Perigor Noir xarma handiko paisaiak dituen Frantziako alderdia da. Baso oparoak eta landa soro zabalak ditu, bertan gaztainondoa eta intxaurrondoa nagusi direlarik. Harriz eta arbelaz eraikitako herrixkak harkaitzetatik zintzilik ageri dira nonahi. Historiaurrean, kobazulo eta aterpe lurraldea izan zen; beranduago, normandoen kontrako gerra asko izan ziren eta garai haietatik gaztelu bilduma zabala geratu zaigu. Dordogne […]