FLOWER CAMPING LA FERME ERROMARDIE
Oraingo honetan, Donibane Lohitzuneko Flower kanping Erromardie kanpinean izandako esperientzia blogera ekarri dugu. Pantxing egin nahian al zabiltza? Hartu hamaka eta etzan!
Gure lurraldea, beti plan ederra. Ezagutu Euskal Herrian zehar egin ditugun ibilbideak: paisaiak, gastronomia eta herri xarmagarriak, gurpil gainean gozatzeko. Gure bizipenak eta aholkuak partekatzen ditugu, kostaldea, mendialdea eta txoko bereziak ezagutzeko.
Oraingo honetan, Donibane Lohitzuneko Flower kanping Erromardie kanpinean izandako esperientzia blogera ekarri dugu. Pantxing egin nahian al zabiltza? Hartu hamaka eta etzan!
“Zerbait hartzeko geratuko gara” esan genuenean hasi zen dena. Ez dakit arratsaldeko zein unetan aipatu genuen baina “Zeozer antolatu behar dugu” esatearekin batera hasi zen guretzat erronka eta buru belarri ekin genion antolaketari Maider, Bidai on, Silvia, Elmundoconpeques eta Furgobidaiak.
Malerreka, Nafarroako iparraldean, misterioz beteriko lurraldea da, bidaiariek herri baten egiteko moduak deskubritzeko toki aproposena eta kondaira eta antzinako ohiturek dirauten lekua. Gainera, “Nafarroa berdean gaude”, hemen ura eta Ezkurra ibaiak protagonista nagusiak dira txoko xarmagarriak eskainiz. Orain… Uraren Bailaran zehar bidaiatzeko prest al zaudete?
Malerreka eskualdearen bihotzean, Nafarroako iparraldean, Ituren herrixka dago. Urtarrileko azken egunetan bertako lasaitasuna desagertu eta inauteriak edo ihoteak- han dioten bezala- ospatzeko joareak astintzen dituzte . Gure arbasoen inauteriak dira eta ezagutzeko mina genuen! Zatoz gure-gureak diren inauteriak ezagutzera!
Asteburu-pasa honetan gertuko paradisu txiki bat deskubritu dugu, Leurtzako urtegia. Naturaren mirari honek sekulako balio paisajistikoa izateaz gain, lupaz bilatzen ditugun leku horietakoa da…Badakizue? Ingurune honek ibilbide irisgarri eta egokitua du zailtasunak dituzten lagunentzat. Ba al zatoz altxor txiki hau ezagutzera?
Nafarroako Pirinioetako paisaia ikusgarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan, familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.