THE LOST GARDENS OF HELIGAN: LORATEGI GALDUA
The Lost Gardens of Heligan Ingalaterrako hegoaldean aurki daitezkeen lorategirik harrigarrienetako bat da. Uhartean lorategi ugari daude: topiariaz apaindutakoak, labirintoak dituztenak… Baita Eden Project ikusgarria ere, negutegi handiak dituen eta hainbat ingurune natural eta haietako landaredia birsortzen dituen lorategi futurista. Baina gu erromantikoagoak gara, eta guztien artean The Lost Gardens of Heligan bisitatzea aukeratu genuen,…
