24/03/2017

ON ROAD BLOGGERS: KANPER MUNDUKO I BIDAIARI ETA BLOGARI BILKURA.

“Zerbait hartzeko geratuko gara” esan genuenean hasi zen dena. Ez dakit arratsaldeko zein unetan aipatu genuen baina “Zeozer antolatu behar dugu” esatearekin batera hasi zen guretzat erronka eta buru belarri ekin genion antolaketari Maider,  Bidai on, Silvia,  Elmundoconpeques  eta Furgobidaiak.

Berria ziztu bizian zabaldu zen sareetan eta hasieran inguruko blogger gutxi batzuk elakartuko ginela uste bagenuen ere, azkenean, 13 blogger animatu ziren eta penintsula osoko txokoetatik heldu ziren. Hori ezustekoa! Hegazkina hartuta etorri zena egon zen eta!

Gauari orduak lapurtuz camper nahiz autocaravanaz bidaiatzen dugunon I Blogger bilkura antolatzea lortu genuen. Horrela, martxoaren 17tik 19ra Beasaingo autokarabana gunean bildu ginen. Zergatik Beasain? Egia esan, Goierriko xarma erakutsi nahi genuen, bere berdetasun liluragarria eta bide batez, autocarabana-gunea duen herri bat saritu nahi genuen. Eskertzekoa da ere Zeraingo zein Beasaingo udaletxeek bilkura egin ahal izateko emandako laguntza Igartzako Jauregia gure eskura jarriz.

 

 

Jardunaldiari hasiera emateko mahai ingurua egin genuen gure helburuak definitzeko, eskarmetu handiko markak zein blogarien iritziak entzuteko, Lonifasiko kasu: “ batasunak indartsu egiten gaitu”, horra ondorioa.

Bilkuran zehar wordpress erabiltzeko aholku multzo bat jaso genuen Tapunturen eskutik. Mikelek oinarrizko ezagutzak freskatu zizkigun, SEO ulertu ahal izateko. Ondoren, Campersolo empresarekin kolaboratzeko proiektua aurkeztu ziguten eta kanper munduarentzat oso interesgarria den app aurkeztu ziguten: Camperspot. Gorriak ikusi genituen, ordea, Sico Wave gure blogen bikoizketaz aritu zenean. “Semáforo gorri guztiak” agerian utzi zituen…Seo ren inguruko hitzaldi interesgarria eman zuen. Asko dugu oraindik ikasteko!

 

mahai ingurua Beasain OnRoadBloggers

Mahai ingurua

Hala ere, elkartzearen arrazoietako bat sareetan harremana genuen blogariak biltzea eta aurrez aurre izatea zen. Horregatik, asteburu honetan, aisialdirako kabida ere egon zen. Aurrena “Traje” bazkaria; bakoitzak ekarri zuena partekatuz. Bazkarian hainbat markek eta enpresen laguntzarekin egin zen: Honestus, Olasagasti,  Confituras Goya, Nextool eta Artajo olioa. 

Bazkaldu eta gero Zeraingo Aixpea meatzeak bisitatzera abiatu ginen. Leku paregabea da  eta bailaran izandako bizitza zailaren lekuko.

minas Aizpea Zerain

Aixpea meatzeak, Zerain

Azkenik, talde gisa gauzatzeaz gain zera erreibindikatzeko elkartu ginen: #viajamostodoelaño.
Bai, urte osoan zehar bidaiatzen dugu eta maite gaituzten lekuetara joaten gara. Horrexegatik, sidrería Iruin-Astiazaran  sagardotegira joan ginen txotx egitera. Harrera ezin hobea egin ziguten, komunak eta dutxak erabiltzeko irekita utzi zituzten eta afaldu ondoren, bertako aparkalekuan lo egin genuen. Eskerrik asko!

Asteburu ederra izan da. Azkenean, aurrez aurre egon gara denok, indarrak batu ditugu eta proiektu polit eta amankomun bati hasiera emateko hazia erein dugu. Hauxe da blogarien familia:

La Gaviota Viajera, Eh Furgo, Historias de Lente, Acmoslosquenosgusta, ViajandoenFurgo, Tierras Insólitas, Campervanderuta , y  CamperStyleVan.

OnRoadBloggers Bloggers viajeros

OnRoadBloggers. Elmundoconpeques blogariaren argazkia

 

Eskerrik asko! Yescapa, area 13,  Furgosfera, fun fun caravans, Hippymotors, Solo Autocaravanas y Electrodomésticos Beotibar guregan konfidantza izateagatik.

 

Jarraituko du…   😉

 

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

[related_post themes="flat" id="6395"]
error: Edukia babestua!! Contenido protegido!!