PARC DE LA TÊTE D’OR: DIBERTSIOA LYONGO BIHOTZEAN
Parke hau hiriaren birika izateaz gain, haurrekin bisita lasai eta dibertigarri bat egiteko aukera paregabea da. Beraz, egun batez monumentuen, museoen eta kale turistikoen ibilbidetik aldenduko gara, gutxienez egun erdia hartuko digun bisita atsegin batez gozatzeko. Arrosa usaintsuen artean paseatuko gara, futbolean jokatuko dugu, belarretan etzanda mokadutxo bat egingo dugu, animalia exotikoz betetako zoo bat…
