FURGONETAN BIDAIATZEKO EZINBESTEKO JANTZIAK
Zein dira furgonetan bidaiatzeko ezinbesteko jantziak? Bidaia eta bere xehetasun guztiak prestatzeko orduan oso ohikoa den galdera izaten da “Eta zer eramango dut?”, beti jantziei pentsatuz.Bada, artikulu honetan ibilbideetako 8 urte hauetan guretzat ezinbesteko bihurtu diren batzuez hitz egingo dugu. Ezagutu nahi dituzu?
Denok dakigu furgonetan espazioa oso mugatua dela eta, hala ere, onartu behar dugu harri berean behin baino gehiagotan estropezu egin dugula arropa gehiegi ez eramaten ikasteko. Orain badakigu beti gelditu ahal izango garela kanping batean atseden hartzeko eta hura garbitzeko, edo Ingalaterran egin genuen bezala, “Laundry “ bat bilatzea arropa garbitzeko. (azken horretarako komeni da kanperrean beti xaboi-tabletak eramatea). Kasurik okerrenean… Bidaian zehar zerbaiten falta handia sumatzen badugu, gauden lekuan erosi dezakegu, dendak mundu osoan daude 😉
Azkenean konturatzen zara 7 egunerako arropa eramatearekin sobera dela. Horregatik, ibilbidea prestatzeko orduan gure furgo-bidaietarako ezinbestekoak diren jantzien zerrenda labur bat pentsatu eta aukeratu behar dugu. Gure kasuan hauek dira:
EURI-JAKA ETA BAINUJANTZIA
Gure arropa-zerrendaren buruan beti bi jantzi hauek doaz, urteko garaia dena delakoa izanda ere gure kanperrean, Nautilusen, bidaiatzen dutenak. Euri-jaka jantzi arina da, batez ere euritik babesteko erabiltzen duguna, beraz furgonetatik irteten garenean eta zerua lainotuta ikusten dugunean euri-jakak motxilan sartzearekin aski da, badaezpada. Baina ez da neguko jantzia bakarrik, izan ere udan, Poloniara egin dugun bidaia berrian, Tatra mendietarako igoeran erabili behar izan genituen; eta tenperatura ona zen arren, haizeak sentsazio termikoa askoz baxuagoa izatea eragiten zuen, beraz euri-jakak berak haize-babesa egin zuen eta beroa mantentzen lagundu zigun azpian jertse bat jantzita, arropa teknikoa gehiago behar izan gabe. Hori bai, onena da euri-jakak tolesgarriak izatea edo poltsa modura biltzea; gutxi hartzen dute eta eraginkorrak dira. Guk Decatlongo batzuk erabiltzen ditugu urte batzuetatik eta emaitza ona ematen digute.

Bainujantzia ere beste lagun bereizezina da; bainujantzia eramaten dugu basamortura joanda ere. Basamortura? Bada bai, eta ziurtasun osoz baieztatzen dugu, eta oroimenetik ekarriko dugu Saharako basamortuan Erg Chebbiko dunak bisitatzera gindoazen egun hura, Marokon, gure dromedarioen zain ordu batzuk egon behar izan genuenean eta arratsaldea hotel batean igaro genuenean haren igerilekuan freskatzen. Inoiz ez da jakiten…

TXANOAK ETA BISERA-KAPELAK NEGUAN ZEIN UDAN
Denbora gutxian familia osoak gehien erabiltzen duen jantzi bihurtu da. Urte batzuk lehenago eguzkiak ez gintuen hainbeste molestatzen eta bere izpiak begi-keinurik gabe jasaten genituen. Baina gaur egun ezinezkoa litzaiguke eguzkitan egotea burua babestu gabe hirietako bisitetan ordu eta ordu, mendiko txango luzeetan edo hondartza-egunetan. Berdin gertatzen da neguan. Iparraldeko haize hotzak ulu egiten duenean, belarriek eskertzen dute artilezko txano epel baten azpian egotea. Horregatik, urte batzuetatik txanoak, bisera-kapelak, biserak…. erabiltzen ditugu. Beraz, dagoeneko espazio finko bat hartzen dute gure furgonetaren armairuan. Berriki erosteko web bat deskubritu dugu eta izugarri gustatzen zaigu: https://www.headict.es/
Gustu eta estilo guztietarako daude, furgoneta-motiboekin ere 😉 Gainera, guri bezala zerbait bakarra eta pertsonalizatua eramatea gustatzen bazaizue, hemen ere aurki dezakezue: https://www.headict.es/mysnapback
Guk geureak egin ditugu dagoeneko 😉 Gustatzen zaizkizue, ezta?

KAPUSAIDUN SUDADERAK
Jantzi moldakor, eroso eta oso ibiltarietako beste bat kapusaidun sudaderak dira. Azpimarratzen dugu, “kapusaiarekin”, ezinbestekoa iruditzen zaigu une jakin batzuetan haizetik, euritik babesteko edo, besterik gabe, mundutik tarte batez isolatzeko gogoa dugunerako. Kapusaidun sudadera oskol ezin hobea da.

GALTZERDIAK FURGONETAN EGOTEKO
Furgoneta gure etxe ibiltaria da eta gure maniak eta ohiturak hara lekualdatzen dira erabat naturaltasunez. Guk etxean kaleko oinetakoak etxeko zapatilengatik edo etxean ibiltzeko galtzerdi lodiengatik aldatzeko ohitura dugu. Eta furgonetan? Bada berdin. Furgonetan udarako galtzerdi fin batzuk erabiltzen ditugu eta neguan artilezko galtzerdi oso lodi batzuk, izugarri erosoak eta epelak direnak. Ez esan jartzeko gogoa ez duzuela!. Galtzerdiak saltzen dituen edozein dendatan erosi ditzakezue praktikoki.

CROCS-AK ETA TXANKLETAK
Inoiz ez dakigu noiz sartuko garen igerileku batera, putzu batera, iturri termal batera edo, besterik gabe, ibai-ertzean plisti-plasta egitera. Modu batean edo bestean urarekin kontaktuan sartzeko aukerak, batez ere haurrekin bidaiatuta, hainbeste dira, non bi oinetako hauek bereizezinak diren guretzat. Crocs-ak dira erosoenak egiten zaizkigunak kanping batean oinak jartzen ditugun bakoitzean. Udazkeneko egun freskoetan ere galtzerdi batzuekin oso egokiak dira. Txankletak, berriz, arinak dira, espazio gutxi hartzen dute eta ezin hobeak dira poltsan igerilekura edo dutxetara eramateko.

Hauek dira guretzat furgonetan bidaiatzeko orduan ezinbesteko jantziak, hangoak inoiz irteten ez direnak, gure bidaia guztietan laguntzen gaituztenak eta joaten garen lekuan ongi eta eroso sentitzen gaituztenak…Eta zu? Zein da zure jantzi ezinbestekoa furgonetan bidaiatzeko orduan?
