25/03/2017

ERDI AROKO IBILBIDEA SEGOVIAN ZEHAR

Segovia Erdi Aroan lokartutako herrixkax, filmetako gazteluz eta txerrikume erreta jan eta hatzak zurrupatzeko moduko jatetxez beteta dago…Hori bai, berokia jantzi! Bestela, neguko egun hotzetan Ziertzo haizeak barruak izoztuko dizkizu. Furgonetaz egindako ibilbidea ezagutu nahi?

Bost egunetako ibilbidea eginez Segovia probintziako lekurik xarmangarrienak ezagutu nahi genituen. Begira gure mapa!

 

 

CUELLAR ETA COCA: MUDEJAR ERREGINAK

Harresi bikoitzaren babesean, Cuellar herriak eraikin interesgarri ugari ditu, batez ere mudejar estiloko absideak mantentzen duten erromatar estiloko elizak. Gehienak suntsituta daude eta euren kanpandorreetan zikoinak jaun eta jabe dira. Baliteke ederrena San Salvador eliza izatea.

 

Iglesia San Salvador mudejar Cuellar

Hala ere, mudejar estiloko eraikinik garrantzitsuena Alburquerque dukeen gaztelu-jauregia da. Gazteluak bisita gidatuak eta antzerki gisa egindako bisitak eskaintzen ditu. Gainera, errege edo erregina bat bezala sentitzeko gazteluaren harresietan atzera eta aurrera paseatzea gomendatzen dizugu.

 

Castillo palacio duques de Alburquerque Cuellar
Bazkaltzeko, gazteluaren oinetan dagoen La huerta del duque parkean dauden egurrezko mahaietan lekua hartu eta furgonetako bazkari osasuntsua egin ahal izango duzu. Hori bai, ez ahaztu bertako postre tipikoa dastatzea: Tentación mudejar; izena ezin aproposagoa da.

Postre típico Tentación mudejar Cuellar
Eguzkia jartzean, Cocako gazteluaren kanpoko lorategietan paseo eder bat eman genuen. Gaztelu ederra da, Espainiako ezezagunetarikoa eta hobekien mantentzen dena. Erdi Aroko ale aparta.

Castillo mudejar Coca Segovia

 

SEGOVIA HIRIBURUA

Segoviako hiriburuari bisita azkarra egin genion. 24 ordutan besterik ez bada, ez dugu bertako txoko xarmagarriak ezagutu gabe joan nahi. Segovia gauez argituta ikusteak txunditu egin gintuen, ipuinetako hiria zirudien. Alkazarreraino paseo polita egin genuen hiriko eraikin interesgarrienak deskubrituz. Gastronomia alboratu gabe, “calle de los bares” ezizenez ezaguna den alderdian tapak goxoak hartu genituen. Eta bukatzeko, lurperatutako akueduktuari jarraituz itzuli ginen furgonetara. Baina 24 ordu horien nondik norakoak zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu sakatu hemen.

 

Plaza Azogejo acueducto Segovia

SEPULVEDA ETA DURATON IBAIAREN ZINTZURRA
Sepulvedan, gasolindegiaren apiko aldean dagoen aparkalekuan furgoneta aparkatzea gomendatzen dugu, gerora, herrira igotzeko. Herria muino baten gainean kokatuta dago eta bere txokorik xarmagarriena Plaza Mayor edo Plaza Nagusia da. Bertan,trabatuta gelditu izan balitz bezala, Sepulvedako gaztelua dago, herriko etxeen artean ezin kabituz.

Paza Mayor Sepúlveda

 

Senda de la Glorieta ibilbide irisgarrian zehar paseatzea merezi du, batez ere, eguzki jartzean bada. Hantxe topatuko dituzue Duraton zintzurraren hasiera eta Sepulvedako antzinako Barrio de las cuevas, izenak dioen bezala, harkaitzan induskatutako kobazulo-etxebizitzak dira.

 

Barrio Las Cuevas Sepúlveda

Barrio Las Cuevas

Sepulveda utzi aurretik El Castillo gozotegitik (1910.urtean fundatua) pasa zaitezte eta herriko berezitasunen bat erosi (magdalenak, pastak …) Gutizi ederrak!

Duraton zintzurrak ezagutzeko bertako ohiko txangoa egin genuen: San Frutos baselizarainoko bidea (1600m joan-etorria). Aurrena, Villaseca herriraino abiatu ginen eta han biratu errepide nagusia uzteko. Jarraian, ibilbidearen aparkalekuraino eramango gintuen zuloz eta koskaz betetako pista hartu genuen. Benetan, oso egoera txarrean dagoen bidea da. Baselizarako bideak ikuspegi ederrak ditu Duraton ibaiaren zintzurren gainean ea baita Burgomillado urtegiaren gainean.

Barrio Las Cuevas Sepúlveda

Duraton ibaiaren zintzurrak eta Burgomillado urtegia

 

GUADARRAMA MENDIZERRAN ZEHAR: PEDRAZA, RIAZA ETA AYLLÓN

Guadarrama mendizerraren oinetan Segoviako herririk ederrenak aurkitzen dira: Pedraza, Riaza eta Ayllón.
Pedraza ezagutzeko egokiena La Casa del Águila zentroaren aparkalekuan furgoneta aparkatzea eta herrira oinez igotzea da, bertatik bertara dago eta. Gero, herriko kaleetan zehar ibiliz asko gozatu genuen, bazkaltzeko ogia erosi eta “Preñado” izeneko ogitxoa (ogia txorizo mutur bat barruan duela)  dastatu ahal izan genuen.

 

Cárcel medieval Pedraza

Pedrazako Erdi Aroko gartzela.

Pedrazak gordetzen dituen eraikinen artean badago Erdi Aroko kartzela, (3€/perts) Eraikina oso egoera onean dago eta Erdi Aroan zegoen kartzelaren krudeltasuna islatzen duen lekua da; imajina ezazue, bertako presoek euren gorotzetan ito egiten ziren!
Herriko Plaza nagusia osoari argazkia egitea ezinezkoa da, leku paregabea da gaztelar estiloko aterpetutako plaza da. Gure ibilbidearen bukaeran Pedrazako gazteluraino iritsi ginen bisitatu daiteke eta barruan el museo del pintor Zuloaga. gordetzen du.

 

Riaza herri handiagoa da eta bere Plaza Mayor- Plaza Nagusia- oso berezia da. Zergatik? Plazaren erdi-erdian zezen plaza baten area dagoelako. Gainera, plazaren inguruan kokatuta dauden etxeak oso ederrak dira. Gehienek harrizko armazoia dute eta tapial estiloko eraikin herrikoiak dira; eta guztien artean, XVIII.mendeko arkupetutako plaza ederra osatzen dute. Kafe bat hartu genuen bertan, hemen Ziertzok ez du barkatzen eta.

 

plaza toros Riaza

Riazako plaza, zezen plaza.

Ayllón xarma handiko herria da . Hondare arkitektoniko handia dauka. Harresiak dituen hiru sarreretako bat Ayllóngo arkua da; hura zeharkatu eta berehala jauretxe multzo bat topatu genuen.

Arco Ayllón puerta de muralla

Ayllongo arkua

Plaza nagusia eta Santa María la Mayor eliza herriko beste bi txoko paregabe dira.

Plaza Ayllón

Ayllóngo Plaza Nagusia.

 

MADERUELO


Riaza ibaiaren meandroetan zehar doan errepideari jarraituz Maderuelo herrixkaraino iritsi ginen. Maderuelo harkaitz baten gainean kokatuta dago, zubia zeharkatu eta gero.
Harresiaren ateak atentzioa eman zigun bereziki. Hura zeharkatu ondoren, herrian zehar ibili ginen sinbolo tenplarioz apaindutako harrizko jauregitxoak ikusiz eta laster Plaza nagusiraino iritsi ginen, oso bakartia da eta bertako kanpandorrea nagusitzen da eraikin guztien gainetik.

Maderuelo puerta muralla

Maderueloko atea .

Egia esan, Maderuelo ikaragarri gustatu zitzaigun, baina taberna edo dendarik gabekoa izanik oso bakartia da… Bizitza itzaltzen ari zaiola dirudi.

Horrela, aitaren batean, Segoviako probintzian zehar egindako bidaia igaro zitzaigun. Bidaia horretan, Erdi Aroko gaztelurik ederrenak ezagutzeko aukera izan genuen, labean erretako txerrikumea jatean hatzak zurrupatu genituen, Riaza ibaiaren zintzurretan barrena paseatu ginen, erromatar garaiko eraikin bikainak ikusi genituen eta Guadarrama mendizerraren magalean dauden Espainiako herririk politenak( la red de pueblos más bonitos de España) ezagutu

 

BIDAIA INFORMAZIOA:

Area de autocaravanas de Cuellar (junto al castillo)

Area de autocaravanas de Segovia (zezen plazaren ondoan)

Parking en Sepúlvedako aparkalekua: N 41º 17´56″         O 3º 44′ 43″

Pedrazako Casa del Águilaren ondoan aparkatzeko: N 41º 7 ‘ 55.8″    O 3º 48’ 23.2″

Riazan aparkatzeko, frontoiaren parean: (Avenida Doctor Grarcía)

N41º 16′ 37.3″       O3º 28′ 50.2″

Maderueloko aparkalekua, zubia zeharkatu aurretik:

N41.48498º     O3.51654º

Maderueloko goiko aldean aparkatzeko: N 41. 48294º      O 03.52411º

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

[related_post themes="flat" id="6404"]
error: Edukia babestua!! Contenido protegido!!