CARCASSONNETIK GERTU EGITEKO HIRU PROPOSAMEN
Carcassonne bisitatzera animatzen bazarete eta bidaia osatzeko beste zer bisitatu ez badakizue, hona hemen gure ustez urrutira joan gabe ezagutzea merezi duten hiru leku interesgarri. 1.- LAGRASSE Carcassonnetik 35 kilometro inguru hego-ekialdera, bere harresien artean babestuta, Frantziako herririk ederrenetako bat dago, Plus Beaux Villages de France izendapena duena. Iritsi bezain laster, errepidetik bertatik harritzen gaitu…
