
Bitxikeri modura esan dezakegu 1983. urtera arte ez zela zoladura jarri.
Plaza horretan ere ate bereziak ikus daitezke, pasabide funtzioa betetzen duten ateak dira, izan ere, dendetatik igaro gabe etxeetako lehenengo solairura iristeko bidea baitira.
La Maison Prince Noir
Plazan bertan topatzen dugun etxerik dotoreena “Printze Beltzarena” da- La maison du Prince Noir eta Monumentu historiko izendapena dauka. “Printze Beltza” izenak Ingalaterrako Eduardo IIIa erregearen semeari erreferentzia egiten dio, haren armadurari hain juxtu.
La maison Prince Noir
Le Marché
1256. urtetik merkatua egiten da ostegunero plaza horretan! Harrigarria, ezta?
Antzinako merkatuan alea neurtzeko erabiltzen zen ontzia.
La Placette des arts
Kaleetako xarma
Kaleetan barrena
Monflanquin herrian topatu genuen azken bitxikeria aipatuko dugu, Le cadran solaire.
Bibliak aipatzen ditu eguzki-erloju horiek faraoien garaian, ondoren, XV. mendean, arabiarrek mendebaldera ekarri zuten eta landa eremuan, baserri eta aletegietan eraikitzen zituzten artisauek.
Le cadran solaire.
Hegoaldeari begira dago, ordua adierazten du eguerdiaren ordu bat aurretik eta ondoren, erlojuak puntuan jartzeko helburu bakarrarekin.
Agur esaten diogu Monflanquin bastida-herriari.
SAINT AVIT
Hameau Saint-Avit
Saint- Avit herrixkako etxeak
Baso zoragarriak zeharkatu genituen.
GAVAUDUN
XI eta XIII. mendeetako gaztelu harresituak muino batetik inguruak zaintzen ditu.Urrira arte bisita daiteke eta arreta berezia eskaini behar zaizkio, alde batetik gazteluaren sarrerari leize natural baten gainean eraiki zelako; eta bestetik, 70 m-ko dorreari, bertatik Lède bailararen ikusmira paregabea dagoelako.
Gavaudun herria errepidetik ikusita.
Gavaudun
XI eta XIII. mendeetako gaztelu harresituak muino batetik inguruak zaintzen ditu.Urrira arte bisita daiteke eta arreta berezia eskaini behar zaizkio, alde batetik gazteluaren sarrerari leize natural baten gainean eraiki zelako; eta bestetik, 70 m-ko dorreari, bertatik Lède bailararen ikusmira paregabea dagoelako.
Herriko sarrera
Château Fèodal de Gavaudun.
70 m-ko dorrea.
Zuhaitz hiztunak agurtu gintuen Gabaudun utzi aurretik.
BONAGUIL GAZTELUA
XIII.mendean eraiki zuten eta Frantziako gotortutako gaztelurik ederrenetakoa da.Berenguer de Roquefeuil baroiak XV. menderaren bukaeran eta XVI. mendearen hasieran eraldatu zuen, baina hala ere, Erdi Arotik Vauban arkitektoaren gotorlekuen garaia arte Arkitektura mitilarraren garapen-eredu nabarmena da.
Gazteluaren terrazak eskaintzen duen ikusmira.
Fumel, point de vue.- Fumeleko zubitik dagoen ikusmira.
VILLENEUF- SUR -LOT
Lurralde honetako herri gehienak bezalaxe Villeneuf sur lot ere Alfonso de Poitiersek sortu zuen, 1253. urtean. Lot ibaiaren bi ertzetan eraiki zuten, horregatik, merkataritza-hiri garrantzitsu bat eta baita Akitaniako bastidarik boteretsuenetako bat izatera iritsi zen.
La Porte de Paris.
Les arcade- Arkupeak
Place La Fayette.
Arratsalde hartan Lafayette plazan Gabonetako merkatua egiteko etxetxoak jartzen ari ziren.
Eglise Sainte-Catherine
Maison à Pan de Bois.
Le pont vieux
Lot ibaiari begira dauden etxeak.
Hemen bukatzen da asteburu luze hartan egindako bidaia, Villeneuf-sur-lot utzi eta etxerako 4 orduko bidaia egin behar izan genuen, hala ere, gogoko lekuan…aldaparik ez!Ez al zaizue iruditzen?
Bidaia prestatzeko informazioa: http://www.france-voyage.com/tourisme/lot-et-garonne.htm
Utzi erantzuna