Paisaia harrigarriak deskubritzeko urrutiko herrialdeetara joan behar dugula pentsatzeko joera izaten dugu askotan. Bidaia honetan zehar, ordea, argi erakutsiko dugu, azken mugetan bada ere, lurralde paregabeak ezagutzeko aukera dagoela Euskal Herritik atera gabe. Ezagutunahi al dituzu?
NAFARROAKO BARDEAK
42.500 hektareaz osatutako Parke Naturala da. Nafarroako hego-ekialdean kokatuta dago, Tuteratik gertu. 2000.urtean UNESCOk Biosferaren erreserba izendatu zuen.
Parke Natural horren paisaia pseudoesteparioa da eta milioika urtetan zehar, ura eta haizearen higaduraren bidez bustinezko lurrak moldekatu dira, gaur egungo irudi eta formak sortu arte. Bisitaria harritzen duen paisaia da, ohiz kanpokoa.
Gaua Argedaseko AC gunean pasatzeko iritsi ginen:
Koordenadak: N42º 10′ 25″ / W1º 35′ 30
Oso gune atsegina iruditu zitzaigun. Jeton-txanpon bidezko sistema erabili behar da, ura edo argindarra izateko. Jeton delakoek 2€ balio dute eta herriko dendetan salgai daude; guk okindegi batean erosi genuen.
Gau hartan honela ikusi ahal izan genietuen koba-etxeak, kolorez argiztatuta.
Goiz jaiki ginen, eta gosaldu ondoren herrira abiatu ginen ura izateko jeton bat, ogia eta mapa bat erostera.Ondoren, Bardeetako tiro-eremuari itzulia ematen dion ibilbidea egingo genuela erabaki genuen.
Arguedas herriko autokarabana gunean aparkaturik.
Gaur egun ez da inor bizi bertan, egurrezko hesiez eta sokez babestuta daude eta barrura sartzea debekatuta dago.
60. hamarkada arte, baliabiderik gabeko jendeak mendiko paretak induskatu eta etxebizitza gisa erabili zituen. Gutxi batzuk argindarra izatera iritsi ziren eta etxeak zabaltzen joaten ziren umeak jaio ahala edo beharren arabera. Babes ofizialeko etxeak eraiki izanak bizilagun horiek koba-etxeak uztera bultzatu zituen.<
Parke Naturalera abiatu ginen. Furgonetaz tiro-eremuari itzulia egitea erabaki genuen.
Parkearen sarreran arrozez landatutako zelaiak daude.
Bisita-ordutegia goizeko 8etatik ilundu artekoa da.
Furgonetaz egin genuen bidaiaz izugarri gozatu genuen, paisaia aldatzen zihoan etengabe.
Ez da ahaztu behar Parke Natural honen inguruan lur eremu ugari nekazaritza eta abeltzantzaren ustiaketarako direla.
Bidea ejertzitoaren koarteleraino iristen denean, behartuta zaude ezkerretara jotzera.
Gezurra badirudi ere, parkearen bihotzean artzain-etxeak ikus daitezke.
Berdeguneak ere ikus zitezkeen, tarteka.
Balsa de las Cortinas
Furgonetak hautsez lepo bukatu zuen.
Jolasteko ere astirik izan genuen.
Bertako fauna “In fraganti” harrapatu genuen.
Castildetierra; Bardeetako monumentu natural ezagunena.
Aita-semea…
Lurraren zimur, pitzadura eta urradura bakoitza ikus daiteke.
Argazki hau mito bat da furgoneta zaleen munduan. Ezin joan argazkia egin gabe.
Ingurunearen edertasunak irentsi gaitu.
NAUTILUS ON THE ROAD
Mendi hauek erakusten zituzten higadura markak ikaragarriak ziren.
Goian ikusten zen autoa ehiztari batzuena zen.
Aurreistoriako garaietatik, ardien urrutiko larre-aldaketa edo trashumantzia Bardeetako lurrei lotuta egon da.Pirineo, zaraitzu eta erronkariko artaldeak, udan mendiko larreetan egon ondoren, Bardeetara jaisten dira neguan.Artzainek uda eta negukolarreen arteko bospasei egunetako distantzia egiten dute oinez.Gainera, artaldeak Bardeetara sartzen direnean, El Pason elkartzen dira benetako ardi-konzentrazioa osatuz.
Berriz ere ejertzitoaren koartelaren aurrean ginen. Tiro-eremuari itzulia osatuta genuen.
Arratsaldean, Fitero aldera joatea erabaki genuen, hango zistertar monasterioa; Nuestra Señora de la Barda. Mota honetako lehenengo monasterioa da penintsulan.
Barrura ezin sartuz geratzen gara, ordea, goizetan meza eta gero baino ez baitira bisitak antolatzen.
La zarza de Nuestra Señora de los Remedios.
Kartel honek mirariaren berri ematen digu. Orduan sasiaren garrantziaz jabetu ginen.
Igande goizean El Yugobaselizara joan ginen, baseliza ikusteko baino han dagoen bistaz gozatzeko.
Baseliza burdinezko hesi batez itxita egoten da eta kanpoko aldetik atera behar izan genuen argazkia.
Ondoan dagoen parkean gozatzeko aukera izan genuen.
Begiratokitik Bardea zuria edo Bardena Blancdeiturikoa ikus daiteke.
Merenderoan zegoen iturri original honetatik urez bete genuen botila.
Goiza aurrera zihoala Tutera aldera abiatu ginen. Zorte handia izan genuen eta alde zaharretik gertu dagoen aparkaleku batean utzi genuen furgoneta.
Koordenadak: Paseo de Pamplona
N 42º 3′ 45.7″
O 1º 36′ 9.2″
Bisita azkarra egin genien interesgarrien iruditu zitzaizkigun lekuei:
San Adrian Markesaren jauregia
Katedrala Kristauek hiria berriz konkistatu zutenean, musulmanek eraikitako meskita nagusiaren gainean eraiki zuten IX mendean.
Tuterako katedrala barruko aldea.
Judizioaren atea, katedralerako sarrera nagusia da. Bertan irudikatzen dira ezkerretara zintzoak etaeskubitara, berriz, bekatariak. Arkibolta bakoitzak egindako bekatuen berriematen digu, haien artean eta besteak beste, lizunkeri edo haragikeria eta zikoizkeria.
Katedralaren portada edo judizioaren atea
Katedral barruko lanpara; armiarma ederra.
Tuterako museoaren fatxada
Eguerdia zen ordurako eta Foru plaza pil-pilean topatu genuen. Bertan eseri eta Aragoi taberna-jatetxean mokadu batzuk hartzea erabaki genuen.
Foru plaza
1687 eta 1691 urteetan zehar eraikia izan zen, hasieran, zezenketak bertan ospatzeko asmoz. Hori dela eta, plaza honetako hainbat fatxadatan zezenketak irudikatzen dituzten zeramikak agertzen dira.
Foru plazako kioskoa
Aragoi tabernan lurreko hainbat pintxo hartu genituen eta baita huevos rotos plater ospetsua.
Kafea hartu ondoren, Monreal dorrea ikustera eta handik zegoen Tuteraren gaineko ikusmiraz gozatzera joan ginen.
Parean Jesusen Biotzari egindako monumentua ikus zitekeen.
Joan aurretik, Ebroaren bi ertzak lotzen dituen erdi aroko zubiari klik egin genion.
Tuterako zubia
Asteburu honetan, hain gertu baina hain harrigarria den gure lurraldeko zati bat ezagutzeko aukera izan dugu. Askotan ez dugu urrutira joan behar paisaia paregabeak ezagutzeko, ezta?
Bidaia prestatzeko informazioa:
http://www.bardenasreales.es/enlaces.php
Utzi erantzuna