Euskal hiriburuek azken hamarkadetan izan dituzten aldaketen jakin-minak mugiturik abiatu ginen Gasteiz bisitatzera. Gainera, Andre Maria Zuriaren plazatik Santa Maria katedraleraino ibilbide laburra inkognitaz beterik dago: zein da Machete plazaren historia? Zergatik dauka hiri horrek izen konposatua? Zein da Almendran dagoen eraikin zaharrenetako bat? Zertarako erabiltzen zen Portaloia? Nork margotu ditu hormak? Baina, ikusmira handien sortzen ziguna Santa Maria katedralaren bisita zen. Zer izango ote du Ken Follet handia modu horretan liluratzeko? Horiek dira kronika honetan topatuko dituzun gaietako batzuk, gustuko badituzu, gera zaitez gurekin!
Gasteizko alde zaharra muino baten gainean kokatzen da, eta bere forma obalatuarengatik horrela deitua izan da. Haren inguruan biltzen diren kale zein eraikinek Erdi Aroko izen eta nortasuna mantentzen dituzte, hala nola: lanbideak aipatzen dituzten – hedegile, aiztogile, Errementari- kaleak, Machete edo Aihotz plaza, Portaloia…
Kanperra Autokarabanen gunean aparkaturik utzi ondoren, tranbia hartu genuen handik oso gertu pasatzen zelako. Forondako atean hartu genuen eta Legebiltzarra geltokian jaitsi
ginen zentrora iristeko.
Iritsi bezain pronto eta Andre Mari Zuriaren Plazara sartu aurretik, Agustin Ibarrolaren “La mirada” eskulturarekin topo egin genuen. Gasteiztarrek “Alua” ezizenez bataiatu dute. Ez dute gehiegi maite, ezta?
Agustin Ibarrolaren “La Mirada” eta gure kameraren begirada.
Ezin ederragoa iruditu zitzaigun Andre Maria Zuriaren plaza, baina gehien gustatu zitzaiguna miradore txuriz betetako etxeak izan ziren
Andre Mari Zuriaren Plaza, Gasteiz hiriaren bihotza.
Andre Maria Zuriaren plaza hiriaren bihotza da; plaza nagusia izateaz gain, Alde Zaharra eta Zabalguneko kale askoren elkargunea da, eta baita gasteiztar askoren topalekua ere.
XVII. mendean eraiki zuten eta 2007. urtean Udalak eraberritu zuen, gasteiztarren artean polemika handia sortuz, izan ere, eraberritze lanak plazak zituen berdeguneak ezabatu zituen, besteak beste.
Andre Maria Zuriaren Plaza eraberritu aurretik.
Andre Maria Zuriaren Plaza gaur egun.
Plazaren goialdean, San Migel eliza gotikoa abuztuaren 4a noiz iritsiko zain dago, orduan, haren dorrearen goialdetik Zeledon (Gasteiko jaietako pertsonaia nagusia) jaitsiko
baita festari hasiera emanez.
Angel Benito Gaztañagaren Zeledon irudia, 2005. urtekoa.
Elizaren eraikuntza hainbat garaitakoa da, baina haren zatirik handiena gotikoa da, XIV.mendearen bukaerako eta XV. Mendearen hasierakoa. Zati horretatik, lehenengo tarteko bermeak eta ate nagusi moztua gelditzen dira. «Euskal gotikoa » izeneko estilotik (XV. mendea) habe borobilak, koilare-kapitelak, gangak eta «Puerta del Solar» izenekoa gelditzen dira.
Eliza-ataria
Gangak gurutze motakoak dira.
Hamaiketako bikaina egiteko Sagartoki tabernako pintxoak dastatzera joan ginen. Taberna jendez lepo zegoen, eta gehien eskatzen zen pintxoa “Arrautza frijitua” zen. Guk ere horrelakoa eta txakolin pare bat eskatu genituen. Topa!
