| | | | | | |

EURIP EAN PASEATZEN: IRUNBERRIKO ARROILA

Euriak eta haizeak atsedenik ematen ez digutela dirudien egun hauetan, ibilalditxo bat egin dugu Irunberriko arroilan, Pirinioetarako ateak irekitzen zaizkigun lekuan.

Etxean geratzea jasanezina egiten ari zaigu, eta ez, eguraldi txarrak ez gaitu beldurtzen, bi aliatu paregabe baititugu: botak eta euritako jaka.

Aurreikuspen guztien kontra… euripean paseatzera!

Jantzi botak eta etorri gurekin!

LEKUAREN MAPA

Irunberriko arroila, izen bereko udalerrian dagoena, Nafarroako Pirinioaurreko haranen parte da.

Baina zer da arroila bat?

Bada, ibai baten higadura-lanak sortutako haitzarte edo zintzur bati Nafarroan ematen zaion izena da «foz».

Irati ibaiaren ur berde eta ederrek sortu dute Irunberriko arroila, baina esan beharra dago haran hauetan beste hainbat ere badaudela, Zaraitzu, Ezka eta Areta ibaien higaduraren ondorioz sortuak, besteak beste.

Arroila honetan zeharreko ibilbidea laburra baina interesgarria da (2,6 km joan-etorrian).

Bide lau eta eroso batetik doa, mugikortasun urriko pertsonentzat ere irisgarria dena.

Izan ere, bide hau 1911tik 1951ra arroila zeharkatu zuen «El Irati» trenbidearen aztarna da. Tren hori Pirinioetako basoetatik ateratako egurra garraiatzeko erabiltzen zen.

Irunberriko arroila 100 metro inguruko altuera duten kareharrizko horma handiez inguratuta dago.

Horma horietan haitzuloak, erlaitzak eta harkaitz-irtenguneak daude, eta bertatik sai-kolonia handi eta aktibo batek begiratzen zigula ikusi genuen.

Batzuetan, gainera, saiak dotorezia handiz hegan egiten zuten gure gainetik, egun hartan lagun genituen haizeari eta euriari aurre eginez.

Izan ere, arroilatik oso gertu «sarraskitegi» bat dago, hegazti sarraskijaleentzako elikadura-gune bat, NA-178 errepideko begiratokitik ikus daitekeena.

Ibilbidean zehar bi tunel zeharkatzen ditugu, barruan ia ezer ikusten ez den horietakoak.

Beraz, ezinbestekoa da linterna bat eramatea.

Irunberriko arroila

Ibilaldi laburraren amaieran, itzultzeko puntuan, amildegi baten ertzetik doan bidezidor txiki bat aurkitzen dugu.

Bide horrek Deabruaren zubiraino eramaten gaitu, gaur egun hondarretan dagoena.

Irunberriko arroila, Deabruaren zubia
Deabruaren zubia.

Deabruaren zubiaren hondarrak.

Ez da gomendagarria haurrak bide horretatik eramatea, baina helduok, txandaka eta kontu handiz, bertara hurbil gaitezke Irati ibaiaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko.

Irunberriko arroila, Irati ibaia

Egindako bidea atzera eginez itzultzen gara aparkalekuraino, egunez ordainpekoa dena.

Bertan dago Irunberriko arroilako harrera-gunea.

Han inguruko mapa eta beharrezko informazioa eska daitezke.

Gainera, bazkaltzeko mahaitxo batzuk ere badaude, baina… dagoeneko esan dugu hau euripeko ibilaldia zela!

Irunberriko arroilako ibilaldia, FurgoBidaiak
Bidezidor asfaltatua

Eguna osatzeko, gertuko Liedanako erromatar hiribildura joaten gara, Zangoza eta Iruñea lotzen dituen autobidearen ondoan dagoena.

Bisitarako oso ondo prestatuta dago, seinaleztatutako ibilbidearekin eta azalpen-panelak dituena.

Sarrera librea da, eta aparkaleku zabala dauka.

Hiribiltxo hau Iruñerriko garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen, inguruko nekazaritza-ekoizpena kontrolatzen zuen jaun boteretsu baten etxea baitzen.

Aztarnategiko putzua.

50 gela baino gehiago zituen, eta nagusiak erdiko patio baten inguruan antolatuta zeuden, putzu batekin.

Gainera, bi terma eta hainbat ur-biltegi aurkitu dituzte aztarnategian zehar, nekazaritza-lanekin lotuta.

Hiribiltxo honetan aurkitutako balio handiko aztarnak eta mosaiko dotoreak Iruñeko museoan ikus daitezke.

Ikusten duzuenez, haizeari eta euriari aurre eginez egin dugu gure ibilaldia.

Eguraldi txarrik ez dagoela, arropa desegokia baizik, pentsatzen duten horietakoak gara…

Eta esaldia gurea ez bada ere, artikulu honetarako maileguan hartu dugu.

Jantzi al dituzu dagoeneko botak?

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

Kanperrez gaua pasatzeko inguruko lekuak:

Sos del Rey Católicoko autokarabanentzako gunea

Ibilaldia egiteko inspiratu gintuen webgunea:

http://www.senditur.com/

Ibilbideari buruzko informazioa:

http://www.wikirutas.es/rutas/Navarra/Pirineo_Navarro/Foz_de_Lumbier/

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude