| | | | | | | | | | |

ERRIOXA FURGONETAZ: GAZTELUEN IBILBIDEA

Errioxan pentsatzen dugun bakoitzean, ezinbestean, bertako ardoak eta upategiak etortzen zaizkigu burura. Baina oraingoan gai hori alde batera utzi eta gure bidaiari-begirada lurralde honetako gaztelurik aipagarrienetan jarri nahi izan dugu. Gazteluak? Bai, izan ere, badaude eta! Bazatozte?

Errioxa furgonetaz

ANGUCIANAKO DORRE GOTORTUA

Tirón ibaiaren gaineko zubia zeharkatu aurretik, urrutitik ikusten dugu dorre bikain hau. Errioxan hain egoera onean kontserbatuta aurki ditzakegun arkitektura militarreko monumentu bakanetako bat da. XIV. eta XV. mendeetan du jatorria, oinplano angeluzuzena du eta harlanduz eraikita dago. Ezin da barrualdea bisitatu (pena da, jabetza pribatukoa baita), eta, beraz, kanpoaldetik argazki batzuk ateratzearekin konformatzen gara.

SAJAZARRAKO GAZTELUA

Errioxako gaztelurik ederrenetako eta hobekien kontserbatutakoetako bat da, agian. XV. mendean du jatorria, orduan hasi baitziren gotorlekua eraikitzen. Herrigunean bertan dagoenez, Erdi Aroko giro berezia ematen dio herriari.

Errioxa furgonetaz
Gaztelua.

Sajazarrako ikuspegia, gazteluko dorrea agerian duela.

Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, izkinetan dorre biribilak dituena. Omenaldi-dorrea, berriz, dotore altxatzen da eraikinaren erdialdean.

Sajazarrako omenezko dorrea.

Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko gatazken lekuko izan zen. Hainbat berritze-lan egin badizkiote ere, gaur egun kontserbazio-egoera bikaina du, egungo jabeari esker. Ezin da barrutik bisitatu, baina eraikinaren inguruan paseatzea gomendatzen dugu, dorreak, ateak eta, azken batean, gazteluaren handitasuna eta edertasuna miresteko.

Errioxa furgonetaz

Atzeko atea.

CUZCURRITAKO GAZTELUA

Tirón ibaiaren ertzean, ezin hobeto kontserbatutako gaztelu bikain hau aurkitzen dugu. Erdi Aroko giroa eta dotorezia sotila ematen dizkio Cuzcurrita del Río Tirón herriaren inguruari.

Cuzcurritaren ikuspegia ibaiaren gaineko zubitik.

Iragan nahasia du, noble-familien arteko herentzia eta desherentzien historiaz betea. Zer egingo diogu, bada! Eskuz esku ibili zen, harik eta 1945ean Sainz de Intxaustegi familiaren eskuetara iritsi zen arte.

 

Harlanduz eraikita dago, eta bere elementurik aipagarriena oinplano angeluzuzeneko omenezko dorre dotorea da, bidaiariaren begien aurrean harro altxatzen dena. Tirón ibaia zeharkatzen duen zubiko begiratoki erdizirkularretako batera hurbiltzea gomendatzen dugu, handik gazteluak eta garbitokiak osatzen duten irudi ederra ikusteko. Garbitokia 1862an eraiki zuten, eta 1997an berreraiki.

Gazteluaren eta garbitokiaren ikuspegia zubitik.

 

BRIONESKO GAZTELUA ETA HARRESIA

Gaztelua bisitatzeko, Brionesko hirigunea dagoen muinoaren goialderaino eramaten gaituen aldapa leuna igo behar da. Harresietatik kanpo, harresiaren hondarrak eta omenezko dorretik geratzen dena aurkitzen ditugu. Gaur egun, dorrea begiratoki moduko plataforma bihurtuta dago, eta bertatik Errioxako mahastien ikuspegi ederrak eskaintzen dira. Ez galdu muino honen goialdetik ilunabarra ikusteko aukera, ikusgarria baita.

Egia esan, gehiago ezagutzeko gogoz geratu gara. Horregatik, baliteke beste ibilbide bat egitea, gaztelu gehiagoren bila: printzerik gabeko gazteluak, iragan misteriotsua dutenak eta xarma berezia gordetzen dutenak. Gurekin etorriko zarete, ezta?

BIDAIAKO INFORMAZIOA:

ERRIOXAKO TURISMOA

Autokarabanaz gaua pasatzeko lekuak:

Casalarreinako autokarabanentzako gunea

San Vicente de la Sonsierrako autokarabanentzako gunea

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude