1/09/2015

BIARRITZ: LA CITÉ DE L’ OCÉAN

Nora joango gara hurrengoan?  – Galdetzen du askotan txikiak – “Itsasoaren Hiria” ezagutzera joango gara- Horra gure erantzuna.  –Eta zer da hori?  – Esan du jarraian- Zatoz! Zatoz eta ikusi!

Biarritzek itsasoarekin eta surfarekin betidanik izan du harreman zuzena,horregatik, leku ezin hobea topatu du bertan Steven Holl arkitektoak bere Cité de L´ocean ezartzeko. Eraikin berak uhin bat irudikatu nahi du, eta kanpoko aldean, surf kirola  praktikatzen den munduko hainbat txokotako informazio panelak daude erakusketa eder bat osatuz. Beraz, bisita hortik hastea gomendatzen dugu. Paseatu panel hauen artean eta deskubri itzazue munduko bazterrik ederrenak surf egiteko; haien artean Mundaka topatuko dugu, bai noski!

BAINA, ZER DA LA CITÉ DE l´OCEAN?

Itsasoa ezagutzera emateko helburua duen espazio zientifiko bat da. Horretarako, txoko ezberdinetan eta elkarrekintzaren bidez bisitariak itsasoaren sekretuak deskubritu beharko ditu:Nola sortzen dira uhinak? Hemen izango al ginateke itsasorik gabe?

Noizbait existitu al zen Atlantida hiria?…

Sartu eta bigarren solairuan, jatetxe, denda eta sarrerak erosteko lehiatila daude, beraz, eskailerak jaitsi beharko ditugu museoaren barrena ibiltzeko.Lehenengo solairuan surf birtuala egiteko lekua dago, baina horretaz ezin dugu ezer kontatu guk bisitatu genuen egunean martxan ez zegoen eta.Horretaz gain, Auditoriuma dago, bertan eskaintzen zuten ABYSSES 3D teknika erabiliz egindako filma.Gure itsasoko lekurik hondoenetan bizi diren animalien inguruan kontatzen digu. Hamahiru minutu inguru irauten du, eta itzela da!

Museo zabala topatzen den gunera iristeko beste eskailera ilara jaitsi beharko dugu. Itsasoaren sekretuak deskubritzeko(14), Platonek Atlantidari buruz hitz egingo digu eta Estatu Batuetako aire kontroladore batek Bermudetako hirukiari buruz, besteak beste.

Itsasoaren sekretuak kontatzen dizkiguten pertsonaiak (14)

Bale eta zetazeoen bizitza eta ohiturei buruz ezagutzeko (5) bale karkaxa berezi horren barrura joan beharko dugu, eseri eta adi-adi entzun!

Balearen karkaxa (5)

Itsaso mota desberdinak ezagutzeko (11) putzu interaktibo haietara hurbildu beharko dugu eta oina  putzua zapalduz informazioa aukeratuko dugu.Putzu hauetan, itsaso mota ezberdinei buruz eta haien landaretza zein bizitza komunitateen inguruan kontatzen da. Bai, itsasoak bizitza maila guztietan dauka!

Itsasoan bizitza sortu zen. Handik nola irten zen lurrera azaltzen zaigu gune honetan(5). Irudiak eta azalpenei jarraitzea zaila egingo zaie txikienei.

Azkenik, ez atera museo honetatik “Le bathyscaphe”(3) (batiskafoa)bisitatu gabe. Urperontzi batean sartu eta itsas hondoetan murgilduko gara abentura ikaragarriak bizitzeko 3D film laburra honetan. Nork ez ditu itsas izarrak eskuetan izan nahi?
Egun pasa egiteko plage La Milady paregabea da. Surfeatzeko, kometak hegan eginarazteko, bainatzeko edo eguzkitan patxada ederrean egoteko hondartza ezin hobea.

Hondartzaz aspertuta? Umeak kanpoan dagoen parke erraldoira eraman itzazue, buruari eragin ondoren gorputza astintzeko!

La Milady hondartzako parkea

Itsaszale guztientzat ezinbesteko bisita da eta ume zein helduentzat ezin interesgarriagoa.Ongi ibili!

BIDAIA- ARGIBIDEAK:

http://www.citedelocean.com/eu/

Kanper eta autokarabana gunea: http://www.airecampingcar.com/aire_camping_car_gps.php/607-Biarritz

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

[related_post themes="flat" id="2458"]
error: Edukia babestua!! Contenido protegido!!