Gorliz Bizkaiko kostan eta Bilbotik gertu kokatzen den herria da. Negu gorriaren ostean, kanpora ateratzeko beharra sentitzen genuen. Gainera, oso gauza politak irakurrita genituen herri honi buruz; horregatik, asteburu eguzkitsu batean, Gorliz familian bisitatzea erabaki genuen. Bazatoz gurekin Gorliz ezagutzera?
Batzutan xarma handiko lekuak daude etxetik gertu. Baina, auskalo zergatik ez dira aski ezagunak. Horixe bera gertatzen da Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoarekin. Hau da Arabak hobekien gordetzen duen sekretua. Gordeko al diguzu zuk ere?
Nafarroako Erdialdean zehar bidaiatzeak Historia liburu bat irakurtzea bezalakoxea da: jauregiak, gotorleku handiak… Iraganarekin lotzen gaituzte, horregatik, bidean behin eta berriro geldituko gara lurralde honek Erdi Aroan izan zuen garrantzia deskubritzeko. Goazen Nafarroako Erdialdean zehar Erdi Aroko ibilbide bat egitera!
Malerreka, Nafarroako iparraldean, misterioz beteriko lurraldea da, bidaiariek herri baten egiteko moduak deskubritzeko toki aproposena eta kondaira eta antzinako ohiturek dirauten lekua. Gainera, “Nafarroa berdean gaude”, hemen ura eta Ezkurra ibaiak protagonista nagusiak dira txoko xarmagarriak eskainiz. Orain… Uraren Bailaran zehar bidaiatzeko prest al zaudete?
Malerreka eskualdearen bihotzean, Nafarroako iparraldean, Ituren herrixka dago. Urtarrileko azken egunetan bertako lasaitasuna desagertu eta inauteriak edo ihoteak- han dioten bezala- ospatzeko joareak astintzen dituzte . Gure arbasoen inauteriak dira eta ezagutzeko mina genuen! Zatoz gure-gureak diren inauteriak ezagutzera!
Pirinioetako paisaia ikuskizun ikaragarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan, familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.