COLLIOURE ETA GABONETAKO PATIOA
Collioure Frantziako hego-ekialdean dagoen herria da, Ekialdeko Pirinioetako departamenduan. Okzitaniako eskualdekoa izan arren, arima katalana du, inguru hau Frantziaren eta Kataluniaren arteko etengabeko liskarren erdigune izan baitzen, Rosselló behin betiko Frantziaren esku geratu zen arte. Kostaldeko herri ederra da, agian Cerbèretik Argelès-sur-Merreraino 30 kilometrotan hedatzen den Vermella kostaldeko ederrena.
