CAPELA DOS OSSOS: «HEMEN GAUDEN HEZURROK»
Portugalgo hegoaldean, Évorako São Francisco elizaren ondoan, kapera zirraragarri hau bisita dezakegu. Bai, zirraragarria, hormak, sabaiak eta baita zutabeak ere estaltzen dituzten hezur eta garezur osoen kopuru ikaragarriagatik.
Capela dos Ossos XVI. mendean eraiki zuen fraide frantziskotar batek. Fraideari ideia oso adierazgarri bat bururatu zitzaion, fededunak bizitzaren iragankortasunaz hausnartzera bultzatzeko. Erdi Aroko Évorako hilerrietatik hainbat gizarte-mailatako 5.000 pertsona ingururen hezurrak eta garezurrak bildu zituen, kaperako hormak eta zutabeak estaltzeko. Sarreran honako inskripzio hau dago:
“Nos ossos que estamos aquí pelos vossos esperamos”
“Hemen gauden hezurok zuen hezurren zain gaude”
Ausartzen zarete?
