30/03/2014

GESALTZA AÑANA – GATZ-HARANA

Gure semeak 3 hilabete besterik ez zuela egindako irteera bat partekatu nahi dugu. Gertu-gertu ditugun leku zoragarri horietako bat da

IBILBIDEAREN DATUAK

– Bidaiariak : 2 heldu eta 3 hilabeteko ume bat.

– Furgoneta: Mercedes Vito- Marco Polo (Westfalia)

– Distantzia: 260 km (joan-etorria)

– Bidaiaren iraupena: larunbatetik astelehenera

Aurrekontua:40 € erregaia.

– Ostatuak : Canping Angosto www.campingangosto.com

INFORMAZIO ITURRIAK

http://www.vallesalado.com/eu/

BIDAIAREN INTERESGUNEAK

  • Gatzagak eta bere museoa
  • Varona dorretxea
  • Arreo aintzira.

Bada horixe, Arabak behin eta berriz harritzen gaitu.Bigarren aldia da etortzen garela, oraingo honetan Gaubea-Valdegobia zonaldera hurbildu gara. Kanping-a ere errepikatu dugu: camping de Angosto, dirudienez urte osoan irekita dago.

Gertuko furgoperfektoak :

Sobrón

Lalastra, Valderrejo Parke Naturalaren sarreran.

Esan dugun bezala oraingo honetan furgoperfektoak ez ditugu erabili, Villa Añanan kokatuta dagoen kanpinean ostatua hartu dugu Gatzagatik km gutxitara dagoelako. Hiruki formako haran bitxi honetan

XVI. mendeko gatzagak topatzen dira, gaur egun berreraikitzen lanetan ari dira berriz ere gatza ateratzeko asmotan.

Paisaia paregabea da, beste inon topatuko ez duzuna eta lekuaren gainbeherak sekulako xarma ematen dio inguruari…argazkiek dena kontatzen dute…

Larunbatean paseotxo bat emateko aprobetxatu dugu: Gatzaga harana (kanpoko aldetik) eta Arreo aintzira.

Ibilbidearen datuak: GR I

  • Distantzia: 8’5km
  • Aldea: 127m
  • Denbora: 2h

Paseotxoa Añana herriko Santa María de Villacones elizako atzeko aldean hasten da. Ondoren igotzen hasten gara haranaren kanpoko aldeko bide eginez. Bistak ikusgarriak dira. GRI ibilbidearen seinale txuri-gorriei jarraitu behar zaizkie.

Jarraian aurrean dugun bidea aspergarri samarra da Arreo aintziraino iritsi arte. Kontuz ibili behar da ibilbidearen seinaleei ongi jarraitzeko, gu nahasi ginen eta Villambrosa izeneko herrixka batean agertu ginen. Bertako bizilagun bati galdetu eta lakua 3km-tara zegoela adierazi zigun.

Villambrosako etxeak

Herrixka hartako iturri batetik ura hartzeko asmoa genuen baina esan zigutenez haran horretatik dabiltzan ur korronte guztiek gatza daramate.

Azkenean, aintzira iritsi ginen eta bertan mokadutxo bat jateko aprobetxatu genuen. Baina ipar Haizea zebilen eta eguzkitan egonda ere hotza egiten zuen.

Kafea eta biberoia hartzeko garaiz itzuli ginen. Palacio de los Ozpinas jatetxe-tabernan sartu ginen. Igandeetan 13€-ko menu goxoa zuela iruditu zitzaidan.

Itzultzerakoan haranaren gaineko bista ederrak.

Kanpinera iritsi eta gero, sukaldatu eta afaldu genuen furgonetaren barruan, normalean ez dugu egiten baina  hotza handia egiten zuen. Gauean tenperaturak are gehiago jaitsi ziren eta berogailua piztu behar izan genuen.

Igande goizean Varona dorretxea bisitatu genuen.

Arratsaldean Gatzagak barrutik bisitatu genituen. Bisita gidatua izan zen.

 

Gaur egun (2014. urteko apirilan) paisaia aldetik sekulako balioa duela onartzen da eta Uneskoren “Hondare” izendapenaren zain daude.

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

[related_post themes="flat" id="2474"]
error: Edukia babestua!! Contenido protegido!!