Aurten, luma eta distiren inauterietatik ihesiz Pirinio aldera abiatu gara eta Bielsako inauteri sonatuak ikustera hurbildu gara. Han ezagutu ditugu antzinako giza-pentsamolde, sinesmen eta bizimoduarekin bat egiten duen festa bat; horiek dira bestelako inauteriak, horiek piztien inauteriak dira. Ezagutzen al dituzu?
Sorrosal urjauzia eta Bielsako inauteri festa.
Gaua Jacako furgoperfektoaren inguruan pasa ondoren, Brotoko urjauzia ezagutzera hurbildu ginen. Ibaiaren ertzari jarraituz, 700m inguruko paseo laburra egin eta gero itzelezko urjauziaren aurrean ginen.
Brotoko zubi zaharra.
Bertako ahuntzak.
Urjauzirako bidea.
Sorrosal urjauzia izen bereko sakanean kokatuta dago eta Ara ibaiaren ibaiadarra da; Broto herritik oso gertu kokatzen da eta bost minutuko ibiladi laburrak ikuspegi ezin ederragoa eskaintzen du. Ausartak bazarete eta gogoko baduzue, urjauziaren goiko zatira igotzen den via ferrata zai duzue.
Brotoko urjauzi dotorea.
Bidea laburra baina ibiltzeko zailtasunez beteta. Lurra izoztuta zegoen eta irrist egiteko beldurrez aurrera egin behar zen. Ume txikientzat ez zen oso egokia, baina gure semeak egin zuen eta hara joanako beste familia batzuren umeek ere egiteko gai izan ziren.
Broto herriko ikuspegia.
Broto herri atsegina da, baina ez dauka, urjauziaz gain, ikusteko interesgune berezirik. Hala ere, haren kale artean kuxkuxeatu eta bertatik ur-jauziaren ikusmiraz gozatu genuen.
Broto herritik urjauziaren ikuspegia.
Pirinioetako herri hustua.
Cornelio udaletxeko fatxadatik zintzilik.
Cornelio Zorrila inauterietako pertsonaia gakoa da, arropa zaharrez jantzita eta lastoz beteta, hiru egunetan zehar udaletxeko fatxadan zintzilik egongo da. Igande gauean,berriz, urte osoan zehar bailaran gertatutako ezbehar guztien erantzule egingo dute eta auziperatuta izango da. Azkenean, sutan erretzeko akabera izango du, aukerarik gabe.
Hartza katez loturik.
Negua pasa ondoren, hartza(onso aragoieraz) gordelekutik irteten da udaberria laster iritsiko dela iragartzeko. Natura eta basatia den ororen sinboloa da.Ipuin eta kondairetan gertatu ohi den bezala,ezin dugu ahaztu hartza Pirinioetako herrietan sortu duen ikara,horregatik,inauterietako pertsonaia bilakatu da.
Herriko gazteek hartzaren rola hartzen dute,domadorearen kolpe eta bultzadek baino otzanduko ez duten hartz basati eta ikaragarria.
Domadorea hartza kolpatzen
Domadoreak hartza kontrolpean mantentzeko arduradunak dira; haren indarra eta izaera basatia kolpe bidez edo kateetatik tiraka kontrolatzen saiatzen dira.
Tranga adarrei helduz.
Tranga izeneko pertsonaia da, zalantzarik gabe, inauteri horietako pertsonaiarik nabarmenena. Herriko gazte ezkongabeek hartzen dute erdi gizakia, erdi akerra den pertsonaiaren rola eta herriko kaleetan zehar ibiltzen dira korrika, joareak astinduz eta heldu zein ume izutzen.
Tranga joareak astinduz.
Tranga kaleetan zehar.
Madamak herriko neska ezkongaiek antzeztu ohi dituzte. Purutasun eta garbitasunaren sinbolo dira. Lazoz apaindutako eta koloretako xingolaz hornitutako gonaz jantzita ateratzen dira
Madama dantzan.
Bertako Kondaira baten arabera, behin batean Pirinioetako hartza haren haitzulotik atera zen, baina norabidea galduta ibili zen harik eta ilargi betearen argiak haitzulorako bidea erakutsi arte. Modu horretan, hartzak udaberriaren etorrera berrogei egunez atzeratzea lortu zuen.
Ainsa, erdi aroko herrixka.
Gazteluaren atzeko aldean dagoen aparkaleku handian utzi genuen furgoneta eta, garai batean zubi altxagarria zena zeharkatu genuen gazteluko patio zabalera iristeko. Harresietara igo baino lehen almadia bat ikusi genuen, ume guztiek ibili nahi zuten han, gurea ere bai. Harresietatik dagoen ikusmira zoragarria da.
Almadia jolasgune bihurturik.
Ainsaren ikusmira harresietatik.
Gazteluko patio
Ainsako plaza nagusia
Plazako txoko bat.
Plazako herri atxekiak.
Tximiniek, txoko xarmangarriek eta baita hodiek irudikatzen zituzten gargolek liluratu gintuzten.
Kalean gora, kalean behera.
Begirategi moduko batetik argazki bailararen gaineko argazki zoragarri hauek atera genituen.
Ainsa herria oso atsegina da, kale artean galdu zaitezke lasaitasun osoz eta Pirinioetako herri arkitekturaz gozatu, baina ez saiatu kafe bat terraza zoragarri horietan hartzen, karibetako txiringito batean lehenago lortuko duzu hori!
Ainsatik 3 kilometrora Camping Peña Montañesa dago. Oso kanping atsegina iruditu zitzaigun, eta Bielsako inauteri festa ikusi ondoren, igerileku klimatizatuan eta jakuzzietan arratsaldearen azken orduak patxadan ematea sekulakoa izan zen.
Ainsako informazioa deskargatzeko hemen
Utzi erantzuna