FLOWER CAMPING LA FERME ERROMARDIE
Oraingo honetan, Donibane Lohitzuneko Flower kanping Erromardie kanpinean izandako esperientzia blogera ekarri dugu. Pantxing egin nahian al zabiltza? Hartu hamaka eta etzan!
Kanperrez bidaiatzeko gida eta aholku praktikoak. Ekipamenduari, gaua igarotzeko lekuei eta bidaia prestatzeari buruzko gure esperientzia partekatzen dugu, zalantzak argitu eta zure hurrengo abentura antolatzen laguntzeko.
Oraingo honetan, Donibane Lohitzuneko Flower kanping Erromardie kanpinean izandako esperientzia blogera ekarri dugu. Pantxing egin nahian al zabiltza? Hartu hamaka eta etzan!
Ez genuen oso garbi… guri ur-txirristetatik behera botatzearena ez digu grazia handirik egiten, baina haurrak ikaragarri gustuko du. Horregatik, gehiago pentsatu gabe internet bidez erosi genituen sarrerak. Aquatic Landes ur-parkera goaz!! Ay ene!!
Gaur traste guztiak kanpora aterako ditugu, toldoa zabalduko dugu eta, umeek nonahi jolasten duten bitartean, guk hamaka batean etzanda irakurriko dugu. Hau da hau lasaitasunaren paradisua. Familiarekin gozatzeko kanpin batera joango al gara? Guk Les Pins Bleus kanpinera, Landetara, eramango zaitugu.
“Zerbait hartzeko geratuko gara” esan genuenean hasi zen dena. Ez dakit arratsaldeko zein unetan aipatu genuen baina “Zeozer antolatu behar dugu” esatearekin batera hasi zen guretzat erronka eta buru belarri ekin genion antolaketari Maider, Bidai on, Silvia, Elmundoconpeques eta Furgobidaiak.
Nafarroako Pirinioetako paisaia ikusgarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan, familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.
Perigord Noir lurraldean zehar egindako bidaian, France Passion “gonbidatu txartelarekin” gaua pasatzea erabaki genue. (aurreko sarrera batean, baserri, ardogile edota gaztagileen lurretan gaua pasatzeko modu honi buruz hitz egin genuen).Sarlat la Canedako larunbateko azoka ospetsua bisitatu genuen eta bertako produktu tipikoak ezagutu genituen: intxaurrak, trufak, gaztainak… Baina, foierekiko benetako grina dugu etxean, Beraz, bazen garaia…