AIEGI: PLAN BEREZI BAT
Badira asteburu batzuk plan handirik egiteko gogorik ez dugunak. Helmugara iritsi, lasai-lasai egon, kafe bat hartu, liburu on bat irakurri edo aste osoan gainbegiratu nahi izan dugun aldizkari hura hartu… Uneaz gozatu, erabat erlaxatuta, «orduak pasatzen utziz». Ai! Baina ahaztu egin zaigu, gure semeak justu kontrakoa nahi du: ohe elastiko batean salto egin, motorrean…
