Ikusi SORIA BERDEA mapa handiago batean
BISITAREN DATUAK:
–Bidaiariak: 2 heldu eta urte eta erdiko umea.
BIDAIAREN INTERESGUNEAK:
Soria hiriburua:
-Duero ibaiaren ertzeko pasealekuak.
-San Saturio baseliza.
-San juan de Duero monastegia.
Vinuesa.
Laguna Negra.
Castroviejo eta Serena kobazuloa.
Ostirala:
Astigarragatik (Gipuzkoa) Soria hiribururaino 2 ordu eta erdiko bidea dago gutxienez. Iluntzean iritsi gara eta San Juan de Duero monastegiaren ondo-ondoan dagoen aparkalekuan utzi dugu furgoneta.
Bere kaleetatik paseatu gara herri honetako bizitzari so.
Nuestra Señora del Pino elizara sartu gara. Dirudienez Sorian, Pinu ugari dagoenez, zuhaitz honen emenez María del Pino izena jartzen diote emakumezko askori eta horren eliza Vinuesan dago. XVI. mendeko eliza gotikoa da eta bere interesgunea pinu-zuraz egindako erretabloa da (XVII.)
Ogia herriko denda batean erosi eta gero furgonetara itzuli gara bazkaltzera joateko, baina bidetik “Casa de los Ramos” behatzeko geratu gara.
La Laguna Negra
Bazkaldu eta gero Laguna negrara igotzen den errepidetik gora egin dugu. Aparkatzeko sarrera ordaindu behar da, badakigu diru hori natur gunearen kontserbaziorako erabiliko dutela eta gustura ordaintzen dugu.
Egia esan lekua jendez beteta zegoen, eta noski, baita autoz ere.
Paseotxo labur bat aldapan gora egin eta gero (2km gutxigorabehera) iritsi gara. zoragarria iruditu zaigu.
Lagunaren inguruan zuhaitz koloretsuek udazkenaz jantzita zeuden.
Gaua Sorialdeko bide galdu batean pasa dugu oraingo honetan.
Igandea:
Castroviejo
Eguraldiak okerrera egin du eta lainotuta eta euritsua esnatu zaigu eguna, horregatik, bisitatzea pentsatuta genituen herrixkak beste baterako utzi eta Castro Viejo aldera zuzenean abiatu gara.
300m-tara asfaltatu gabeko bideari jarraituz, eskubitara ateratzen den bidexka bati segitzen diogu eta handik m gutxitara Cueva Serena topatzen da.
Kobazulo honen goikaldetik urjauzi mehe bat erortzen da eta kobazuloaren sarreran bertan putzua egiten du.
Bere xarmaz eta lasaitasunez gozatu dugu apurtxo bat.
Utzi erantzuna