Joan-etorriak

ATXINETA BASERRIA, AHABIAK BILTZEN 5 (1)

Euskal Herriko paisaiak maite ditugu, gure baserriak bizirik ikusi nahi ditugu eta bertako tradizioak gordetzen lagundu nahi dugu…Hau guztirako zer hobe baserriak gertutik ezagutzea baino? Goazen egun-pasa Atxineta baserrira!

KANTAURIKO ITSASARGIRIK GARAIENA: GORLIZ 0 (0)

Gorliz Bizkaiko kostan eta Bilbotik gertu kokatzen den herria da. Negu gorriaren ostean, kanpora ateratzeko beharra sentitzen genuen. Gainera, oso gauza politak irakurrita genituen herri honi buruz;    horregatik, asteburu eguzkitsu batean, Gorliz familian bisitatzea erabaki genuen. Bazatoz gurekin Gorliz ezagutzera?

LEURTZA: ESMERALDA KOLOREKO URTEGIAK 0 (0)

Asteburu-pasa honetan gertuko paradisu txiki bat deskubritu dugu, Leurtzako urtegia. Naturaren mirari honek sekulako balio paisajistikoa izateaz gain, lupaz bilatzen ditugun leku horietakoa da…Badakizue? Ingurune honek ibilbide irisgarri eta egokitua du zailtasunak dituzten lagunentzat. Ba al zatoz altxor txiki hau ezagutzera?

OTZARRETA: BASAJAUNAREN ETXEA 0 (0)

Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?

FURGONETAZ GAUA PASATZEKO ERAK 0 (0)

Badaramagu hainbat urte furgonetaz bidaiatzen eta,punta-puntako bidaiariak izan gabe,badugu zalantzarik gabe furgonetaz edo autokarabanaz bidaiatzearen inguruko iritzi bat guztiz osatuta.Post berri honetan,gaua pasatzeko frogatu ditugun eraz,ezagutzen ditugun deskontu bereziaz eta baita gai honi buruz egin ditugun hausnarketen inguruan hitz egingo dugu.Gau-pasa egingo al dugu? NON EGINGO DUGU LO GAUR?   Bidaia bat planifikatzen hasten garenean,urrutira […]

BAZTAN EZAGUTUZ AMAIA SALAZAR INSPEKTOREAREN ESKUTIK 0 (0)

Literatura atsegin duzu? Bidaiatzea atsegin duzu? Kronika honetan biak elkartu ditugu, Baztan ezagutzera irten gara Amaia Salazar inspektorearen eskutik, Baztango trilogiararen pertsonaia nagusia. Trilogia Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza liburuek osatzen dute, Dolores Redondo idazle donostiarrak idatzi du eta eleberri beltzaren generokoa da.Irakurri baduzu ez izan zalantza izpirik, hau da zuretzako kronika! Hiru eleberriak girotzen dira Elizondo eta […]

error: Edukia babestua!! Contenido protegido!!