Sagartoki taberna: “arrautza frijitua” pintxoa
Baina, pintxoak gustuko badituzu, zatoz gurekin pintxo batzuk hartzera eta ezagutu gure pintxo ibilbidea HEMEN.
Bazkaltzek Virgen Blanca taberna-jatetxera hurbildu ginen. Kantitate handiko eta mimoz egindako platerak iruditu zitzaizkigun. Pena da, baina izan zuen akats bakarra izan zen kafea barran hartu behar zela. Jende asko zegoen nor altxatuko zain.
Ketuen entsalada epela, gomendagarria oso.
Siesta derrigorrez.
Arquillos pasabidea zeharkatu ondoren Aihotz plazara(Plaza del Machete) iritsi ginen. Zer izen bitxia! Zer dela eta izen hori?
Aihotz plazan
Antzinean, plaza horretan “Merkado del Ala” izeneko merkatua egiten zen non ekintzarik nagusiena abelgorrien salerosketa zen horregatik, Idien plaza edo “Plaza de los bueyes” izenarekin ere ezaguna izan da.Hala ere, XVIII. mendetik aurrera Aihotz plaza izena jaso zuen. Zergatik,ordea? Dirudienez, herriko prokuradore nagusiak bere kargua zin egiten zuen jendaurrean eta aihotz baten gainean, eta zin egindakoa ez bazuen betetzen aihotzak burua moztuko zion.
Ibilbideari jarraituz, Gasteizeko gaztetxearen aurretik igaro ginen. Gasteizeko Alde Zaharrean kokaturik dago eta Gazte Asanbladak kudeatzen du.
Gasteizeko Gaztetxea, eraikuntza ederra.
1988an sortu zen eta harrezkero leku berean jarraitzen du.
Gehiago jakin nahi baduzu:
http://www.gasteizkogaztetxea.org/
Ondoren, jolasteko tartea izan zen…Parkeetan, iturrietan…
XV. mendean egindako etxe bat da, salerosleen ostatu eta salgaien gordailu izateko eraikia. Gasteizeko Alde Zaharrean, Buruileria plazaren ondoan eta Hedegile kalean kokatzen da.
1950eko hamarkada arte, haritz-zuraz egindako atetzar handia (hortik datorkio etxeari izena) zabalik izaten zuen, salerosleek gurdiak sar zitzaten; horrela, salgaiak lapurtzea edo hondatzea saihesten zuten.
Portaloia, Hedegile kalean.
Erdi Aroko ohiko etxe baten tankera du: zurezko egitura du, hormak, berriz, adreiluzkoak dira.(tarteka, adobea ere erabiltzen zuten).
Urteen poderioz, etxea oso kaltetuta geratu zen eta 1950. Urtean Gasteizko Aurrezki Kutxak erosi eta gero zaharberritu zuen. Geroztik, El Portalón jatetxearen egoitza da, eta egun, Vital Kutxa (Gasteizko Aurrezki Kutxaren ondorengoa) da bere jabea.
Gasteizko Santa Maria katedralaren alboan dago, XV. mendean eraiki zen, eta beraz, Gasteiz hiriak gordetzen duen eraikin zaharrenetako bat da. Neurri handiak dituen gotiko
estiloko eraikina da. Behealdeak itxura ertsia du eta harlanduz egina dago; goialdea aldiz, egur eta adreiluz egina dago.
1981.urtean zaharberritu zuten eta 1984ean Arabako Kultura Ondasuna izendatu zuten. Gaur egun, pribatua da eta jendeari itxita dago.
Los Hurtado de Andatarren dorretxea, goiko aldea.
Erdi Aroko Almendrak, ordea, ez du antzinean baraturik geratu nahi, horregatik, gizarte-berrikuntza hau bere egin du: arte-zaleek(artista, arte-ikasleak, brotxaren brigadak eta bizilagunak…)fatxada eta hormak margotzen dituzte. Modu horretan, Horma-irudien ibilbide artistikoa sortu da eta berezko Nazioarteko-proiekzioa duela.
Burbuileria plazako “Denboraren harira” horma-irudia.Begiak ondo ireki eta berreskuratu diren horma zaharrei erreparatu!
Horma- irudiak hirian zehar nola banatzen
klikatu: Horma-irudien mapa
Katedrala aldamioz inguraturik.
Zirrikitu batetik kameraren objektiboa sartzen dugunean horrelako gauzak topatatzen ditugu!
Katedral Zaharraren izena ere hartzen du, XX. mendekoa den Katedral Berriarekin ez nahasteko.
Estilo gotikoa dauka eta XIV. mendean eraiki zen 1181. Urteko gaztelu-elizaren gainean. Betidanik izan ditu haren oinarrietan arazoak, hasieratik gaizki eraikita dago eta.Gaur egun katedralen artean bitxikeri bat da, izan ere, “lanengatik irekita” haren leloa da(“Abierto por obras”). Konponketa lanak aprobetxatuz bisitariei ibilbide gidatuak egiten zaizkie, modu horretan, katedralaren barrunbeak ere ikusminez behatzeko.
Bisita hasi aurretik kaskoa jantzi egin behar da, arriskuaz baino garbitasunez.
Gure semeari kaskoa handiegia geratzen zitzaion.
Aurrena, bideo labur batean azaltzen da katedralaren historia.
Bidea estutzen hasten da.
Katedralaren oinarria erakustsi ziguten eta hantxe eman ziguten gaizki eraikia egotearen azalpen teknikoa.
Katedralaren barruko aldera pasa ginenean hormetako pitzadurak erakutsi zizkiguten.
Jarraian, aldarea eta katedralaren ganga.
Katedralaren ganga.
Katedralaren aldarea.
Eskaileretatik gora katedralaren dorreraino igo ginen, kanpotik, hiriaren ikusmira izateko.
Harrizko eskailera eta pareten artean igo ginen.
Hainbat unetan pasabideak ikaragarri estutzen ziren.
Katedral honen kokapena, ez da kasualitate hutsa, izan ere, muinoaren goi-goian dago eta inguruko lurrak haren begiradapean geratzen dira. Bertatik, Euskadiko hiru probintzietako mendiak ikusten direlako.
Burbuileria plaza eta Ken Folleten irudia katedralaren oinetan.
Barrura itzuli ginen Triforioan zehar ibilbideari jarraitzeko. Triforioa katedralaren barnealdea inguratzen duen galeria da, alboko nabeetako arkuen gainean.
Triforioaren ikuspegia.
Triforioaren arkuen artean.
Organoa triforiotik ikusita.
Arkuen arteko asimetriak erakutsi zizkiguten eta baita horiek nola dauden loturik asimetria ez hareagotzeko.
Baina inperfekzioan ere perfekzioa dago, bestela, beha iezaiozue katedraleko lanparei!
Itzulbidea hasi eta laster topatu genuen hiriko ate zahar bat.
Carnicería kantoian, beste horma-irudi bat eta Doña Otxanda dorrea (Natur zientzien museoa) urrutian.
Hiriak xarma handiko txokoak dituela ukaezina da.
Zergatik ditu hiriak bi izen?
Ez genuen Gasteiztik alde egin nahi izenaren misterioa argitu gabe.Gasteiz gaur egun Erdi Aroko Almendra osatzen duen muno txikian kokatzen zen herrixkaren izena zen. Vitoria Nafarroako Errege Antso VI Jakitunak hiri titulua eman zion Vitoria izena txertatuz, horrela, gaur egun Vitoria-Gasteiz da.
Green capital izendapena (2012) irudikatzen duen irudia.
Bidaia antolatzeko informazioa:
Autokarabana gunea Gasteizen:
Santa Maria katedralaren informazioa:
http://www.catedralvitoria.com/euskera/index.php
Utzi erantzuna