| | | | | | | | | | |

CINQUE TERRE KANPER FURGONETAZ: ITALIA IPARRALDEKO IBILBIDEA

Cinque Terre kanper furgonetaz edo autokarabanaz ezagutzeko gogoa duzue? Aurreratuko dizuegu Italiako txoko hau autokarabanaz bisitatzea ez dela lan erraza. Baina gure aholkuei jarraituz, furgoneta non aparkatu, Cinque Terreko herririk ederrenak nola bisitatu eta Liguriako estilo peto-petoan non jan jakingo duzue. La Spezia eta Genova arteko ibilbidea da hau. Italiako txoko eder hau furgonetaz ezagutzera etorriko zarete?

 

Liguria kanper furgonetaz edo autokarabanaz zeharkatzeaz hitz egitea Italiako eskualde xarmagarri honetara bidaia antolatzeaz hitz egitea da. Mediterraneo itsaso gozoak bustitzen duen lurraldea da, eta irinean eta pastan, baina baita arrainetan eta itsaskietan ere, oinarritutako gastronomia aberatsa du. Eta italiarrek esaten duten bezala, Liguria «è ancora più» da; izan ere, 11 eguneko bidaia labur honetan bertako sekreturik ondoen gordetako batzuk ezagutzeko aukera izan dugu… Kontatuko dizkizuegu, baina… Ixo! Sekretuan gordeko dituzue, ezta?

 
 

💢 LIGURIAKO KOSTALDEA FURGONETAZ: CINQUE TERRE ETA GEHIAGO

💢 CINQUE TERRE KANPER FURGONETAZ EDO AUTOKARABANAZ BISITATZEKO AHOLKUAK

Baliteke Cinque Terre Liguriako bost herri koloretsurik ospetsuenak izatea, baina aurreratuko dizuegu Cinque Terre furgonetaz, kanperrez edo autokarabanaz bisitatzea nahiko zaila dela. Zergatik? Orografia oso berezia duen eskualdea da, hirurogeiko hamarkadara arte isolatuta egon zena. Gaur egun ere ez da erraza bertako bideetan edozein ibilgailurekin ibiltzea.

➡ Bilatu beti bisitatu nahi duzun herritik gertu, baina kanpoaldean, dagoen aparkaleku, kanpin edo autokarabanentzako gune bat. Herri hauetako kaleak inbutu baten moduan estutzen dira amaieran. Furgonetaz edo autokarabanaz sartzen bazarete, ezingo duzue bertan aparkatu, eta handik irteteko ere arazoak izan ditzakezue.

➡ Oro har, kanpinak eta autokarabanentzako guneak ez dira merkeak, baina kasu askotan aukera ona dira.

➡ Zeharkatu «Via delle Cinque Terre» SP670 errepide panoramikoa eta gozatu bertako paisaiez (gure bisitaren ondoren konponduko zutela pentsatzen dugu).

➡ Aprobetxatu bertako produktuak erosteko aukera. Oso ohikoa da pasta freskoa saltzen duten dendak edo arrain freskoa zuzenean erosteko arrantza-lonjak aurkitzea.

➡ Gorde gutxienez pare bat egun Cinque Terreko herri koloretsuak bisitatzeko. Horretarako, Monterosso al Mare salbu, kanperra kanpin batean aparkatuta uztea eta herriak trenez ezagutzea gomendatzen dizuegu. Herrien arteko tren-bidaiek minutu gutxi batzuk besterik ez dute irauten.

➡ Cinque Terre Card txartela ONLINE erostea gomendatzen dizuegu. Txartel hori trena erabiltzeko, parkeko bidezidorretan sartzeko (ordainpekoak badira) eta Cinque Terre Parke Nazionaleko garraio publikoa erabiltzeko baliagarria da.

💢 LIGURIAKO KOSTALDEA KANPER FURGONETAZ EZAGUTZEKO MAPA: CINQUE TERRE ETA GEHIAGO

💢 CINQUE TERRE FURGONETAZ EZAGUTZEKO PODCASTA

BIDAIA PODCASTEAN ENTZUN NAHI DUZU? 🙂

💢 LERICI ETA LA BAIA DEI POETI

Lerici Baia dei Poeti edo Poeten Badiara begira dagoen herri turistiko pintoreskoa da. Zer izen bitxia, pentsatu nuen… Eta berehala hasi zitzaizkidan burura etortzen lekuari izena eman zioketen poeta unibertsal batzuen izenak, baina ez nuen bakar batekin ere asmatu. Badirudi Percy Bysshe Shelley poeta britainiarra eta Lord Byron izan zirela La Speziako golkoari bigarren izen hori eman zioten pertsona ospetsuetako bi.

Shelley San Terenzo herrian bizi zen, eta ekaitz batek bere ontzia harrapatu zuenean hil zen. Gainera, Portoveneren Lord Byroni eskainitako haitzulo bat dago; diotenez, han igeri egiten zuen.
Piazza Garibaldi da herriko bizimoduaren erdigunea. Dendaz eta jatetxez beteta dago, eta goizean goizetik kamera eskuan duten turista ugari ibiltzen dira bertan.

Paseoak kaietatik eramaten gaitu, eta ondoren eskailera luze batetik igotzen gara muinoan gora, «il castello» gazteluraino. Muino-mutur batetik Mediterraneoko horizontea menderatzen du. Badia osoaren argazki panoramikoak ateratzeko leku ezin hobea da.

Etxetxo koloretsuen artean jaisten gara, aldapa estu eta piko batetik, eta zuzenean Piazza Garibaldira itzultzen gara.

Lericiko kalezulo koloretsuak.

Baina Italiako benetako giroa dastatzen hasi nahi badugu, Via Cavour kalean sartu behar dugu.

Denetarik saltzen duten dendek, zintzilik jarritako arropek, eskaileretan eserita dauden amonek eta edozein izkinatatik oihuka entzuten den «buon giorno» batek Italian gaudela iragartzen digute. Hemen egiten dugu bidaian galdu behar ez den gauzetako bat: etxean egindako pasta freskoa, «fatto in casa», erostea.

Camping Iron Gate Marina 3B kanpinean atseden hartu eta hurrengo etapa antolatzen dugu. ACSI txartelarekin deskontua eskaintzen du.

Kanpinetik Magra ibaiaren ertzerako ikuspegia.

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude