| | | | | | |

BRIT STOPS: INGALATERRA PUBETIK PUBERA

Ingalaterrako hegoaldean duela gutxi egindako gure bidaian egiaztatu dugu nola furgoneta aparkatzeko eta harekin libreki gaua pasatzeko lana eginkizun ezinezko bihurtzen zen. Zorionez B plan bat generaman: iritsi aurretik Brit Stopsen erabiltzaile egin ginen, bidaia errazagoa egin digun gau-pasa sistema bat. Interesatzen zaizu hura ezagutzea?

BRIT STOPS: GOZATU INGALATERRAZ AUTOKARABANAN EDO KANPERREAN

🚍 ZER DA BRIT STOPS?

Britstops autokarabanentzako edo kanperrentzako gonbidapen-formula ingelesa da, non jatetxeek, pubek eta baserriek beren espazio pribatuaren zati bat eskaintzen duten gaua pasatzeko eta ibilgailu kanper autonomoen edo autokarabanen kudeaketarako beharrezko zerbitzu batzuk (ur garbia betetzea, ur grisak hustea…)

🚍NOLA FUNTZIONATZEN DU BRIT STOPSEK?

Britstops gonbidapen-formula Ingalaterra autokarabanak kanper
Britstops: gonbidapen-formula ingelesa.

Egin behar den lehen gauza Brit Stops gonbidapen-formularen gida eta itsasgarria eskuratzea da. Itsasgarria gure furgonetaren edo autokarabanaren parabrisan jarri behar dugu, leku ikusgai batean. Modu horretan, gure ibilgailua ibilgailu gonbidatu gisa identifikatzen da jabetza pribatuetan gaua pasatzeko orduan. Itsasgarri honekin batera gida bat dator, non sistema honek dituen anfitrioi guztiak biltzen diren, mapak eta helbideak kokapen erraza izateko, zein anfitrioi-mota den (jatetxea, baserria, puba …) eta kasu bakoitzean eskaintzeko prest dauden zerbitzuak (ur garbiak betetzea, grisak hustea…).

💢 NOLA JOKATU GURE BRIT STOPS GAU-PASETAN?

✅Aurkeztea: gure bisita hasteko modurik onena “Hi! We’re Brit Stops” bat da. Beti aurkeztu eta galdetu zein lekuan aparkatu behar dugun adieraz diezaguten. Guri ere gustatuko litzaiguke jakitea nor geratzen den gure etxean lo egitera, ez zaizue iruditzen?!

✅Zerbitzu gehigarriak ez eskatzea: ez dugu inolako zerbitzu gehigarririk eskatu behar, ez gaude kanping batean. Anfitrioiek belar-zati batekiko leku bat eskaintzen badigute erosoago egoteko, ongi etorria izan dadila; komun bat eskaintzen badigute, bikain, baina ez dugu eskatu behar. Argi izan behar da ere gonbidapen-sistema hau ibilgailu autonomoentzat pentsatuta dagoela, hau da, beren dutxa edo komun propioa jadanik dutenentzat, adibidez.

✅Ordena, isiltasuna eta garbitasuna: gure ustez, garrantzitsua da, beste edozein lekutan bezala, ordena, isiltasuna eta garbitasuna mantentzea gure ibilgailuaren inguruan. Gogoratu behar dugu islatzen dugun irudia ez dela gurea bakarrik, baizik eta kolektibo oso batena.

Britstops Railway inn puba kanper motorhome
Gau-pasa Railway inn puban

✅ Txakurrekin bidaiatzen badugu: ez da gure kasua, baina txakurrekin bidaiatzen badugu, ez da arazorik izango, oro har Ingalaterran topatuko dugulako “dogs are welcomme”. Beraz, gure aldetik errespetutsuak izan behar dugu gure ingurunearekin, animaliaren gorozkiak jaso eta hura lotuta eraman espresuki eskatzen zaigun lekuetan, zentzu komuneko gauzak.

✅ Familian bidaiatzen badugu: guk, familian bidaiatzen dugunok, haur batekin, gure funtzionatzeko moduan ere egokitu behar izan dugu. Baserriak edo pubak lan-lekuak dira, ordutegi batekin, makinekin eta sartzen eta ateratzen den jendearekin, animaliekin kasu batzuetan… Ezin ditugu haurrak edozein lekutan libreki korrika uzten, kontrolatuta izan behar ditugu eta haiei ere ulertarazi “gonbidatuak” direla.

✅ Ez gaude kontsumitzera behartuta, baina…Beti gauza bera esaten dugu, ez da gastu neurrigabea ere garagardo batzuk hartzea puban edo gazta batzuk erostea hartzen gaituen baserrian. Gainera, pentsatu behar da keinu txiki honekin ofizioak eta landa-paisaia kontserbatzen laguntzen dugula, ekonomia lokala aktibatzen eta, bide batez, gure bidaiatzeko moduak irudikatzen duenaren irudi zuzenagoa zabaltzen: kontaktu humanoa eta kontsumo lokala.

🚍 PUBETAN GAUA PASATZEA KANPERRAREKIN EDO AUTOKARABANAREKIN

💢 PUBETAN GAUA PASATZEAREN ABANTAILAK

✅ Eta zergatik ez pub batean gaua pasatu? Horrela esanda, arraro ematen du baina… Ingalaterrako hegoaldean gogo handiz hartzen gaituzten pubak ugari dira, beraz, aurreratzen dizuegu hau izan zela herrialdean gaua pasatzeko gure modua bidaiak iraun zuen 15 egunetan zehar. Zergatik?

Brit Stopsek herrialdea modu desberdin batean ezagutzeko aukera eskaintzen digu, oso originala eta autentikoa. Gainera, beste inongo gau-pasa moduk transmititzea lortzen ez duen aberastasuna ematen dio gure bidaiari. Ezagutu pub ingelesak eta bere jendea ezagutuko duzu.

✅ Nolakoak dira pub ingelesak?

Ibilbidean zehar gaua pasatzeko bisitatu ditugun pubak landa-eremuetan kokatutako establezimenduak dira, naturaz inguratuta eta leku lasaietan kokatuta. Eskaintzen diguten abantaila nagusia da haien “onartze-ordutegia”, hau da, aurkez gaitezkeen gehieneko ordua, gaueko hamaikak direla, gutxi gorabehera. Hau izan zen baserrien edo Farm-shopen aurrean hautatu genuen arrazoi nagusia, izan ere haiek arratsaldeko lauretan aurkeztea eskatzen ziguten. Modu horretan bidaia-eguna ahalik eta gehien aprobetxatzen genuen.

Brit Stops furgobidaiak

Baina…Haurrekin joateko lekuak dira? Gure erantzuna erabat BAI da. Oro har, pubak haurrekiko familiek ere bisitatzen dituzte, eta haiekin bat egin genuen hainbat alditan afaltzeko orduan.(18:00ak eta 21:00ak artean oro har). Batzuetan bitxikeria hau topatu genuen: puba bi sala handitan banatuta zegoen: batean, helduak sartzen ziren edatera; bestean, haurrekiko edo txakurrekiko familiak afaltzera edo zerbait pikatzera.

Brit Stops Crown Inn puba motorhome furgobidaiak
Gau-pasa lekua Crown Inn puban

✅ Pubak, gastronomia ingelesaren enbaxadore gisa

Badakizue pubak Ingalaterran prezio eskuragarrietan espezialitate gastronomikoak probatzeko lekurik onenetako batzuk direla? Pub gehienetan etxeko janari-plater oso goxoak eta espezialitate gastronomikoak probatu genituen, hala nola Jakect potato (patata erreta eta betea) edo Kornualleseko muskuilu ezagunak, esnegain-, ardo zuri- eta tipula-saltsaz ongituak. Gozoa, ez zaizue iruditzen?

Brit stops furgobidaiak puba

✅ Pubak harremanen eta gizarte-bizitzaren gune gisa.

Nahiz eta beti ez geratzen ginen afaltzera aurkeztu ondoren, ia beti garagardo-pinta bat, sagardo bat edo freskagarri bat hartzen genuen. Modu horretan, bertako biztanleekin hitz egiteko leku aproposa bihurtu zen, nonahi zela ere, tximiniaren suaren inguruan. Izan ere, bertakoak interesatzen ziren bat-batean, egun batean, herriko puban agertzen zen familia bidaiari horrengatik. Guretzat hitz egitea eta jendea eta haien bizitzeko moduak gertutik ezagutzea esperientzia handia izan zen, Brit stopsen eskutik baino bizi izan ezin izango genukeena. .

Brit Stops gau-pasa puban
Gaua puban tximiniaren aurrean.

✅ pubek autokarabanen eta kanperren beharrei erantzuten diete

Azkenik, esan behar dugu pubak aterpe izan direla arratsalde euritsuetan, plater berri bat probatzeko edo herrietako biztanleekin hizketan pinta bat hartzeko lekua. Baina gainera, gure kanperrean edo autokarabanan egindako bidaiarako zerbitzu beharrezkoenetako batzuk eskaintzen dituzte, hala nola ur garbiak betetzea, ur grisak hustea… Guztiek ez dituzte erraztasun berak eskaintzen, beraz, onena Brit stopsen gida kontsultatzea da, non zehaztuta datorren zein zerbitzu eskain diezagukeen pub bakoitzak.

Britstops gida Ingalaterra motorhome
Anfitrioi bakoitzaren legenda Britstops gidan

Kanper hornituentzako eta autokarabanentzako Brit Stops gonbidapen-formula ingelesak posible egin du Ingalaterrako hegoaldean zeharreko gure ibilbidea, pubetik pubera gaua pasatuz. Bidaiaren plangintza erraztu digu bere gidaren bitartez. Eskualdeko espezialitateez gozatzea, bertakoekin mimetizatzea eta gure furgonetarekin modu seguruan eta kostu baxuan gaua pasatzea ahalbidetu digun bidaiatzeko modu bat izan da.

ingalaterra autokarabanan, Britstops, furgobidaiak
Bidaian zehar bisitatutako pub batzuk.

🚍 NON EROSI BRIT STOPS GIDA

Hori da irakurle askok eta Instagrameko jarraitzaile askok sareen bitartez egin diguzuen galdera, Ingalaterrako hegoaldean zeharreko gure bidaiaren berri izan dutenean, beraz, ezin genuen post hau amaitu non BRIT STOPS GIDA ESKURATU dezakegun aipatu gabe; hurrengo estekan klik egitea bezain erraza da:

Badakizue, gonbidapen-formula hau probatzera eta Ingalaterra pubetik pubera ezagutzera animatzen bazarete, autokarabanan edo kanperrean, idatzi iezaguzue eta kontatu zer moduz joan zitzaizuen.

🚍 EZAGUTU BRITSTOPSEKIN MOTORHOMEAN EGINDAKO GURE IBILBIDEAK

INGALATERRAN ZEHARREKO IBILBIDEAK BRITSTOPS

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude