22/12/2016

TOULOUSE ETA ALBI ARTEAN: XARMA HANDIKO HERRIAK

Batzuetan, leku jator eta interesgarriak topatzen ditugu, nahi gabe bada ere. Oraingo honetan, furgonetaz xarma handiko herriak ezagutu ditugu. “Plus beaux villages de France” zerrendari atxikita daude denak, eta gainera, bastida albitarren ibilbidearen zati dira. Bi hiriburuk jarriko dute kontrapuntua: Albi eta Tolouse. Bukatzeko Toulouseko Gabonetako merkatura joango gara familian gozatzera…Etorri nahi?

ALBI: HIRI GORRIA

toulouse-010

Albiren ikusmira La Berbie jauregiko begiratokitik ikusita.

Tarn ibaiaren zaindari, Albi hiriaren multzo arkitektoniko ikusgarriak harritu egiten gaitu. Bere katedral gotortua, Sainte Cecile, adreilu gorriz eraikia, Antzinako apezpiku jauregia eta zurezko habez eta adreilu gorriz eraikitako Erdi Aroko etxeek, 2010. urtean hiria Gizateriaren Ondare izendatzea posible egin zuten. Tamainazko hiria denez, egun bakar batean  txokorik xarmagarrienak ezagutzeko aukera ematen du:

Sainte Cécile katedrala (XIV. eta XV. mendekoa): gotiko estiloko altxorra da, barne-dekorazio ederra eta koloretsua dauka eta baita ikusi beharreko korua.

toulouse-029

Sainte Cécile katedrala

Gainera, Tarn ibaiaren gainean begiratokia duen lorategi ederra dauka, “Jardin remarcable” izendapena duena.

toulouse-009

La Bebie jauregiko “Jardin remarcable”

Le Palais de la Berbie ( XIII. eta XIV. mendekoa): antzinako apezpiku jauregiak Toulouse Lautrec museoa gordetzen du. Bertan artista honen lanak erakusgai daude. Gainera, jauregin honek “jardin remarcable” izendapena duen lorategi bat dauka atzeko aldean, Tarni baiari begira, begiratoki ezin ederrago. Guri hiriko txokorik xarmangarriena iruditu zitzaigun.

Hirigune historikoa: bertako kale estu eta harritxuetan zehar paseatzea gozada bat da eta baita hiriaren xarmaz liluratzen uzteko modurik onena ere. Ez dugu pasatzen utzi behar Saint Salvi klaustroaren bisita(X. eta XIII.mendeen artekoa), izen bereko plazatxoaren ondoan dago eta debaldeko sarrera du.

toulouse-016

Saint Salvi klaustroa

Ezta karisma handiko hainbat eraikin ere, Maison du vieil Albi, besteak beste, eta ipuin batetik aterata diruditen plazatxo ederrak : Place Savene.

toulouse-024

La Maison du Vieil Albi, gauez

Ibilbidea amaitzeko modurik onena, iluntzean, Tarn ibaiaren ondotik paseatzea dela iruditzen zaigu. Ibai honetatik atera zituzten hiriko eraikinak altxatzeko erabilitako adreiluak egiteko buztin gorria. Horrek eman zion hiriari “La Cité Rouje” Goitizena.

CASTELNAU DE MONTMIRAL
Castelnau de Montmiral XIII.mendean Toulouseko Konteak, Raymond VII.ak, sortutako herri-bastida da. Historiaz beteriko kale harritsuetan galtzea lekua ezagutzeko ezinbestekoa da. Herri honetako txokorik ederrena Place des Arcades da. Frantziako Hego-mendebaldeko Paza tipikoena da bastida baten barruan; izan ere, ez da gure lehen bidaia Frantziako mota honetako herrixkak ezagutzeko, aspaldi egon ginen eta Gaskuñako herri-bastidak bisitatzen .

toulouse-047

Place des Arcades

 

 

Place des Arcades laukizuzen forma duen plaza da, arkupe zabaletan oinarria hartzen duten bi solairuko eraikinez inguratuta. Gainera, plazaren erdian pikota bat dago, une honetan ezkutuan gainean Gabonetako izeia jarri dutelako. Pikota garai bateko bizitza erlijioso eta sozialaren lekukoa da. Hiltzera eraman behar ziren animaliak, emakume adulteroak edota bero-beroan harrapatutako lapurrak jendaurrean zintzilikatzeko erabiltzen zen.
Rue de Comerce-k Porte des Garrics ateraino eramaten gaitu; Gaillac errepideari begira kontserbatzen den ate bakarra da eta XII. mendeko militar arkitekturaren eredu ederra da.

toulouse-052

Porte des Garrics

Ohar zaitezte: kaleetako eraikinak, leihoak, leiho-oholak, etxeetako habeak… Horiek dira herriko kaleak janzten dituzten zehaztasun txiki eta ederrak. Rue des Chifonniers kale xume bat da eta bere izenarekin gogora ekartzen digu Erdi Aroan puri-purian zebilen lanbidea: traperoak.

toulouse-057

Rue des chifonniers

PUYCELSI

toulouse-060
Vére ibaia goitik gobernatuz, haitz batean finkatuta, Erdi Aroko herrixka hau topatzen dugu.XII. mendean, Toulouseko Kontearen jabetza izatera iristen da eta baita haren harresitutako egoitza gogoena ere. Puycelsik duen Kokapen estrategikoari esker, herriak guda eta borrokei eutsi zien mende askotan zehar. Zerikusi handia du horretan inguratzen duen 800m luze duen harresiak, L’Irissou dorreko ate bikoitza zeharkatuz.

toulouse-078

L’ eglise St Corneille

Erronda bidea eginez gero, herriko ikuspegi politenak deskubritzen ditugu, besteak beste: La Fôret de la Grésigne eta la vallée de la Vére. Gainera, denbora izan genuen herri honek gordetzen dituen eraikin ederrenenak ikusteko: L’Ancienne Auberge eta L’ eglise St Corneille(XV. mendekoa).

BRUNIQUEL

toulouse-092

Merkataritza hiri-gune izandakoa da , garai batean, zafran salerosketan. Herri honetan, izkina bakoitzak argazki bat eskatzen digu: zizelkatutako irudiak, leiho germinatuak, antzinako ateak eta aldaba deigarriak…L’Orloge de Beffroi zeharkatuz herriko kale harritsuetan sartzen gara, aldapan gora gazteluraino igotzeko.

toulouse-098

Gaztelu-dorrea

Gaztelu eta dorrea XIII. mendekoa da, urten osoan bisita daiteke barrutik, abenduan izan ezik. Bai gaztelua, bai dorrea, “Le vieux fusil” filmaren eskenatoki izan ziren.
Gaztelutik gertu dauden lorategietan paseatzea bereziki gustatu zitzaigun, ez dira Frantziako lorategi zaindu horietakoak, alderantziz, basati samarrak ziren eta oso ederrak, gure ustez.

toulouse-101

Bruniquel herriko lorategiak

Furgonetarako bidean, oraindik topatu genituen eraikin interesgarri bat: La maison Payrol; XIII. mendeko merkatarien hotela.

PENNE

toulouse-110

Herrixka bitxia iruditu zitzaigun. Harresi barruan etxeak pilaturik agertzen dira, lekua elkarri lapurtuz bezala. Paseatu, txoko ederrak deskubritu… “Sentier de Suquets” kaleari jarraituz formarik gabeko gazteluraino iritsi ginen, juxtu arratsaldeko azken eguzki printzaz gozatzeko garaiz.

toulouse-116

Penneko xarma handiko plazatxoa

TOULOUSE

toulouse-193

Toulouseko Gabonetako merkatuan, Izei erraldoia.

Toulouse, “La cité rosse” ezizenez ezaguna da eta soberako xarmak ditu bisita egiteko: LA Place Capitole, Saint Rome bezalako merkatari kaleak, Saint Sernin baseliza… Baina, gu Gabonetako merkatua ezagutzera etorri gara eta honek bidaiari puntu eta bukaera jarriko dio. Umeen antzera gozatu nahi baduzu, bertako produktu tipikoak ezagutu, merkatuko etxetxoetan kutixiak janez, edota Gabonetako atrakzioaz disfrutatuz SAKATU HEMEN eta ezagutuko duzu Toulouseko Gaboneako merkatua. Urtean behin, barruan daramagun ume hori askatu beharko dugu ba, ezta?

 

BIDAIARAKO INFORMAZIOA

BIDAIREN MAPA

GAUA PASATZEKO INFORMAZIOA

ALBI: Parking Katedral N 43.92750º   E 2.14111º

toulouse-002
CASTELNAU MONTMIRAL: Parking N43º 57’ 57.4”   E1º49’8.0”

toulouse-059
PUYSELCI: Parking N43º 59’ 40.2”   E1º 42’ 48.7”

toulouse-083-001
TOULOUSE : (La Cité de L’espace) N43º 35’ 13.6”   E 1º 29’ 33.3”

toulouse-203-001

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

[related_post themes="flat" id="5718"]
error: Edukia babestua!! Contenido protegido!!