Hasieran, Oñatira joateko asmoa genuen; bertako etxedorreak, Arantzazu santutegia eta Arrikutz kobazuloak ikusteko. Atera aurretik, ordea, kobazuloak martxorarte itxita zeudela jakin genuen, eta gehiegi pentsatu gabe, furgoneta martxan jarri eta Burgos aldera abiatu ginen. Axola duena etxetik irtetea baita.
“Museo de la evolución humana” delakotik gertu dagoen aparkaleku batean utzi genuen furgoneta.
koordenadak: N 42º 20’ 26” W 3º 41’ 38”
Arlanza ibaiari jarraitzen dion paseoa ibili genuen, Santa Maria Zubiraino iritsi arte. Ordurako, laino lodi eta heze batek Burgoseko kaskoa estaltzen zuen.
Arlanza ibaia eta san Pablo zubia.
Burgoseko katedrala laino artean.
Santa Maria zubia.
Santa Maria arkua.
Aita-semea Valor txokolategian utzi nituen txokolate eta txurro epelak hartzen, nik Turismo bulegoan informazioa eta planoak eskuratzen nituen bitartean. Egia esan, berandutu zitzaigun,eta gaitera kaleko 4ºC eskasek eta inguruak lainopean egoteak ez zuten gehiegi laguntzen. Azkenean, Burgos hiriburua beste baterako uztea erabaki genuen, Arlanza alderdia bisitatzeko.
Inoiz ikusitako txurrorik handienak.
Itzultzean, Burgoseko Udal Liburutegia topatu genuen bidean, bertako erakusketa-gelan “Los gigantes, gigantones y los tetines” Herriko festetako pertsonaiak ikusgai zeuden.
Iturri magikoa, semearen arabera.
Gau hartan bertan, Burgos hiriburua atzean utzi eta Arlanza alderdia bisitatzeko mugitu ginen.
BURGOSEKO MAPA OROKORRA.
Santo Domingo de Silos herriko aparkalekuan gaua eman ondoren, goiz-goizetik, La Yecla zintzurra zeharkatzera joan ginen. La Yecla zintzurra
Santo Domingo de Silos herritik 3km eskasetara dago, eta goizeko 10:00etarako han ginen.
Furgoneta errepide bazterrean dagoen txoko batean aparkaturik utzi genuen, tunelaren aurrean, hain juxtu. Bertan daude zintzurraren ahoraino daramatzaten eskailerak.
Harkaitzetan idatzita dago.
Berehala estutzen hasi zen bidea.
Zintzurra bidea irensteraino estutzen zen.
Harrizko ormetatik behera izotz plakak.
Naturaren edertasunaz liluratuta.
Kilometro eta erdi luze da zintzurra, baina geldiuneak, umea eta estualdiak kontuan hartuta 20 minutu inguru eman genituen mutur batetik bestera iristeko.
Eskailera horiek zintzurraren bukaera markatzen zuten.
Tunelaren beste aldean genuen furgoneta.
Zintzurraren ikusmira errepidetik.
Denbora izan genuen Santo Domingo de Silos herrian zehar paseo bat emateko. Harrizko etxe xarmangarriek familia nobleen sekretuak ongi gordetzen zituztela iruditu zitzaigun.
Paseoan zehar, harriz eta egurrezko habez egindako antzinako etxe ugari topatu genituen, gehienak abandonaturik.
Antzinako etxeak.
Batzuk, ate gaineko harrian, familia edo eraikitze-urteari buruzko idazkia zuten zizelkaturik.Argazkian ikusten den bezala lasto-biltegi gisa erabiltzen dituzte.
Beste batzuk berriz, barruko bizitza gordetzen zuten oraindik; gortina zuri eta zainduak leihoetatik so, eta azpiko aldeetan autoak aparkaturik zutabeen arteko espazioan.
Herriko plazan eraikindotoreak topatu genituen: hotelak, jatetxeak, etxe-nobleak…
Plaza nagusiko ikuspegia.
Ondoren Burgoseko gutiziak erosteko denda bat topatu genuen, bitxia benetan, txoko batean Burgoseko produktu tipikoak zituelako, baina gainontzekoa antigoaleko gauzen denda zelako, “El Rincón de Silos”
El Rincón de Silos denda
Antigualeko gauzen dendako sarrera.
Burgoseko odolki pare bat erosi eta gero, herriko arkua eta harresia ikustera abiatu ginen.
Antzinako latsarria, bertan herriko jendeak arropa garbitzen zuen.
Arku eta harresia.
Eguerdiko hamabietan hasten ziren bisita gidatuak, horregatik, jubilatu-andana topatu genuen sarreran; taldeka, autobusez zetozen auskalo nondik.
Patioaren erdian dagoen altzifrek 134 urte ditu eta poeta askoren inspirazioa izandako da, haien artean, Antonio Machado bera.
900 urteko monasterio honen jatorrizko izena San Sebastián de Silos zen. Gaur egungo monasterioak arkitektura erromanikoaren altxorra gordetzen du, haren klaustroa; bakarra da bere estiloan, hau da, oin karratukoa, erromanikoa eta bi solairukoa. Bi solairu horiek XI. eta XIII. mendeetan zehar eraiki ziren. Beheko solairua eraiki eta gero, goiko solairua eraikitzeari ekin zioten, baina estilo bera konjunto osoan mantenduz.
Beheko klaustroa, bisita gidatuaren bidez ezagutu daitekeena da eta harrigarria da benetan. Bertan ikus daitezkeen arkitektura elementu ederrenetarikoak dira: Kalaustroaren lau ertzetan
zizelkatutako behe-erliebeak, denak Kristoren bidea irudikatuz; klaustroa osatzen duten kolomadi edo zutabe-zerrenda, edertasun handiko kapitelak dauzkate; eta azkenik, XVI. mendeko sabaietako kasetoidura edo artesonadoa. Kolore biziaz margoturik, non gorria gailentzen den,eta irudi erlijiosoak, mitologikoak edota Erdi-Aroko Gaztelako bizitzaren irudiak agertzen dira bertan.
Igokundea eta Pentekoste irudikatzen duten behe-erliebeak.
Hegaztiak irudikatzen dituzten kapitelak.
Bizitzako ekintzak narratzen dituzten kapitelak.
Kasetoidura edo artesonadoa mudejar estilokoa.
Ehiza-irudiak
Santo Domingo fundatzailearen hilobia.
Bisita bukatzeko, gidak monasterioko botika, XVIII.mendekoa, erakutsi zigun; bertan mota guztietako tresna eta ontzi ikus daitezke, botikak prestatu ahal izateko; izan ere, fraideek monasterioraino hurbiltzen ziren gaixo guztiei artatzeko beharra zeukaten. Ontzi gehienak, garaiko keramika onen a erabiliz eginda zeuden, Toledoko Talavera de la Reinako keramikaz, hain zuzen.
Lehen planoan enbor-zutabea, hiru zutabez osatutakoa.
Covarrubias herrian arratsaldearen zati handiena pasa genuen, etxera itzuli baino lehen.Herri hori ezaguna da gehienbat Rodrigo Díaz de Vivar, El Cid, erbesteratua izan zenean handik pasa zelako.
Doña Sancha etxea.
Fernán Gonzalez dorrea X. mendekoa eta mozarabea da. Harresiarekin batera, herriaren babes-elementurik garrantzitsuena zen.
Fernán Gonzalez dorrea eta gurutzadura edo kruzeroa.
Doña Urraca plaza.
Udaletxeko erlojua.
Santo Tomas eliza.
Zikoinaren kabia
Chindasvinto plazan atsedena hartzen.
Kanpoko aldetik, Arlanza ibaiarekiko paralelo paseo eder bat dago, eta hari segika Covarrubiaseko beste leku eder bat deskubritu genuen.
Covarrubiaseko zubia
Paseoaren bukaeran, Covarrubiaseko zubia zain zegoen, gure zain, “kaixo” esan zigun bezala “agur” esateko.
Informazioa bidaia prestatzeko:
http://www.senditur.com/es/poblacion/santo-domingo-de-silos/
Utzi erantzuna