ORGI JATETXEA: BASOTIK AHOSABAIRA
Orgiko basoan ibilaldi zoragarria egin ondoren, ez dago bizitzak eskaintzen digun plazer horietako batez gozatzea baino gauza hoberik: ondo jatea. Ez izan zalantzarik, jatetxe honetan benetako jaki gozoak aurkituko dituzue. Kontatuko dizuegu… plater artean.
Lizaso zeharkatzen duen errepidean Orgi Jatetxea dago, landa-estiloko jatetxe bat, jaki gozo ugari eskaintzen dituena. Jatetxe honetako mahaian eskualdeko produktu tipikoak aurkituko ditugu, hala nola euskal txerri arrazako Pio Beltza konfitatua, txahal-takoa edo perretxikoekin osatutako menu mikologiko oso bat.
Baina zazpigarren zerura iritsi nahi baduzue, postrerako mamia aukeratu behar duzue.

Mamia, edo ardi-esne gatzatua, Euskal Herrian oso errotuta dagoen prestaketa tradizionala da. Esnea kaikuetan, urki-egurrez egindako ontzietan, gatzatzen da. Gorri-gori dagoen harri bat sartzen zaio ke-zaporea emateko, eta hozten uzten da gorputzaren tenperaturara iritsi arte (etxean hatz bat sartzen dugu prest dagoen jakiteko). Orduan, gatzagia gehitzeko unea da, postreari sendotasuna emango diona. Azkenik, norberaren gustura azukrearekin edo eztiarekin lagundu daiteke.
Guztientzako egokitutako ibilaldi bat eta ahosabaiarentzako gozamena! Nola galdu horrelako aukera bat? Ez al zaizue iruditzen?
BIDAIAKO INFORMAZIOA:

