| | | | |

SORROSAL UR-JAUZIA: FAMILIAN EGITEKO PASEALEKUA

Guraso asko buru-belarri ibiltzen dira haurrentzako txango labur baina interesgarriak bilatzen. Bereziki zaila izaten da oinez ibiltzen hasi berri diren haur txikiak dituztenentzat. Guk ondo dakigu hori zer den, eta begiak zorroztuta izaten ditugu gure txikiak egin ditzakeen bideen bila. Horregatik, hemen uzten dizuegu amaiera ikusgarria duen txango labur baten esperientzia, Pirinioetan bertan, ez gehiago eta ez gutxiago! Animatzen zarete?

Txango hau egiteko, Broto herrira hurbildu behar dugu, Huescako Pirinioetan, Ara ibaiaren ertzean dagoen herrixka batera. Sorrosal ur-jauzia adierazten duten seinaleek pasealekua hasten den aparkalekuraino eramango gaituzte.

Ibaiaren ibilguari jarraitzen dion 700 metro inguruko bideak (joan-etorria) pasealeku ezin hobea eskaintzen digu txikienekin egiteko, gehiegi nekatu gabe. Bidean gelditzeko arrazoiak ere aurkituko ditugu, ahuntz-haztegi bat baitago, eta ahuntz bitxiak hurbildu egiten dira handik igarotzen diren guztiak agurtzera. Haurrei ez zaie oharkabean pasatuko!

Pasealekuaren amaieran, ur-jauzi luze eta eder bateraino iristen gara: Sorrosal ur-jauzira. Bertan arroilen jaitsiera ere egiten da.

 

Ondoren, itzuli eta herriraino beste pasealeku bat egin dezakegu. Handik ere ur-jauziaren edertasuna beste ikuspegi batetik miresteko aukera izango dugu.

 

Broto, Ara ibaiaren ertzean.

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude