Saindu Guztien Eguna ospatzen zen asteburuan, Frantzia aldera joan ginen bastidak ikustera. Xarma handiko herrikak ziren denak, baina gainera, bastidak ziren, hau da, Erdi Aroan Frantziako hego-mendebaldean herriak eraikitzeko garatu zen modu berezia; etxeak plaza laukizuzen baten inguruan eraikitzen ziren harresi modura. Plaza nagusi horrek frantsesez “La Halle” izena jasotzen du eta bertan udaletxea eta merkatua ere izaten ziren. Bastidarik ederrenak deskubritu nahi badituzu, gera zaitez gurekin.
Landak, Lot et Garone eta Gers alderdietan zehar ibili ginen.Mont- de Marsan herrira gaualdean iristen ginen eta AC zelakoan leku eder honetan aparkatuta geratu ginen gaua pasartzeko.
Koordenadak:
O 0.51975 / N 43.90236
Leku lasaia eta atsegina da gaua pasatzeko.
Landetako hiriburua da eta Hiru ibaietako hiria ezizenez ezaguna da, bertan Midou eta Doce ibaiak elkartzen direlako, eta horiek, aldi berean, Midouze ibaia sortzen dute.Gainera,hiria eskulturgintzari oso lotuta dago,izan ere,hiru urtetik behin, Mont-de-Marsan escultures jaialdia antolatzen da.Gainera, hiriko semeak diren Charles Despiau eta Robert Wlèrick eskuturgileen artelanak ikusgai daude Lacataye dorreko museoan.
Larunbateko merkatuan ogia erosi genuen.
Mont de Marsan eta bere ibaiak.
Kaleko eskultura-erakusketa
Robert Wlèrick eskulturagilearen lanak
Donjon Lacataye-museoa
museoko lorategia
Museoko lorategia
Beheko-Armagnac alderdian kokatutako XIII mendeko herrixka da.Erdi Aroko herri hori lauki zuzeneko forma duen plaza baten inguruan antolatzen da, Errege plaza;Bertan denbora parrastatzea atsegin handia da: koloretako leihoek,arkupeetatik paseoak, ura ateratzeko antzinako bonbak,gotortutako kanpandorrearen itzalak edota Gaskuñako Floc ardoa saltzen duen denda zaharrak denboran atzera eraman gintuzten.
Chambres d´hôte honetan horrela apaindu zuten etxeko terraza Halloween gauerako.
Errege plaza
Plazako xarma handiko txokoa.
Etxeetako egurrezko habeak eta leihoak liluragarriak dira.
denbora xahutzen.
ak
Labastide D´Armanagnac herriak duen autocarabana gunean bazkaltzen geratu ginen.
Labastide D’Armagnac herrian autokarabanentzako gunea
Zegoen. Bazkaldu eta gero gordailuak urez bete, ur zikinak hustu eta bideari jarraitu genion.
AC Koordenadak:
N43.97206, E -0.18632
Hegoalderuntz, herritik 2 km-ra, Txirrindularien Andre Mariaren kapera (Nuestra Señora de los Ciclistas) dago.
Martxotik urriaren erdialdera arte soilik bisita daiteke; beraz, kanpokoa ikustearekin konformatu behar izan genuen.
Arratsalde ederra igaro genuen.
Gelisé bailararen bihotzean herri xarmangarri hau dago. Bere txokorik politenak irudietan hartu genituen.
Poudenas herriko kalearteak
Antzinako postak atsedena hartzeko etxea. (Casa de relevo de postas)
Zubi zaharra. Ibaia furgonetza zeharkatzeko leku juxtu-juxtua dago; 2m eskasak.
Zaharberritutako errota.
Furgonetaz zubi zaharra igaro genuen kontu handiz.
Igande goizeko lehengo orduak herri bitxi eta eder hau bisitatuz eman genituen. Fourcès, Frantziako herririk ederrenetakoen zerrendan dago,eta gainera,bastida zirkularra izanik,oso berezia da.
Bastidararen bihotzeraino iristeko, aurrena, Auzoue ibaiaren bi ertzak lotzen dituen Erdi Aroko zubia zeharkatu behar izan genuen.
Auzoue ibaia
Barruan ipuinetako herri ñimiño etaxarmagarria zain genuen.
Bertakoek Frantziako jokurik ezagunena jokatzen ari ziren; petanka.
Erlojuaren dorrea – La tour de l´horloge.
bastidatik kanpo.
Fourcès Arte galeriaz beteta zegoen, baina guk ardandegi bati erreparatu genion. Bertan Gaskoñako Floc ardoa erosi genuen. Floc okzitanieraz “lore sorta” esan nahi du. Aperitibo modura zerbitzatzen den ardo hori mahats-muztioz osatutako 2 heren eta Armagnac gazte heren batez osaturik dago.
Ladevèze etxeko Floc ardoa erosi genuen.
Herri hori,txikia izanda ere,autokarabanentzako sekulako gune ederra zuen, zerbitzu guztiak,haurrentzako parkea,eta gainera, berdegune zoragarri batez inguratuta.
Aire de service de Foourcès
Koordenadak:
N 43º 59’ 38.6” / E 0º 13’ 46.2”
Bastida zirkularraren herria utzi eta azken bisita egitera abiatu ginen. Bidetik,ordea, hainbat argazki ateratzeko gelditu egin ginen. Armagnac eta Floc ardoa egiteko mahastiak
ezin ederrago irudikatzen ziren udazkenenko goiz horretan.
Armagnac ekoizteko mahastiak.
Frantziako herri harresiturik txikiena da eta Gers eskualdeko La petite Carcassone deitzen diote.
Erdi Aroko arkitekturaren testigantza paregabea da. Kanpotik, harresiz eta fosaz inguraturik dago; bastidaren barruan,berriz, harrizko zubia eta gotortutako atetzarra zeharkatu ondoren, plazaren erdi-erdian XIII. Mendeko gaztelu-dorreak zutik dirau, honen alboan, gotortutako erromatar eliza dago.Gainera,hau guztia, edertasun handiko etxeez osatuta dago, beraz, harriak maite dituztenak ikaragarri gozatuko dute zaharberritutako herrixka honen bisitan zehar.
Herri harresia kanpotik ikusita
Herrira sartzeko zeharkatu behar den atetzarra.
Zubia eta fosak
Herrirako sarrera barrutik ikusita
Atsedena
Bisita lasai hartu genuen, paseatu, eseri, hitz egin…Bertan dagoen kafetegi- tabernan eseri ginen eta ikusi ahal izan genuen menua merkea zela; 12€ balio zuen eta ehiza plater ugari eskaintzen zituzten.
Azkenik, esan behar dugu harresien kanpokaldean aparkaleku ugari zegoela, baita autokarabanahandientzat ere, beraz, lasai asko joan daiteke.
Herritik abiatu eta handik km eskas batera, Lósse ibaiaren bi ertzak lotuz, Larresingle eta Beaumont herrien artean, Pont d´Artigue edo Pont de l´Artigue topatu genuen, ustekabean.
Zubi hori, XII. eta XIII. mendeen artean eraikitako azkenetako erromatar zubia da,spresuki erromesak igarotzeko,eta zubien artean, oraindik zutik dirauen giza-arkitekturaren bitxikeri bat.
Pont d´Artigue eta Lòsse ibaia.
Etxerako itzuliak luze jo zuen, ia 3h eta erdi eman genuen bidean, baina, ikusitako herri nimiño horiek liluratutaeta berriz ere bueltatzeko gogo handiz.
Bidaia prestatzeko informazioa iturriak:
“Escapades en Camping-car 2013” (Michelin argitaletxea)
Utzi erantzuna