6/12/2016

OTZARRETA: BASAJAUNAREN ETXEA

Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?

img_9582

Otzarretako pagadia Gorbeiako Parke Naturalaren oinetan aurkitzen da eta Zeanuriko udalerriaren zati da, Bizkaian.

img_9597

Iristean, orbelaz osatutako alfonbra batek hartu gaitu, urrats bakoitzeko kraska eginez. Baso bitxia da, mistiko eta bukoliko samarra, baina bertan ongi sentitzen gara. Mendiaren magalean lokartutako ehun bat pago dago hemen eta haien artean, isilka, Zubizabala errekastoak sigi-saga egiten du.
Pago zaharrek harro erakusten dituzte sustrai sakonak eta haiei itsatsita dirauen goroldioak berde koloreko zertzeladen bidez hezetasuna han-hemenka nabarmentzen du.

img_9510

Ale zahar hauen adarrak  gizakion ustiaketaren lekuko dira. Ebakiak izan ziren behin eta berriz txondorrean ikatz bihurturik. Horixe da zuhaitz misteriotsu hauen zergatia. Horrexegatik, zerura begira, dantzan arituko bailira, adarrak tente eta goraka hazten dira. Horixe bera imaginatu du gure semeak: “Dantzan ari direla ematen du”…

img_9605

Irudimena martxan jartzeko unea iritsi da… Eta semeari baso honetan zein bizi den kontatzeko ere.

BASAJAUN, BASOETAKO JAUNA.

basajaun2

Basajaun (Wikipediatik hartutako irudia)

Euskaraz izenak dioen bezala: baso+jaun: basoetako jaunaren etxean gaude. Basajauna itxura izugarria duen erraldoia da. Gorputza ilez beteta dauka, adatsa oinetaraino iristen zaiolarik. Basoko iluntasunean edota mendietako goiko aldean bizi ohi da, Gorbeian (Araba), Iratin (Nafarroa) eta Ataunen (Gipuzkoan). Basoaz eta Naturaz arduratzen da. Artzainen lagun eta ardien babeslea da eta orro egiten du ekaitza datorrenean.
Mitologiako izaki hau Aragoiko sinismenetan ere bada, Tena bailaran, Anson eta Broton. Han Basajarau, Bonjarau eta Bosnerau izenez ezaguna da. Euskal izenaren erroa, berriz, mantentzen da guztietan, izan ere, Euskara I. mendera arte Pirinioetan oso zabalduta baitzegoen.

ZER EGITEN DUGU BASOAN?

Gure semea ez da Basajaunaren beldur. Basoa ikaragarri gustatzen zaio eta jolasteko leku ederra dela dio:

Ezkutaketan jolasten hasi gara. Zuhaitzen enbor lodi eta mardulak oso aproposak dira beren magalean ezkutatzeko. Ondoren, zuhaitzak besarkatu ditugu. Besarkatu eta “zuhaitz-bihotza entzuten” saiatu gara.

img_9521

Ondoren, hostoak jaso eta haien formei erreparatu diegu. Jarraian, airean jaurti ditugu hosto-euria eraginez…

img_9530

…Errekastora ere bota ditugu uretan nabigatzeko, txalupak izango balira bezala…

img_9536

Hostoak kontatzea ez da lan makala, horregatik, handik pixka batera jolasez aldatu dugu. Ez gara eskolaz ahaztu, eta hosto batzuk jaso ditugu esku-lanak egiteko…Baina, orduan, orro ikaragarri bat entzun dugu, eta berehala, tximist batek itsutu gaitu. Furgonetarantz korrika egin dugu… Nolako ekaitza! Barruan gineal denok pentsatu dugu gauza bera: “Basajaunek ohartarazi digu”.

 

img_9575

Ideia bikaina izan da Otzarretara etortzea!

Pago-baso eder hau ezagutu dugu, Basajaunaren kondaira gogora ekarriz. Zuhaitzekin eta hostoekin jolastu dugu. Gainera, Basajauna txoko batetik, gure joan-etorriak jarraitu ditu gertutik. Ederra, Ezta?

BIDAIETAKO INFORMAZIOA:

Nola iritsi?

Basoraino iristeko N-240(Bilbo-Vitoria/Gasteiz) errepidean zehar gidatuz, Barazar mendatera iristean, Barazar hostatuaren parean biratu behar da eta zementozko pista bati jarraitu behar zaio. Pista honek Otzarretako aparkalekuraino eramango gaitu. Basoa bertan dago.

Otzarretako aparkalekuaren koordenadak:

N 43.05029º        O 2.71341º

 

Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someone

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

También te interesará...