|

KANPER MUNDUAN OINARRITUTAKO 5 BIDEOKLIP

Zer ote du kanper munduak artistak hainbeste inspiratzeko?

Furgonetak eta autokarabanak dira artikulu honetan entzungo dituzun musika-bideoetako protagonistak.

Frantzia furgonetaz zeharkatzen duten mutil batzuetatik hasi eta Chambao eta bere lagun-talde osoa sekulako festa antolatzen ikusteraino; tartean furgoneta hegalari bat eta utopiaren bidaiari bat ere aurkituko dituzu…

Bai, badakit zer pentsatzen ari zaren, eta arrazoi duzu: hau ez da serioa!

Jarri musika eta abiatu!

Le Pied de la Pompe: “Rue plein air”

Mutil hauek sekulakoak dira!

Haien abestia entzun bezain laster maitemindu ginen haiekin.

Diotenez, «Frantziako herririk ederrenean» bizi dira: kalean.

Neguan ere eguzkia izaten dutela kontatzen dute, eta jendarmeek goizean goiz «modu zakarrean» esnatzen dituztela (ezaguna egiten zait, kar-kar).

Eta haiek oihuka erantzuten dietela kruasanak eta ogia ekartzeko.

Badakizue, Frantzian furgoneta laranja batekin topo egiten baduzue, agian haiek izango dira: Le Pied de la Pompe.

77 Bombay Street: “Up in the Sky”

Berpiztutako Beatles taldearen antza duen musika-talde honek uste du goian, zeruan, hiri bat dagoela.

Laster bidaia luze bati ekingo diote furgoneta hegalari batean, «Inoiz Ez» lurraldean barrena.

Baina erreparatu xehetasun bati: begiratu ondo furgonetaren aurrealdea…

Nahikoa azkarrak izan dira beren buruari publizitatea egiteko, Volkswageni protagonismoa kenduta.

Hori marka, ezta?

Milk and Sugar: “Let the Sun Shine”

Itxura higatuko rastafari batek festa bat antolatzen du hondartzan, bidean aurkitzen dituen diva guztiak gonbidatuz.

Guk ez diogu grazia handirik ikusten, baina badirudi zenbait «artistaren» artean oso ohikoa dela furgoneta zoragarri bat bideokliparen erakargarri gisa erabiltzea eta harekin grabatzea.

«Let the Sun Shine» abestiaren bertsio hondatu honek batere graziarik egiten ez digun arren, egin behar ez denaren adibide gisa sartu dugu.

Le Trottoir d’en Face: “Sur les Sentiers du Monde”

Utopiaren bidaiari hauek magia hutsa egiten dute!

Koadernoan furgoneta bat marraztea besterik ez dute egin, eta bat-batean benetako bat agertzen zaie.

Furgoneta horrek, abesten duten bezala, «munduko bideetan galtzera, aingeruak igarotzen diren lekuetara» eramango ditu.

Eta zuek, inoiz galdu al zarete bidean?

Baietz!

Chambao: “Te la creío tú”

Chambaok «ez daki pentsio-funtsei buruz, ezta burtsako balioei buruz ere», baina iruditzen zaigu kostaldeei buruzko legeez ere ez dakiela askorik.

Bestela, azal diezagutela nola antolatzen duten halako festa hondartzaren erdian, autokarabana eta guzti!

Guri utziko al ligukete hondartzan horrelako kanpaleku bat antolatzen?

Bai, zera! «Te la creío tú!»

How useful was this post?

Click on a star to rate it!

Average rating / 5. Vote count:

No votes so far! Be the first to rate this post.

As you found this post useful...

Follow us on social media!

We are sorry that this post was not useful for you!

Let us improve this post!

Tell us how we can improve this post?

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude