| | |

SUITZA HAURREKIN: EGITEKO 10 PLAN

Suitza haurrekin egiteko planak

Suitza haurrekin bisitatzea familian bizitzeko une eta esperientzia zoragarriak ezagutzeko aukera paregabea izan daiteke. Guk, urrutira joan gabe, Suitzara egindako bidaiaren ondoren, oroitzapenak berrikusten hasi ginen… «Gure semeak hori guztia egin al du? Sekulakoa! Idatzi egin behar dugu!». Eta hemen dituzue gure proposamenak. Haurrekin bidaiatzen duten familia guztientzat, txikiek gozatu dezaten eta etorkizuneko Marco Polo bihur daitezen… Ezagutu nahi al duzue Suitza zuen seme-alaben begietatik?

1.- CAILLER TXOKOLATE-FABRIKA BISITATZEA

Cailler fabrika da, Broc herrian kokatua, Gruyères inguruan. Cailler Suitzako txokolategilerik zaharrenetako eta garrantzitsuenetako bat da, eta gaur egun Nestlé multinazionalari lotuta dago.

Cailler fabrikaren kanpoaldea.

Bisita honek helduak zein haurrak harritzen ditu. Ekoizpen-katearen ohiko bisita aspergarria aurkituko duzuela pentsatzen baduzue, ezusteko ederra hartuko duzue! Izan ere, guztiz kontrakoa da: erakusketa atsegina, dibertigarria eta interaktiboa da. Bertan, haurrek kakaoaren jatorria zein den eta hainbeste gustatzen zaien txokolatea egiteko zer urrats jarraitzen diren ikasiko dute.

Eskuak kakao-aleen artean.

Ibilbidearen amaieran ezusteko atsegina dugu zain: dastaketa erraldoi bat! Mostradore handi batean gutxienez hamabi Cailler txokolate eta bonboi mota desberdin aurkitzen ditugu. Bertan, haurrak kontrolatu beharko ditugu, bata bestearen atzetik ahoan sar ez ditzaten. Beno, gure semeak txokolatez lepo egin zuela besterik ez dizuegu esango… Eta guk ere bai!

Eta ez dezagun ahaztu! Fabrikak denda eder bat dauka irteeran bertan, txokolate mota ugariz betea, geure buruari gutiziaren bat emateko.

Cailler dendako apalategia.

2.- ALIEN FILMEAN GIROTUTAKO TABERNAN FRESKAGARRI BAT HARTZEA

 

Bidaiatu aurretik giroan sartzeko, filma familian ikus dezakegu. Film honek urte batzuk baditu… Baina gauza onak ez dira inoiz modaz pasatzen!

Gruyèresko gaztelurako bidean HR Giger Museum dago, izaki ospetsu horren sortzaileari, Hans Rudolf Gigerri, eskainitako museoa. Ondoan, berriz, HR Giger taberna aurkituko dugu, Nostromo espazio-ontzia bera balitz bezala girotua eta apaindua.

3.- HARDER KULMERA FUNIKULARREZ IGO ETA LAU MILA METROTIK GORAKO MENDIEKIN LILURATZEA

Harder Kulm mendiaren tontorrera eramaten gaituen funikularra bera nahikoa da haurrak emozionatzeko. Nola igotzen den! A zer ikuspegiak! Begira zein txikiak diren behean daudenak!

 

Lau mila metrotik gorako mendien ikuspegiak haur bihurriena ere liluratzen du, eta berehala sortzen dira galderak… Zergatik dago han elurra eta hemen ez? Haurren adinaren arabera, galdera sorta eder bati erantzun beharko diozue.

Begiratokian bertan dagoen behi honen zintzarria jotzea ez da haurren kontua bakarrik. Bere xarma dauka, eta heldu asko ere haurtzarora itzultzen dira animalia atsegin honetara hurbiltzean.

4.- AINTZIRA BATEKO HONDARTZAN BAINU BATEZ GOZATZEA

Bainu ederra Brienz aintziran.

Gurasoek antolatutako bidaia batean horixe gertatzen da: «Nik nahi dudanean eta nahi dudan bezala» egiten ditugu gauzak. Ez dugu ordutegiek estutzea nahi. Familian egoteaz eta guztioi gustatzen zaizkigun gauzak egiteaz gozatu nahi dugu. Bainatzea, zalantzarik gabe, haurrek gehien maite duten jardueretako bat da, eta ez diegu plazer hori kenduko.

Horrelako uneek gure arteko loturak sendotzen dituzte eta familia indartzen dute. Horiek dira betiko gogoan geratzen diren uneak.

5.- INTERLAKENEKO BELARDIETAN PARAPENTEAK NOLA LURRERATZEN DIREN IKUSTEA

Interlakeneko belardi berdeetan eseri eta Harder Kulm mendiaren magaletik abiatzen diren parapenteak nola lurreratzen diren ikustea doako jarduera harrigarri bat da, eta txikiak aho zabalik utziko ditu.

6.- SCHAFFHAUSENEKO FREIZEITBAD KSS IGERILEKU-GUNEAN PRIMERAN PASATZEA: URETAKO PARADISUA

Haurrentzako jolasgunea.

Bisita kulturalak egitea oso ondo dago, baina oreka bilatu behar da, bidaian familiako giroa zapuztu nahi ez badugu. Horregatik, aisialdiko jarduerak ere sartu behar dira gure planetan, hala nola Freizeitbad KSS bisitatzea. Lorategiz inguratutako igerileku-multzo bat da, frantsesek ur-paradisu deituko luketen horietakoa.

Tranpolinetik salto egiteko gunea.

Igeri egiteko tamaina olinpikoko igerilekuak, korronte artifizialeko ibaiak, ur-zorrotadak eta txirristak dituzten jolas-igerilekuak, aire zabaleko jacuzzi motako igerilekuak… Ez dizuet kontatu ere egingo haurrek hemen zein ondo pasatzen duten!

Jacuzzien gunea.

7.- BRIENZ AINTZIRAKO URETAN NABIGATZEA, UR-JAUZI BATEN BILA

Itsasontzi batera igo eta aintzira batean nabigatzea sekulako abentura da esploratzaile txikientzat. Brienzko kaitik abiatuta, Jungfrau itsasontzian bidaiatzen dugu Grandhotel Giessbach hotelaren oinean dagoen ertzera iristeko. Handik gertu Giessbachfälle ur-jauzi ikusgarria aurkitzen dugu.

Suitza haurrekin

Gainera, kaitik ur-jauziraino dagoen aldapa igotzeko antzinako funikular bat hartu behar dugu, hain zaharra non Europako zaharrena dela esaten baita.

Suitza haurrekin
Suitza haurrekin

Txangoak benetan merezi du, eta eguna ahaztezina izango da.

8.- PATATA ETA GAZTA AFARIA: FONDUEA

Zein haurri ez zaio gazta gustatzen? Eta patatak? Bisitatzen dugun lekuko espezialitateak probatzea bidaiari orok kontuan hartu beharreko urrezko arauetako bat da. Eta gure txikiak sukaldaritzako esperientzia txiki (edo handi) horietan parte hartzera gonbidatzea benetako artea da. Fonduea, agian raclettearekin batera, nazioartean ezagunenetako bat den Suitzako platera da.

Fondue tradizionalek caquelon izeneko ontzi bat izaten dute, gazta (gehienetan behi-gazta) urtzeko erabiltzen dena. Horrez gain, patata erre txikiz betetako poltsatxo bat eta ogi-xerraz betetako saski bat izaten dira. Baina… zer egin behar da? Mahaikideen arteko elkarreragina sustatzen duen otordua da, urtutako gaztaz betetako ontzian patata edo ogi zati txikiak murgiltzean datzana. Bakoitzak bere sardexka zaindu behar du, sartzeko txanda itxaron eta hitza elkarri pasa! Esan nahi nuen… patata elkarri pasa! Kaloria askoko otordua da, eta nahiko beteta uzten zaituenez, tripakada ederra egin ondoren paseotxo bat ematea ez da ideia txarra.

9.- BELLINZONAKO GAZTELU HANDIAK TRENTXO BATEAN BISITATZEA

Suitza haurrekin

Egia esan, Suitzako paisaian ez da gaztelurik falta, baina bisita daitezkeen guztien artean, hauek badute zerbait berezia: Bellinzonako (Ticino) erdiguneko Piazza Collegiatatik abiatzen den trentxo batean eroso bisita daitezke.

Trentxoak, kulunka eta zarata artean, hiria menderatzen duten hiru gaztelu ederretara eramaten gaitu. Gizateriaren Ondare izendatutako gaztelu horietan, batetik bestera joan bitartean, hamabost minutu inguru izango ditugu printze eta printzesa sentitzeko.

10.- UR PUTZU BERDE ZORAGARRIEN ERTZEAN JAN ETA BAINATZEA

Bazen behin Verzasca… Ezagutu dezakegun Suitzarik landatarrenean, esmeralda koloreko ibaiak zituen haran bat. Mundu guztiak bainatu nahi zuen bertan eta… Ipuin eder horrek, gure kasuan, egia bihurtu zen. Paisaia zoragarri horiez familian egun atsegin bat igaroz gozatzea gure hamar planen artean azkena eta bikainena da!

Suitza haurrekin

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude