LES PINS BLEUS: FAMILIAN GOZATZEKO KANPINA
Gaur traste guztiak kanpora aterako ditugu, toldoa zabalduko dugu eta, umeek nonahi jolasten duten bitartean, guk hamaka batean etzanda irakurriko dugu. Hau da hau lasaitasunaren paradisua. Familiarekin gozatzeko kanpin batera joango al gara? Guk Les Pins Bleus kanpinera, Landetara, eramango zaitugu.
Ezer baino lehen , zera argitu behar dugu: kanper eta autokarabana erabiltzaile gehienei bezala ez dugu, inondik inora ere, kanpinetara sartzera behartuta sentitzea gustuko. Sartzea ala ez gure esku dago eta guk erabiko dugu noiz eta non.Baina zerbitzuak zuzenak direnenan, prezioa egokia eta guk borondatez euren zerbitzuak bilatzen ditugunean…Orduan, kanpin batera joateko unea da, konplexurik gabe.Zergatik? Urte osoan zehar bidaiatzen dugulako, eta familiarekin joaten garenez, noizean behin, gustuko dugu ere atsedena hartzea. Goazen ba pantxing egitera!
Les Pins Bleus Landetako Labenne Océan herrian kokatuta dagoen udal kanpina da eta gure kanpin gogoenetarikoa da; txikia eta familiarra da. Azpiegitura xumea baina funtzionala dauka eta oso prezio erakargarria du. Laburbilduz, poltsikoak hustu gabe asteburu ederra igarotzeko primerako kanpina da.
Alde batetik, umeek furgonetatik parkera zuzenean joan nahi dute; bestetik, gurasoek furgonetaren ondoan eserita daudela haurrak zaindu nahi dituzte. Horiek dira parke-ingurua betetzen lehena izatearen arrazoi nagusiak.
Igerilekuaren irteeran, komunak eta dutxak daude eta igandeetan, arratsaldeko azken unean beteta egon ohi dira. Gainera, familientzako dutxak eta ezinduentzako dutxak ere badaude.
|
|
Inguruentan plan eder bat nahi duzue? Ezagutzen al duzue Aquatic Landes ur-parkea? Oso gertu dago, oinez joateko modukoa; beraz, hortxe duzue kanpineko egonaldia probestuz egin daitekeen ekintza interesgarria.

Azkenik, badu beste abantaila bat gehiago, kanpina kudeatzen dutenak oso jatorrak dira eta igandeko 12etan aterarazi ordez arratsaldeko 19etan ateratzeko baimena eman ohi dute, gehigarririk ordaindu gabe…..Primerako kanpina asteburu eder bat pasatzeko, ezta?
