Asteburu honetan, Biarnoko lurrak ezagutzera joan gara, eta ez da
bidaia makala izan. Espero genuena baino dexente harrigarriagoa izan da bisita. Biarnoko lurrak Nafarroako Erresumaren mende egon ziren aitzinean,eta beraz, euskal kulturaren aztarna ugari dago oraindik; haren lekuko dira, adibidez: oraindik etxeetako fatxadetan gordetzen diren euskal sinboloak(lauburua, Nafarroako kateak…), eta baita hilerrietan lurperatutako familia-izenak ere. Zatoz gurekin Biarno ezagutzera!
BIARNORI BURUZ:
KOKAPENA
Gaskoiniako eskualde historikoa da (Okzitania). Gaur egun, Akitania eskualdea eta Pirinio Atlantikoak departamendua(Frantzia)osatzen du Ipar Euskal Herriarekin batera.
Biarnoko bandera eta armarriaren irudia.
HIZKUNTZA
Biarno historia idatzian sartu zenean (K.a.I. mendean), Euskara edo haren familiako
hizkuntza bat omen zen bertako hizkera. Horretarako, frogarik ez bada ere, euskarak argi
ditzakeen toponimo asko daude Biarno osoan. Erromanizazioaren ondorioz, ordea,
familia erromanikoaren barnekotzat hartzen den dialekto berezi bat sortu zen,
bertan eta aldameneko herri batzuetan: gaskoia.
Biarnera,
Bearnoko mintzaira, gaskoiaren dialekto bat da. Euskara ez bezala, azkar sartu
zen biarnera literaturan eta hizkuntza idatzian eta Nafarroako Gortean presentzia handia izatera iritsi zen maila
idatzi zein ahozkoan; izan ere, Nafarroa nahiz Biarnoko Foruak biarneraz idatzi
ziren. Frantziako iraultza arte hizkuntza ofiziala izan zen. Gaur egun, ordea, hezkuntza eta kultura bide
guztietatik kanpora geratu da, eta landan baizik ez da erabiltzen. Zuberoako
muga-herrietan, euskara-biarnera elebidun asko izan da aspaldidanik eta Bearno
barneko bi herritan hitz egiten da euskaraz, baina, hizkuntzei dagokienez, frantsesa
da bertan nagusia eta ofiziala.
AZAROAK 21, OSTIRALA
LABASTIDE DE CLAIRANCE: NAFAR BASTIDA
Gauerako
iritsi ginen Labastide de Clairance herrira eta bertan dagoen autokarabana
gunean aparkatu genuen . Udal-igerilekuen atzeko aldean eta parke eder honen
atean kokatuta dago. Ez dauka zerbitzurik baina lo egiteko ezin lasaiagoa da.
Labastide de Clairance-ko autokarabana gunea: PORTU-ZUBIA
HISTORIA
APUR BAT
Harrigarria badirudi ere,
autokarabanen atseden-lekua portu bat zen lehen, salerosketarako portu bat,
hain zuzen ere. XIV. mendearen hasieran Luis Lehenak sortu zuen portua, eta ondorioz, baita nafar bastida ere: Labastide de
Clairance. Garai hartan, Aran ibaiak ur emari
handiagoa zen eta haren uraz baliatzen ziren salerosgaiez kargatutako itsasontzi txikietan Baionarako
joan-etorriak egiteko. Gaur egun, ordea, ez zaigu portu horren aztarnarik
geratzen, aparkatuta gauden lekuaren izena baino ez: Portu-Zubia
AZAROAK 22, LARUNBATA
Goiz-goizetik herrian zehar
ibilalditxo bat egiteko gogoa dugu.
Labastide de Clairance-ko plaza nagusia
Badago bertako ekoizleen produktuak non erosi
Ipar Euskal Herriko koloretako leiho zoragarriak
Aita-semea plazako edertasunaz gozatzen.
Euskal abizenak etxeetako fatxadetan agerikoak dira.
Herriko artisauak
Kafe edota mokadua non hartu ez zaigu falta.
Plaza xarmangarria
Elizaraino garamatzan kalea, ederra benetan.
Bastidako Andre Dena Maria
eliza
1315ean Iruñeako apezpikuak eraikiarazi zuen, herriko harrizko eraikin
bakarra zelarik.
Euskal Herrian dagoen bereizgarri bakarra: kalostren inguruetan,aterpe
azpian duen hilerria, hau da, herriko
lehen kanposantuan.
Hasieran
Bastidako familia guztientzat erabilgarria zen, aberats zein txiro; gaur egun,
ordea,hasierako familia haien ondorengoentzat baino ez.
Argi eta garbi ikus daiteke familia euskaldunak zirela: Iribarne; baita hauen etxearen izena ere: Goienetxe
Eraikinaren barnea Euskal Herriko adibide ederra da, zurezko galeriak.
Nafarroako Erresumako Estatu orokorren bilgunea izan zen 1789a arte.
AGOTEEN ATEA
Elizaren ezkerraldeko horman kokatua,
lehen galeriara igotzen den eskaileraren azpian dago.
Agotak, frantsesez Cagots, elizara ezin ziren ate nagusitik sartu, beste elizatiarrak
bezala. Ate txikitik sartu behar zuten, elizaren txoko ilunenean eta aldaretik
urrun entzun behar zuten meza. Ur bedeinkatua ontzi berezi batzuetan
hartzen zuten (Bastidakoa sartzean ezkerraldean dago, larrialdietako irtenbidetik
hurbil), eta ogi bedeinkatua ez zitzaien gainontzeko fededunei bezala otarretatik
eskaintzen, bota egiten zitzaien, animaliei bezala.
Judutar hilerriko atea
JUDUTAR HILERRIA: Espainiako eta Portugaleko
inkisiziotik ihes egin nahian, 70 edo 80 judu-familia Bastidara etorri ziren.
Komunitate horrek sinagoga eta hilerria zuen, eta haren truke mediku eta botikaria
eskaini behar zituen.
Judutar hilarriak
Judutar hilerrian 62 hilobi daude, haien artean, hilarririk zaharrena 1610. urtekoa liteke; azkena, berriz, 1785ekoa. Gaur egun, hilerria Baionako Konsistorio israeldarrarena da.
Azkenik, Labastide de Clairance sasi
guztien gainetik eta laino guztien azpitik zein ederra den ere gozatu ahal
izateko Fabien Mogaburek eginiko bideoa ikusi, ez zaizue damutuko!
SALIES DE BÉARN
Arratsaldea
herri xarmangarri horretan eman genuen. Ur termalengatik ezaguna da eta haren gatz-museoa oso bisitatua da, baina guztietan erakargarriena haren ibaiaren ertzak(Saleys)dira; Aho bete hortz uzteko modukoak.
Zutabeen gaineko etxeak Saleys ibaiaren ertzean.
Pont Lalune
Ibaiak etxeen artean bidea nola egiten duen ikustea harrigarria da.
Ibaiaren emaria kontrolatzen duen konporta.
Ibai ertzeko etxe zaharrak.
ibai ondoko pasabideari jarraika.
Behetik ikusitako perspektiba
Zubitik zubira
Kale bazterraz lorez apaindurik.
Egurrezko etxea
Plaza pil-pilean
SAUVETERRE-DE-BÉARN
Iluntzerako iritsi gara Sauveterre de
Béarn aldera. Argia joaten ari da,horregatik, furgoneta Ac gunean aparkatu dugu
eta ahal izan dugun azkarren abiatu gara bisita egitera.
Karabana guneko
koordenadak:
N 43.40105º W 0.93924º
Udazkeneko orbela
Sauveterre de Béarn Erdi aroko
herri esekia da. Gave d’Oloron ibai ertzean,naturgune zoragarrian kokaturik dago.
San Andres eliza.
San Andres elizako terrazatik dagoen ikusmira.
San Andres elizako terrazatik
dagoen ikusmira ezin ederragoa da; Gave d’ Oloron gure oinetan eta
segidan baso zabala. Urrutian, Pirinioetako kate zabala, bertan Auñamendi ere
bereizten dela.
Kondairaren zubia edo Pont de la Legende.
Le Pont de
la Legende edo Kondairaren zubia monumentu historiko izendapena dauka. Izenak
berak adierazten duen bezala, Zubi hori kondaira bati lotuta dago.
LA LÉGENDE DU PONT
”
1170. urtean Bearnoko erregea, Gaston V, hil egin zen, eta une hori profitatu zuten, Sancie erregina,
hildakoaren alarguna, euren seme-alaba guztiak erailtzeaz akusatzeko jendaurrean.
Orduan, Antxok, Nafarroako erregea eta aldi berean Sancie erreginaren
anaiak, uraren froga eginez ataka horretatik aterako zuela erabaki zuen.
Epaia zubi ertzean bildutako 3000 lagun baino gehiagoren aurrean burutu zen.
Erregina, eskuak eta hankak lotuta zituelarik, Gave d’ Oloron ibaiaren
uretara bota zuten, baina urak erregina irentsi ordez ibai ertzeraino eraman zuen,leunki”
Sauveterre herriko etxerik zaharrena.
Ibai ertzeko etxetxoak
Monreal dorrea konponketetan.
Arkupeetan ezkutuka.
Paseo labur bat Gave d´Oloron ibaiaren ertzean.
AZAROAK 22, LARUNBATA
ORTHEZ
Orthez
Bearnoko hiriburua izan zen 2 mendez. Gaur egun, garai haietan eraikitako monumenturik
nabarmenenak dira: Gave de Pau ibaiaren bi ertzak lotzen dituen Pont Vieux edo
zubi zaharra, Moncade dorrea eta XV-XVI. mendeetako Jeanne d’Albret etxea.
Pont vieux eta Gave de Pau ibaia
Antzinako etxeko ateak.
Zubi zaharreraino garamatzan kalea.
Zubi zaharraren beste aldetik trenbidea dago; trena pasatzen da.
Zubi zaharretik dagoen ikusmira.
Zubi zaharretik dagoen ikusmira.(beste aldetik)
La tour Moncade.
MONCADE DORREA
Gaur egun ikus dezakegun 31mko dorre erraldoi hori
1242tik 1262ra Gaston VII. Moncadek
eraiki zuen gazteluaren parte zen. Sotoa, kartzela bezala erabilia izan zen,
eta lehenengo solairuan, berriz, zaindarien gela zegoen. Erlijio gudak zirela
eta su eman zioten, eta mende batzuk beranduago, haren harria atera eta lapurtu
zuten; Hori dela eta, gaur egun 31 m ditu 33-ren ordez.
Antzinako gaztelua eta Moncade dorrea.
ARTHOUS ABADIA
(HASTINGUES)
Hastingues
herriaren barrutian eta Done Jakue bidean antzinako Arthous abadia aurkitzen
da. Gaur egun, Orthe herrialdeari
buruzko museoa eta XII. mendeko erromatar eliza barne hartzen ditu.
Notre Dame
erromatar eliza nabe bakarreko eraikina da. Kanpoko fatxada-zatia da, ziur asko,
atentzio handien ematen diguna; izan ere, 59irudiz apainduta dago; irudi
horietan, “Egiptorako ihesaren” irudiak eta bekatu kapitalak irudikatzen dira.
Bekatu kapitalak
Lizunkeria
Abadiako klaustroa.
Eliza barrutik hutsik dago.
HASTINGUES
Asteburu eder hari behar bezalako bukaera emateko
Hastingues herriari bisita egin genuen. Baionatik km gutxietara dagoen bastida
da eta jakin-min handiz hurbildu ginen haraino.
Sarrerako atearen zulotik begira.
Herrira sartzeko atetzarra.
Hastingueseko plaza nagusia eta eliza.
Huntzak estalitako etxea.
Asteburu ederra pasa dugu Biarnoko lurrak ezagutzen.
Eta zuek, animatzen al zarete?
Utzi erantzuna