Martxo eta apirileko asteburuetan Juan Joxe eta Arantzak euren baserrikoa teak irekitzen dizkigute artzainaren lanbide erakusteko eta Idiazabal gaztari buruz hitz egiteko.Biak ala biak ederki ezagutzen dituzte,izan ere gaztaren ekoizpenean sari sendoak jaso izan baitituzte. Horregatik,aurreneko arkumetxoen jaiotzarekin batera heldu nahiz ume Legazpiko Telleriarte auzora abiatzen gara artzaintzaren lanbidean egun batez murgiltzeko. Beeee!
Erreizabal baserrian aldez aurretik prestaturiko ikasgela batean hasten da gure bisita. Han, Anak, Burdin- haranaren gidak, bildutako haur guztiei latxa arrazako ardien zaintzari buruzko gakoak azaltzen dizkie. Baita arkumearen familia nola osatzen den eta kide bakoitzaren izena:eta zu zer zara… ardia ala aharia? Etxeko txikiek adi-adi daude eta parte hartzeko gogoz daude. Beeee!
Azalpen guztiak entzun eta gero, baserriaren kanpoko aldean Arantzak prestatu digun hamaiketako ederra hartu dugu: Idiazabal gazta pusketa ederra Garaialde baserrian egindako ogiaz lagunduta eta sagardo trago bat helduentzat (umeentzat ura). Hamaiketako goxo hori jan eta gero ukuilura abiatu gara. Han dago Juan Joxe, haurrei arkumetxo jaioberriekin kontaktua hartzen laguntzeko eta esnea nola eman azaltzeko. Esperientzia hunkigarria da oso, horregatik,haur zein heldu urduri samar gaude. Hasieran haur batzuk ez dira arkumetxoak ukitzen ausartzen, baina denbora tarte bat pasata denek jaso nahi dituzte besotan arkumetxoak eta noski, esnea eman nahi diete. Gure semearen aurpegia ikusi behar zenuten! Beeee!
BURDIN HARANA EZAGUTUZ
Asteburu osoa igarotzeko asmoa baduzue,gure kasuan bezala, Burdin harana ezagutzeko profitatu,oso ibilbide interesgarria proposatzen dizuegu:1’8km-ko ibilbide osasungarria da , familian egiteko aproposa eta . Informazio eta turismo bulegoaren ondoan aparkatu dezakegu eta bertatik abiatuz, haranean zehar garamatzan ibilbide leuna topatuko dugu. Ibai ertzetik gertu ibiliko gara etengabe, horrela, Elorregi monumentu multzoa eta horren dorretxe dotorearen ondotik pasako gara. Brinkolaraino garamatzan bide hau liluragarria da, landa izaera duen paisaian murgilduta.
Azkenean, Brinkolara iristen garenean, ezinbestekoa da Igalralde baserriko errota bisitatzea eta bertako ogia erostea. Inoiz dastatu dugun ogirik goxoena da!
ZER DAGO BAZKALTZEKO?
Orain arte ez dugu kontatu primerako anfitrioia dugula: Aitor, Pasaporte a Wonderland blogaren egilea eta Legazpiar peto-petoa. Aitorren gomendioei jarraituz Azpikoetxe taberna-jatetxea aukeratzen dugu bazkal garaian mokadu batzuk hartzeko.Hori bai, mokadu bakoitzeko bekatu bat: ministro eskutxoak, olagarro timbala, lacon galiziar erara eta risoto ahuntza – gaztarekin izan ziren egindako bekatu horietako batzuk. One gin!
ETA LO EGITEKO…, ZER?
Bertako autokarabana gunean bake ederrean egin daiteke lo. Gainera, ura kargatzeko eta deskargatzeko aukerak daude.
GPS:
N 43.03667, W 2.33750
N 43°02’12”, W 2°20’15”
Burdin Harana Gipuzkoako barnealdean topatu daitekeen parajerik ederrenetakoa da, Urola ibaiak, oholen urak, nortasun eta berezitasun ematen diolarik. Antzinako lanbideak ezagutzeko erakusleiho paregabea: (ohola- gizonak, okinak, artzainak … ). Eta artzaintzari buruz, familian ikasteko ezin hobea artzaintxo egunak direla eta.
Ez al duzu oraindik ezagutzen? Zatoz ba eta gozatu artzain egun batez izaten!
Utzi erantzuna