ELUR ARTEKO EGUNAK NAFARROAKO PIRINIOETAN ZEHAR
Nafarroako Pirinioetako paisaia ikusgarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan, familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.
