| | |

MINIATUREN MUSEOA

Heldua zara? Haurra zara? Berdin dio! Hurbildu zaitez museo harrigarri, ezohiko eta irudimentsu hau bisitatzera. Miniaturen benetako munduaz gozatuko duzu.

MINIATUREN MUSEOA

Ordinoko (Andorra) Miniaturen Museoa eraikin arrunt baten beheko solairuan dago, herriko sarrerako biribilgunearen parean. Horregatik, erraza da oharkabean pasatzea. Hala ere, barruan gordetzen dituen miniaturazko artelanak benetan harrigarriak dira.

Museoko areto bakarra.

Nikolai Siadristyi (Ukraina, 1937) da eskuz egindako eta munduan bakarrak diren miniaturazko artelanez osatutako bilduma txiki baina baliotsu honen egilea. Nikolai, arte-ikasketak zituen ingeniari agronomoa, zaletasun gisa hasi zen lan ñimiño hauek egiten.

Artelanek urrezko edo platinozko irudiak dituzte, mahats- eta sagar-hazietan, arroz-aleetan edota orratz baten begian txertatuta.

Museoan miniaturazko eskultura batzuk daude ikusgai, baina ez dira txikiak bakarrik… Mikroskopikoak dira!

Guztiak lente handi baten bidez ikusi behar dira, eta artelan bakoitzaren ondoan tamainari, erabilitako materialari eta proportzioei buruzko azalpen bat irakur daiteke.

Miniaturazko hitzez osatutako erretratua, lupa batekin ikustekoa.

Gehien harritu gintuzten lanen artean honako hauek zeuden: orratz baten begiaren barruan irudikatutako gamelu-karabana bat, piramideak eta guzti; «Azeria eta mahatsak» alegiaren irudikapena; mitxoleta-hazi baten gainean egindako enara-habia bat; eta baita egilearen sinadura ere, «Nikolai Siadristyi», ile baten gainean idatzita!

Orratz baten begiaren barruan irudikatutako gamelu-karabana.

Museoko gainerako bildumetan Fabergé estiloko arrautza margotuak, Errusiako arte-eskola batek eskuz margotutako kutxak eta matrioshka edo panpina errusiarren bilduma oso zabala daude.

Hala ere, zalantzarik gabe, haurrei zein helduei gehien gustatuko zaizkienak miniaturak izango dira. Aho zabalik geratuko zara!

Matrioshka familia desberdinen erakusketa.

BIDAIA PRESTATZEKO INFORMAZIOA:

Miniaturen Museoa

Maragda eraikina

AD300 Ordino (Andorra)

Telefonoa: (+376) 838 338

www.museodelaminiatura.com

Kokapena

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude