Asteburu-pasa honetan gertuko paradisu txiki bat deskubritu dugu, Leurtzako urtegia. Naturaren mirari honek sekulako balio paisajistikoa izateaz gain, lupaz bilatzen ditugun leku horietakoa da…Badakizue? Ingurune honek ibilbide irisgarri eta egokitua du zailtasunak dituzten lagunentzat. Ba al zatoz altxor txiki hau ezagutzera?
Leurtzako urtegia Malerrekako eskualdearen bihotzean dago. Urrotz herria zeharkatu eta gero, basoan zehar gidatzen gaituen errepideari segika urtegiko aparkalekuraino iritsiko gara.
Ezinduentzako aparkalekua dauka eta ibilgailua aparkatzeagatik eguneko 3€ ordaintzen da goi-garaian; jasotzen den dirua lekua mantentzeko erabiltzen da. Gau lasaia eman genuen urtegi ertzean.
Urtegiak ibilbide sorta polita eskaintzen du goiko zein beheko urtegien inguruan, izatez bi urtegi direlako. Guk egin genuena itsuentzako trabesaz, braillez idatzitako plakatxoa-informatiboaz eta gurpildun aulkietan mugitzen diren lagunentzako egokituta dagoen 2km-ko ibilbidea da.
Ibilbidea hasi bezain laster, Urrotz eta Labaien- Beintza herriek kudeatzen duten Aisialdi eta Natur Gunea topatu genuen: hainbat harrizko mahai, erretegi ugari eta harraska, iturri eta komunak dituen etxolatxoa. Leku ederra igandea igarotzeko.
Leurtzako Aisialdi eta Natur Gunea.
Harizti multzo txiki bat zeharkatuz jarraitzen d ubideak. Bertan zuhaitzetatik zintzilik agertzen diren kutxa bitxi batzuk atentzio ematen digute eta denbora pittin bat joaten zaigu zer demontre diren asmatu arte… Saguzarren habiak dira eta!! Baina ez da ez ingurune honetako biztanle bitxi bakarra, baso-igel gorriaere bertan bizi da eta.
Saguzarrentzako habiak bidean zehar.
Ekaitzen ondorioz eroritako zuhaitz batek ibilbidea oztopatzen zuen eta menditik zeharkatu behar izan genuen zatitxo hori. Pentsatzen dugu bidea udaberrirako garbituko dutela inork ezustekorik izan ez dezan. Jarraian, pasabide edo zubi moduko luze bat zeharkatu genuen urtegiaren beste aldera igarotzeko. Urtegiaren esmeralda koloreko urak liluratu gintuen.
Beste aldeko mendi-hegala pagadi handi batez estalita dago, neguan biluzik ageri dena, baina lurra orbelaz osatutako alfonbra eder batez janzten duena. Paisaia gero eta ederragoa bilakatzen da goizeko eguzki izpiek eguna argitu eta koloreak atera ahala.
Urtegiko pagadia
Leurtzako ibilbidearen zati egokitua
Ibilbidearen azken zatia aldapatxo egokitu batetik behera egiten dugu. Bukatzeko, aparkalekura garamatzan presaren gainetik pasatzen gara.
Ibilbidea neguaren bihotzean egin dugu, baina leku zoragarria iruditu zaigu familia osoarekin paseo bat egiteko, denon eskura dagoen ibilbidea. Agian, datorren udaberria une ona izango da berriz itzultzeko, urez betetako urtegia topatzeko eta baso-igel gorria behatu ahal izateko. Ez al zaizue iruditzen?
BIDAIA-INFORMAZIOA
Leurtzako urtegian aparkatzeko koordenadak:
N43º 4′ 18.1″
O1º 42′ 56.3″
How useful was this post?
Click on a star to rate it!
Average rating / 5. Vote count:
No votes so far! Be the first to rate this post.
As you found this post useful...
Follow us on social media!
We are sorry that this post was not useful for you!
Kroazian kanper furgonetaz egindako bidaia hau gure semearekin egin ditugun luzeenetako eta konplexuenetako bat izan da. Guztira 31 egun eman ditugu Kroaziako kostaldean kanperrez bidaiatzen, Dalmaziako kostalde ia osoa iparraldetik hegoaldera zeharkatuz eta gutxienez lau uharte bisitatuz. Udan turista kopurua oso handia da, eta, horregatik, interesgune gehienak jendez gainezka aurkitu ditugu. Kroazian kanperrarekin gaua pasatzea…
Bordeletik 35 kilometro ingurura, ipar-ekialdean, dagoen Saint-Émilionek aho zabalik utzi gaitu. Bere kanpandorre gotiko handiaren dorrea urrutitik ikusten da, mahastiz inguratuta, eta kultura-, paisaia- eta gastronomia-altxor ugari gordetzen dituen herri honen berri ematen digu. Bertako kaleetako giroa bizi egin behar da: ardoaren negozioa bere horretan. Izan ere, Erdi Aroko kalezulo aldapatsu eta xarmagarrietan barrena ibiltzea,…
7 urtez abenduero furgoneta kanperrean bidaiatu ondoren Frantziako hegoaldeko Gabonetako merkatu onenak ezagutzeko, jada ordua zen iparraldera joateko. Gainera, urte batzuetatik hona oso ezaguna bihurtu da Alsaziako ibilbidea autokarabanan Gabonetan; beraz, furgoneta prestatu genuen bizitzeko eta kontatzeko. Alsaziako herri txikiei buruz zoragarriak entzunak genituen; udan, Alsaziako Ardo Ibilbide ezaguna osatzearen xarma dute; neguan, Alsazia Gabonetan…
Abenduaren atarira iritsita, urteko irteera esperoenetako bat irrikatzen dugu: ihesaldi bat haurrekin furgonetan edo autokarabanan Frantziako hegoaldeko Gabonetako merkatuetara. Nahiz eta zu autoz bidaiatzen baduzu, artikulu honek ere interesatzen zaizu. Urtero, Frantziara bidaiatzen dugu gure kanperrean eta Gabonetako merkatu desberdin bat bisitatzen dugu non aparkatu, zer ikusi, bitxikeria batzuk eta gomendio gastronomiko onenak kontatzeko. Animatzen…
Cuencan dagoen Belmonteko gaztelua, lehen begiratuan, Gaztelako lurraldeetan aurki daitezkeen gaztelu eder ugarietako bat besterik ez dela dirudi. Baina bere historian pixka bat sakonduz gero, leku benetan interesgarria dela ohartuko gara. 1456an Juan Pachecok, Villenako lehen markesak, eraikitzeko agindua eman zuen, eta garai hartako noble eta errege-erregina ugari igaro ziren bertako geletatik. Harresi hauen artean…
Nafarroako Pirinioetako paisaia ikusgarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan, familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu. How useful was this post? Click on a star to rate it!…
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional
Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.