Munduan zehar

AKITANIA ETA GASKUÑAKO BASTIDAK

Saindu Guztien Eguna ospatzen zen asteburuan, Frantzia aldera joan ginen  bastidak ikustera. Xarma handiko herrikak ziren denak, baina gainera, bastidak ziren, hau da, Erdi Aroan Frantziako hego-mendebaldean herriak eraikitzeko garatu zen modu berezia; etxeak plaza laukizuzen baten inguruan eraikitzen ziren harresi modura. Plaza nagusi horrek frantsesez “La Halle” izena jasotzen du eta bertan udaletxea eta merkatua ere izaten […]

NAFARROAKO ESTEPA: BARDEAK

Paisaia harrigarriak deskubritzeko urrutiko herrialdeetara joan behar dugula pentsatzeko joera izaten dugu askotan. Bidaia honetan zehar, ordea,  argi erakutsiko dugu, azken mugetan bada ere, lurralde paregabeak ezagutzeko aukera dagoela Euskal Herritik atera gabe. Ezagutunahi al dituzu? NAFARROAKO BARDEAK 42.500 hektareaz osatutako Parke Naturala da. Nafarroako hego-ekialdean kokatuta dago, Tuteratik gertu. 2000.urtean UNESCOk Biosferaren erreserba izendatu […]

OJO DE GUAREÑA ETA MONTIJO MERINDADEAN ZEHAR

Ikusi mapa handiagoa Bidaia prestatzeko informazioa: http://www.turismoburgos.org/ Udazkeneko asteburu eder honetan,  Burgoseko altxor txiki bat ezagutzera joan gara; Ojo de Guareña. URRIAK 16, OSTIRALA Gure etxea eta Quintañilla del Rebollar artean dauden 175km egin ditugu, astearen nekeaz  ezin libratuz. Afalordurako Ojo de Guareñako Interpretazio Zentroaren ondoan geunden aparkaturik, gaua pasatzeko prest. Koordenadak: 43º 3′ 21,78” N […]

LOST IN BILBO / BILBAO

Asteburu honetan,  enkargu bat egin behar genuela aprobetxatuz, Bilbon turismoa egiteko aukera izan dugu. Lotsatuta ginen orain arte hara joan izan garen guztietan inoiz ez garelako turista modura ibili, baina asteburu honetan benetan gozatu dugu hiriaz. Gure lurraren beste puska bat ezagutzeaz poztu gara. IRAILAK 26, OSTIRALA Afalordurako Kobetamendiko AC gunera  iritsi ginen. 15€ / […]

BURGOS: MERINDADEETAN BARRENA

Ver mapa más grande Bidaia prestatzeko informazioa: http://www.turismoburgos.org/ BUZTUAK 29, OSTIRALA Abuztuaren azken asteburuan egindako ihesaldia da. Hasieran Arcachon eta La Dune de Pilat ikusteko Frantziarako bidea hartzeko asmoa genuen, baina mugan zeuden auto ilarak ikusita Burgos aldera ihesalditxoa prestatu eta aurrera! Gaua gainean dugula Frias herriko AC-ra (autocarabana gunera) iritsi gara. Koordenadak: N 42º […]

GESALTZA AÑANA – GATZ-HARANA

Gure semeak 3 hilabete besterik ez zuela egindako irteera bat partekatu nahi dugu. Gertu-gertu ditugun leku zoragarri horietako bat da IBILBIDEAREN DATUAK – Bidaiariak : 2 heldu eta 3 hilabeteko ume bat. – Furgoneta: Mercedes Vito- Marco Polo (Westfalia) – Distantzia: 260 km (joan-etorria) – Bidaiaren iraupena: larunbatetik astelehenera – Aurrekontua:40 € erregaia. – Ostatuak […]