BERMEO: BENETAKO BALEAZALE HERRIA
Busturialdeko eskualdean kokatuta, Bermeok arrantzale-herri baten xumetasunarekin hartzen du bidaiaria. Izaera handiko emakume eta gizonen herria da, balea-ehizaren lanbide gogorrean aurrera egiteko borrokatu zirenena, lehenik Euskal Kostaldean eta gero Ternua urrunean. Zatozte gurekin antzinako baleazale-herri eder honetako txokoak ezagutzera. Itsas herri honetan barrena egiten dugun paseoa Sanjuanportale zeharkatuz hasten dugu, hau da, San Juan atea….
